Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Kostalde hauskorrak eta kolorezko hiriak
Atalak: Paisaiak, Poetikak
Futbola dela eta, iragan larunbatean bertan behera geratu zen Lizardiren baratzeko saioa Euskadi Irratian. Baina hurrengoan, martxoa bukatu baino lehen, Paisaiaren Poetikak ataleko hurrengo alea aireratuko dugu. Hona hemen otsailekoa, Bernardo Atxagaren eta Kirmen Uriberen poemekin osaturik, itsasoari eta paisaia urbanoari eskainia, bideoak eta guzti.
Paisaian bizi gara, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar eraiki dugun paisaian. Gehienetan baina, arrainari urarekin gerta ohi bezala, ez dugu begiz antzematen; harekin ohitu garelako, paisaia hor egon dagoelako beti eta, aldatzekotan, aldatzen bada ere, astiro aldatzen delako. Baina ez beti. Batzuetan, paisaia albiste bihurtzen da, nabarmendu egiten da. Harrotu egiten da gure begien aurrean, edo gure begiari arrotz zaio. Otsaila hasieran, adibidez, itsasoak berebiziko protagonismoa hartu du Euskal Herriko hainbat tokitan: denboralearen ondorioak, Donostiak edo Bermeok jasandako itsas ekaitza, marea biziek ekarritako olatu handiak, kalteak eta galerak, Lumo izeneko zamaontziaren hondoratzea Angeluko barran…
Hamaika argazki eta bideo ikusi ditugu, baina irudi bakar batek ez du balio mila hitzek baino gehiago; hitzak irudia ulertzen laguntzen baitigu. Euskal Herria itsasoari begira egon da beti, handik zer etorriko, hark zer ekarriko edo kenduko, dela Orioko balea, dela legatz handi batekin ito zen “Txuriko” izeneko txakur hura. Baina nondik egiten diogu so itsasoari? Itsasontziko branka edo popatik, hondartzatik, talaiatik, kaitik… kostaldetik gehienetan.
Kostaldeak eta itsasoak elkarri ematen diote nortasuna; eta gizakiok beti izan dugu begiko kostaldea, hain gustuko ditugun hiriak harengandik hurbil kokatzeko. Baina eraiki dugun kostaldea zerrenda edo hari fin bat da, hauskorra, itsasoaren aurka iraunkortasuna irabazteko ahalegin amaigabean. Hori gogoan eduki dut gure hurrengo poema aukeratzeko orduan, Itsasoaren eta Lehorraren arteko dialektika ederki margotzen baitu. Honako poema hau Kirmen Uribek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburuan argitaratu zuen; Jon Kortazar irakasleak eginiko antologia batean aurkitu dut nik, eta izena du “Ez eman hautatzeko”.
Bi mundu ezberdinetako partaide izan, eta biak maite; ezin bien artean hautatu. Sentimendua paisaiatik haratago doa, eta horrek unibertsaltasuna ematen dio poemari, Ondarruko kostaldean ondo errotuta iraun eta, hala ere, tokikoa globalarekin elkartuz. Gure poema-kateari jarraipena emateko asmoz, egileari berari, alegia Kirmen Uriberi eskatu diot izendatu dezala euskal paisaiaren inguruko beste poema garaikide bat.
Bernardo Atxagaren “Herdoilarena” aukeratu du berak, “paisaia urbano bat sartzearren”. Aukera bikaina deritzot nik ere, eta ekarpena eskertu nahi diot Kirmeni. Izan ere, urbanoa da gehienontzat gaur egungo Euskal Herriko paisaia. Euskal hiritarren herena, gutxi gorabehera, Bilbo Handian bizi ei da. Jon Kortazarrek dioen bezala [antologia horren 39. orr.], modernitate ondoko poetek gune gisa aldarrikatzen dute zeinuz betetako hiria, badakitelako hirian bertan eta hiritik bertatik hartuko dituztela norberaren mitologia eraikitzeko istorio eta kultura ugari. Hala gertatzen da Atxagaren poema honetan, Ruper Ordorikak berriro ere lau haize eta paisaietara zabaldua.
1978an Etiopia liburuan argitaratua, “Herdoilarena” izeneko poemak hirurogeita hamarreko hamarkadako Bilbo margotzen du, irudien metaketa edo collagea eginez, metaforaz eta konparaziotaz baliatuta. Poemak dituen tonu emozionala eta trinkotasun bisuala nabarmenak dira hasieratik: “Herdoilaren tristeziarekin batera, / ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da”. Natura, patua eta arkitekturaz gain, musika tresnak, ertzeko izakiak, animaliak… poema horrek, Nerbioi itsasadarrak nola, hiriko fauna guztia berarekin darama. Baina ez da uherra edo gris kolorekoa, iluna izan arren garai hartako Bilbo; kolorez bete du Atxagak, sukalde proletarioaren argi urdinxketatik hasi eta kale-garbitzailearen berde biziraino.
Jada lau dira gure paisaien bilduma egiteko bildu ditugun poemak. Beraz, osatzen goaz, poliki-poliki, hainbat poeten Euskal Herriko gida.Gaur itsasoa eta hiria izan ditugu hizpide, baina oraindik ere asko dugu ikusteko, entzuteko eta bizitzeko. Negua laster igaroko delakoan, udaberriko basoen barrena ibilaldia proposatuko dizuegu martxoko atalean.