Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Iragan asteburuan Eskoziako Alderi Laboristak bere urteroko konferentzia burutu zuen. Azkenekoa erreferendumaren aurretik. Ostiraletik igandera Perth hirian elkartu ziren, eta bertan hainbat gai jorratu zituzten, baina independentziaren debateari oso tarte txikia emanez.
Laboristen artean bada independentziaren aldeko talde bat, “Labour for Independence”. Haien bozeramaileak, Allan Groganek, larunbat goizean eztabaida txiki batean parte hartzeko aukera izan zuen, bi unionisten aurrean. Inkesta desberdinek diotenez, laboristei bozka ematen dietenen artean, %25a dago independentziaren alde. Bada zerbait. Eta zenbaki honen hazkundea etete aldera edo, independentziaren inguruko debatea mutua izan zen laboristen konferentzian.
Azken inkestek diotenez, independentzia gero eta gertuago dago. Azkenekoak Baiezkoaren aldekoak %40an finkatzen ditu, ezetza %45ean eta oraindik %15ak ez du erabakirik hartu. Hala bada, erabakia hartuta ez duen masa horren esku dago azken emaitza. Eta dirudienez, masa horretako zati handi bat izan daiteke Alderdi Laboristaren inguruan mugitzen dena.
Hemen, larunbateko debatea mutua izatearen arrazoia. Laborista masa honek bere eskuetan du independentzia eta debatea ukatu ezin bada, honek argia ikustea saihestu beharko da.
Hedabideek lerro bakar bat ez diote eman laboristen barneko haustura honi. Adibidez, Scotsman egunkariak, Eskoziako egunkari handienetako batek, aipamenik ez zion egin independentisten aferari, eta aldiz Barrio Sesamoko Gustavo igela eta Peggy txerriari orrialde erdia eskaini zieten, kanpaina unionista bultzatzen zutela esateko. Zein interes dute ba hedabideek?
Bere burua neutraltzat azaldu nahi duten arren, gehienak dira kanpaina unionistaren bozeramailetzat ari dira. Goiko grafikoan ikus daiteke nortzuk diren Eskozian hedabide idatzi nagusien jabeak, eta nongoak diren. Honek ideia bat eman diezaguke zein aldetarantz jo dezakeen. Horrelako prozesu batean, herri baten etorkizunerako hain garrantzitsua den erabaki batean, ongi legoke bozka duen orok informazio guztia eskura izatea, eta Labour for Independence bezalako mugimenduak estaltzen ez saiatzea. Hain garrantzitsuak dira hedabideak independentziarentzako, nola independentzia hedabideentzako.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks