Albako haizeak
Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
- Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
- iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
- Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan
Ezkutuko kanpaina Commonwealth jokuetan
Atalak: Eskozia
Atzo ekin zioten Glasgown Commonwealtheko jokoei. Uztailaren 3a bitarte Eskoziako hiriburu ekonomikoak Commonwealtheko 53 herrialdeen arteko lehiak hartuko ditu, erreferendumerako bidean eten bat suposatuko duelarik. Edo ez?
Kanpainaren alde bateko zein besteko politikariek hasieratik adierazi dute ez dutela kirol lehia hau borroka politikoan bihurtu nahi. Nick Clegg liberal-demokratak hala adierazi zuen: “Zenbat eta politika gutxiago jokuetan, bereziki erreferendumaren inguruko politika, hobe”. Zentzu berean mintzatu zen Alex Salmond premier eskoziarra: “Jokuetan murgilduko gara egun hauetan, usted dut hau dela eskoziako herriak nahi duena”.
Connie Ramsay judolaria independentziaren alde agertu da
Hitzak hitz, irailaren 18ko data buruan dute irletako biztanle gehienek eta kanpaina ez da jokoetatik at geratzen ari. BBC kateak honela zioen: “Eskoziak independentziaren alde bozkatuko balu, etorkizuneko mundo mailako txapelketetan talde xumeekin aurkeztuko lirateke, Erresuma Batuarekin izan duen elkartasun arrakastatsuari amaiera jarriz”. Mesprezuaz haratago, nahiko kutsu politikoa duen adierazpena.
Era berean, eskoziako gobernuak, independentzia lortzekotan, eskoziar kirolariek jasoko dituzten laguntzak jakitera emateko aprobetxatu ditu egun hauek. UK Sportek gobernutik jaso duen 373 milioi liberetatik %10 egokituko litzaiekela adierazi du Shona Robinson Eskoziako Kiroletarako idazkariak.
Kanpaina liderrek badakite aspalditik, inkestak hain parekatuta daudenean, Commonwealthetako jokoak oso garrantzitsuak izan daitezkeela balantza alde batera edo bestera bultzatzeko bidean. Hitzetatik haratago, emaitzek, keinuek edo ikurrek paper nagusi bat izanen dute hurrengo egunetan.
Politikarien presentzia nabaria izango da Glasgown, baina teorian kirolariak izango dira begiradak bilduko dituztenak. Eta hauetako batzuk ez daude ixilik egoteko. Connie Ramsay judolari eskoziarrak argi bota du: “Eskozia independentea ikusi nahi dut eta gure burua gobernatu”.
Eserlekuetatik hamarkadak daramatzate kirola eta politika uztartu behar ez direla adieraziz, hala ere, Commonwealth jokoak bezalako kirol jaialdi batek suposatzen duen lehiatila zabala suposatuta, 10 eguneko kanpaina subliminal intentsiboa biziko dute Glasgown.