Albako haizeak
Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
- Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
- iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
- Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan
Demokraziara bidean
Atalak: Eskozia
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Aukera berri bat aurrean eta ekinen diogu, noski. Honekin estreinatuko dugu Argiako bloga eta ideia asko, gehiegi, paperean (pantailan kasu) islatzeko. Albako haizeak gutxi batzuk ere eramanen zituen. Eskoziak historia laburreko urterik garrantzitsuena du aurretik. Eta garrantzitsua izanen da eskoziarrek hala nahi baldin badute.
2014ko irailaren 18an eskoziarrek euren etorkizuna euren eskuez hartu ahalko dute. (Argazkia: Reuters)
Datorren irailaren 18an, 16 urtetik gorako eskoziarrek “Eskozia herrialde independentea izan beharko litzateke?” galderari erantzun beharko diote. Baiezkoak irabaziz gero, 2016ko martxoaren 24ko data markatu dute independente bihurtuko diren eguntzat. Debatea luzea eta puntuz josia izanen da, eta horiek jorratzen ahaleginduko gara. Baina hasieratik hasten irakatsi zidaten.
Eta demokrazia hitzaren erabilera interesatua gorroto duen batek, estreinakoan demokraziari buruzko gogoeta egingo du. Herriek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan, badute, eta irlako iparraldean ez zaie ukatu. Autodeterminazioa demokrazia da, eta are gehiago esango nuke, demokrazia izateko independentzia beharrezkoa da. Eskoziar herriak aukera dauka bere buruaren jabe izateko, bere baliabide guztiak bere egin eta benetako prozesu demokratiko baten bitartez eskoziar gizartea aldatzeko. Errealitate politiko bat, azken finean, herriak kontrolatzen dituen politiken bidez soilik bihur bait daiteke demokrazia. Jule Goikoetxeak “Eskozia; Independentziara bidaia” liburuan eginiko hausnarketak dioen bezala, «XXI. mendeko Europan badago nazioa izatea Estatua izan gabe, baina ez dago demokrazia izaterik Estatua izan gabe».
Demokratikoa al da ba Eskozia Erresuma Batuko gobernu kontserbadorearen eskuetan egotea? Toriek 15 parlamentari baino ez dituzte, 129 eserleku dituen Edinburgoko Parlamentuan. Hala ere, Londresen duten boterearen bitartez haiek dira Eskoziako politika gehienen jabe. Nahiko ezaguna egin dakiguke adibide hau.
Prozesuak Euskal Herriarekin antza eta harremana baldin badu ere, sustraitik da desberdina. Duela gutxi Radical Independence Canpaigneko emakume batek zera bota zidan: «Euskal Herriak errepresioa eta identitate ukazioa jasan dituen bitartean, gu nazio inperialista bat izan gara. Horregatik behar dugu independentzia, Erresuma Batutik aldenduta, Eskozia desberdin bat eratzeko».
Eta esanen nuke hori dela erreferendumaren gakoa. Baiezkoaren garaipenak euren politikak martxan jartzeko ahalmen guztiak eskainiko lizkieke, Erresuma Batuak aspaldian hartu duen bidetik urrunduz. Haiek, eskoziarrek, osatzen eta bozkatzen duten Eskozia eraikiz.