Miyazakiri koplak
Lagun batek abisatuta, jakin berri dut Hayao Miyazaki-ren azken filma (“Altxatu da haizea“, Kaze Tachinu jatorrizkoan) hegoaldean estreinatu dela honako areto hauetan: Bilboko Multisen, Barakaldoko Max Ocion, Donostiako Trueban (JBA), Gasteizko Floridan eta Irungo Txingudin. Saiatuko naiz ahalik eta azkarren ikusten, kartelak ez du luze iraungo! Bat edo bi kenduta, Miyazakiren guztiak ikusi ditugu gurean, eta ikusitakoan kopla batez filma laburtu ohi dut (atzerrian haiku bidez...
Read MoreDFWren “Hauxe da ura”
2005eko maiatzaren 21an, David Foster Wallace idazleak graduazio hitzaldia eman zuen Kenyon College ospetsuan (Liberal Arts filma egin zen unibertsitatean, hain zuzen). 10 orrialdeko hitzaldia irakurri zuen Wallacek, eta horren pasarte batzuekin osatu zuten bideoa asko ibilia da sare sozialetan. Transkripzioa euskaratu dut, bideoari norbaitek azpitituluak jarriko dizkiolakoan. Merezi du ikusteak (euskarazko azpitituluekin @makilipurdi-ren blogean, Language>Basque aukeratu ondoren):...
Read MoreBaratza eta errepidea
Duela gutxi Berria egunkarian, Patxi Zubizarretak aipatu zuen Ruben Alves idazle brasildarrak mundua hitz bakar batekin laburbiltzen ahal zuela: jardim hitzarekin, alegia, lorategia edo baratza esan nahi duen hitzarekin; idazle horren aburuz, baratza zela “zoriona, armonia, maitasuna eta edertasunaren irudia”. Hala izan da mendebaldeko zein ekialdeko literaturan, baita euskal poesian ere. 1931. urtean, Lizardik bere arbasoen baratzeri poema bat eskeini zion, “Asaba zaharren baratza”...
Read More“Han izanik hona naiz”
Joseba Sarrionandiaren izenburu hori maite du lagun batek, bere liburuko ipuin batzuen amaieran (autobiografikoenak edo alegorikoenak agian: “Ekibokazioa”, “Tren maiteminduak”, “Lehio argia”, “Hamelingo xirularia” ) lelo edo aforismo gisa agertzen dena. Hortaz ari ginela, lagunari esan nion beste toki batean ikusia nuela leloa. Ez nintzen akordatzen non, ordea. Sarrionandiak ez du lehengaiak deklaratzeko ohiturarik (hona beste adibide bat), baina arrastoak utzi ditu testuaren...
Read MoreB plana
Berrian gaur bertan Anjel Lertxundik sinatu duen Barcenas-i buruzko zutabeak aho bete hortz utzi nau, bikaina baita, eta bere adibideari jarraitzeko gogoa piztu zait, baina ez prosan. Bestalde, gaur Hernanin dantzari eguna ospatu dugu, aurreko asteburuan bezala. Orduan honako hau grabatu nuen eta gure karrikak alaitzera Iparraldetik etorri ziren dantzariei omenaldi txiki bat egin nahi izan diet. (Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzue lurrean beirazko edontzia.) Behenafarrako bandera*...
Read MoreSaturraranetik X-era (asmakizuna)
Lizardiren Baratzean (Jose Luis Padronek aurkeztutako poesiari buruzko saioa, larunbatero Euskadi Irratian) zazpi ataleko kolaborazio labur bat egiten ari naiz. Hilean behin, saio bakoitzean euskal poema garaikide bat aurkeztu eta aztertzen dut, eta haren egileari beste poema bat izendatzea eskatzen diot (berea ez dena), hautaketaren zergatiak azalduz. Poema guztiek izan behar dute paisaiarekiko lotura bat, nolabait lekua (zentzu zabalean) gaitzat hartuta. Helburua da poema kate horren bidez...
Read MoreArgian bego
Aste honetan lagun bat hil zaigu, lankide eta irakasle ohia. Etxean, bakarrik. Erretiroa hartu zuenetik gutxitan ikusten nuen, baina eskuizkribu batzuk utzi zizkigun, Contradicciones de un cartujo urbano izenpean. Orrialde horietan aurkitu dut gaur bere aitari buruzko oroitzapen hau: “akordatzen naiz Alfredo horrekin eta batez ere akordatzen naiz bere alaitasunaz, inork eskatzen zion luxu hori, berak ugari ematen zuena”. Liburu gizona zen gure Alfredo, eta liburutara jo dut. Zehazki:...
Read More
Iruzkin berriak