2016rako, poesia kalean
Ekainaren 28an hiru urte beteko dira Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenetik. Hori dela eta, Donostia 2016ren egoitza berriaren ateak ireki egingo dira egun horretan bertan. Donostiako 8 kulturetxek antolatu duten “Oreka” ikuskizunean parte hartuko dut, Loiolako Latsari plazan, 11:30tan. Klara Badiola, Roberto Pacheco eta Miren Agur Meaberekin batera irakurriko ditut poemak, eta gero artejirari jarraituko diogu Via Foran, Mikel Azpiroz eta Jabier Muguruzarekin...
Read MoreUnibertsitatea eta ezjakintasuna
Aste honetan defendatu dira Gradu Amaierako Lanak (GAL ordez, GRAL izena dute), eta ondorioz Boloniako lehenengo egresatuak ditugu Fakultatean. 4 urteotan gauza asko aldatu dira, beste batzuk ez. Ospatu beharrekoa ospatzeko, liburutegian sartu naiz liburu baten bila eta (ohi den bezala) beste bat topatu dut: Juan Kruz Igerabideren Maisu isila (Alberdania, 2002). Eta han honako poema hau: UNIBERTSITATEAN, KLASE BAT EMATEN Deus ez dakit dakidan oroz. Arbelari buruz itzuli naiz; lepoan dauzkat...
Read MoreKaleidoskopia eta teleskopioa
Otsailaren amaieran, Aurelia Arkotxak tokia eta data idatzi ditu (Lekunberri karrika 5, 1987-II-20), poematik postala edo argazkia aterako balitz bezala. Poema minimalista da, deskribapen hutsetan oinarritua, eta ez dago Japoniako haikuen estetikatik urrun. Arkotxaren lehenengo poesia liburuan aurkituko dugu, Atari ahantziak (Pamiela, 1993) izeneko liburuan hain zuzen. Aureliari beste euskal poema bat izendatzea, gure bildumako azken izango dena, eskatu diodanean, ezustekoa gertatu...
Read MoreEskuen metaforak
Gaur Etxarrenera joan gara, olatuak egin ditugu eta Ione Gorostarzu-ren poema honekin akordatu naiz (Desegiten, Elkar, 2012): Ene eskuak behin ukitu zuen esku bat eta hark beste esku bat ukitu zuen eta hark beste esku bat eta hark beste bat beste bat eta beste bat eta nire eskuak ukitu zuen eskuak ukitu zuen eskuak ukitu zuen eskuak ukitu zuen eskuak […] Eskuz egindako itsaso bat bilakatu gara (metafora urratuta barkatuko didazuelakoan;...
Read MoreDesfado portugaldarra
Euskararen patua eta portugesaren fado hitzak senideak dira, latinaren fatumen seme-alabak. Eta “desfado” da, hain zuzen, Portugaldar Errepublikatik datorkigun Ana Moura fadistaren azken diskoa (Universal, 2012). Tristea da Portugal, edo alaia, high ala low? Zer da saudade sentitzea? Bideoan ikusi eta entzun (itzulpena arraro samarra da neurria eta errima mantentzen saiatu naizelako): [Hemen kantu osoa, beste bertsio batean.] Quer o destino que eu não creia no destino E o meu fado é nem...
Read More
Iruzkin berriak