Albako haizeak
Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
- Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
- iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
- Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan
Beldurra unionisten artean
Atalak: Eskozia
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Hautsak harrotuta dabiltza kanpaina unionistaren barnean. Hasiera hasieratik, Eskoziak independentzia bidez lortzerik ez edo galduko lukeena azpimarratzera mugatu dira. Honek eskoziar nazioaren independentziaren kontra bozkatzeko ziren asko nekatu ditu, eta hala islatu da inkestetan ere.
Ahots kritiko hauek haratago joan dira, eta iragan asteburuan The Guardian egunkariak bere burua ezkutuan gordetzea nahiago izan duen ministro Tory baten hitzak jaso ditu: “Ezin dugu pentsatu Westminsterrek besterik gabe onartuko duela Eskoziak alde egitea. Moneta partekatze ezaren diskurtsoa Ez kanpainaren parte da, noski”. Hau da, bozka eman behar duten eskoziarren artean beldurra zabaltzeaz gain, independentzia eszenatoki baten aurrean, negoziatzeko arma bezala gorde nahi du Erresuma Batuak.
Aspaldian, Eskoziak libera mantentzea edo ez, honek suposatuko dituen baldintzak eta Londresen ukazioa dira erreferendumaren ardatza. Baiezkoaren aldekoek hasieratik adierazi dute euren lehen aukera (eta ofizialki bakarra) libera erabiltzen jarraitzea dela, eta unionisten diskurtsoa, hori besterik ez zela, diskurtsoa. Era berean, adierazi dute diskurtso hori guztiz aldatuko dela baietzak irabazten duen egunean, partekatzea “Eskozia zein gainontzeko Erresuma Batuarendako onena delako”.
Ezkutuko ministro kontserbadorearen hitzek teoria hau berretsi besterik ez dute egin, eta beldur kanpainaren ardatz nagusietako bat errotik ezgaitu. Gehiago esanen nuke, status quoa mantentzearen aldekoen azken pausoek, beldur kanpaina kanpaina beldurtuan bihurtzen ari denaren zantzu guztiak ditu.
Duela hilabete batzuetatik hona, inkestek independentziaren aldekoen igoera nabarmen bat erakutsi dute. Hau, Eskozia independente batek eskaini ditzakeen aukerez gain, unionistek proposamen bakar bat luzatze ezaren ondorio da (azken aldian botere itzulera handiagoaz ari dira, baina proposamen zehatzik gabe). Alde batetik eta bestetik ari zaizkio babesak iristen independentziari, eta 6 hilabete baino gutxiago falta direnean erreferendumerako, beldurra da nagusi Erresuma Batuaren menpe geratzeko aldekoen artean.