Osakidetzak II Euskara Planaren bitarteko ebaluazioa plazaratu du, eta, intxaurrak hamalau, emaitza ona izan da. Azken hiru urteotan aurrera egin da helburuen lorpenean. Datuak objetibotasunez aztertuz gero, lau.
‘Historia klinikoa elebitan’ lantaldean nengoela, zera iradoki nion Euskara Zerbitzuari: hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenen langileen portzentajea tokian tokiko euskaldunena baino altuagoa izatea.
Itxura batean ideiaz jabetu dira, eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) ebaluazioak hori berresten du. Langile elebidunen portzentajea % 41 omen da gure unitatean, EAEko euskaldunena (% 37) baino handiagoa.
Hori datuen erabilera maltzurra da, gezur borobila. Debagoieneko euskaldunen portzentajea % 66 da, populazioaren bi heren. Langile elebidunen portzentajea, beraz, % 70 gutxienez izan beharko litzateke, proposatutakoarekin benetan bat egiten badute. Gauzak horrela, ebaluazioak zera adierazten du: ez dago datuen erabilera objetiborik.
Datuak nahierara erabil daitezke, baina askoz garrantzitsua da zer neurtu nahi duzun. Izan ere, Planaren funtsa euskararen erabilera bultzatzea da. Eta erabilera ere neurtu daiteke, nahi izanez gero.
Datuak egon badaude. Neurgarriak, objetiboak. Azken hogeita bost urteetan esaterako, 1.400.000 pertsona artatu ditu Osatekek, baina ez dago erresonantzia bat ere ez euskaraz. Zero, huts. Hutsaren hurrengoa euskararen erabilerari egin dion ekarpena.
Milaka ekografia burutzen dira urtean zehar, baina zenbat euskaraz? Denak gazteleraz. Milioi laurden ospitaleratze, milioi bat alta txosten larrialdi unitateetan. Zenbat euskaraz? Bat ere ez. Zenbat kontsulta egiten dira euskaraz? Ez dago esaterik, erabilera ez baita neurtzen.
Euskara Zerbitzuak hizkuntza eskakizunak neurtzen ditu, eta egia da aurrera egin dugula. Zoritxarrez, helburuen lorpenak ez du ezertarako balio, helburuek mamirik ez badaukate. Ilargiari edo hatzamarrari begira egotea, ez dago alde handirik egia esan. Hizkuntza-eskakizunek ez dute langile elebidunik bermatzen, are gutxiago arreta euskaraz.
Lasai, hizkuntza-eskakizunak derrigorrezkoak izan behar direla ez dut zalantzan jartzen. Egia esan ez dira, eta horren froga Debagoieneko pediatria zerbitzua da, zeinean hizkuntza-eskakizunak kendu dituzte. Non eta eremu euskaldun batean. Horra hor datu objetibo bat.
Datuak eta lehentasunak nola, hala behiak eta gurdiak gurean. Lehenik eta behin, gizartearen beharrak aztertu behar dira, eta ondoren zerbitzuak eta, noski, giza-baliabideak, hautemandako beharren arabera antolatu. Osakidetzan gurdia jarri dute behien aurretik. Profesionalen eta zerbitzu buruen interesak erabiltzaileen eskubideen aurretik jarri dituzte, eta irizpide administratiboak osasun jardueraren oinarrien gainetik.
Ardatzaren kirrinka entzuteko gurdi mantsoegia da egungo Euskara Plana; nekez egingo aurrera, lehentasunak errotulazioan eta hizkuntza-eskakizunetan jartzen baditu.
Hizkuntza-eskakizunak, lorpenak, erabilera. Helburua pazientean zentraturiko arreta ematea da. Oraindik ez dugu ikasi.
Pisako dorrea ederra da, liraina, eta askok ikustera joan nahi genuke, bizitzan behin sikieran. Baina etzaniko dorrea da, bere oinarriak eskasak dira, eta oker dago; makurtuta, iparra galduta, zentzurik gabe. Edertasunarekin zamatuta, sortzetik akasduna.
Pisako dorretik gogoak PISAko txostenera narama zuzen eta bizkor. Hezkuntzan diru dezente inbertitu du gure gizarteak, baina azken emaitzak tamalgarriak izan omen dira, antza. Nonbaiten, noizbait, huts egin dugu. Nola Pisan dorrea, gure hezkuntza sisteman zerbait bihurritu
Pisatik Boloniara, jakinduriaren eta argitasunaren tenplura. Eman eta zabal zazu. Eman urri eta ahozabal, hezkuntza eta kultura sailak zama unibertsitateari egotzi dio. Magisteritza eskolarako sarbidea malkartsuagoa egin dezagun, profesional hobeagoak lortze aldera.
Osasun arloan gauza bera egin genezake: erantzukizuna unibertsitateari leporatu, ardura unibertsitateari zamatu. Itxaron zerrendak luzatzen badira, edo osasun emaitzak nahi bezain onak ez badira, medikuntza fakultaterako sarbidea zaildu dezagun, mediku zailduagoak sortzeko. Euskararekin berdin. Osasun arreta ele bietan eman nahi eta ezin; errua, eta nola ez ba, konponbidea, unibertsitatearen lepoan utz dezagun. Medikuntza gradua euskalduntzea nahikoa dugu gure helburuak erdiesteko. Denbora beharko litzateke, baina ehunka, milaka mediku euskaldun sortuz gero, grabitatearen legeari aurre egingo zaio, nahitaez, eta euskarazko osasungintzaren dorrea zuzenduko dugu, tentetu. Ikasleen oldarrak gora begira jarriko du gure gizartearen dorretik altuena: medikuntzarena.
Pisako dorrea legez, nekez zuzenduko dugu egoera ikasle eta irakasleen inguruan grabitatzen badugu erantzukizun osoa. Libre geratzen gara osasun profesionalak, libre zerbitzu buruak, zuzendariak, obra taldeburuak. Luzamendutan ibiliz, gaurkoa geroko utziz, atzekoei aurrea hartzea dagokiela ebatzi dugu; pisuz zamatu ditugu adar gazteak, erro sendoak ezarri ordez.
Unibertsitateak mediku euskaldunak ekoitzi behar ditu, baina horrek ez du berez osasungintza euskaldunduko. Hizkuntza eskakizunak derrigorrezkoak izan behar dira noski, baina ez dute zerbitzua euskaraz bermatuko. Bota itzazu luma bat eta berun zati bat Pisako dorretik: une berean helduko lirateke lurrera, grabitatearen poderioz, airerik ez balego. Baina ez gara ilargian bizi.
Sustrai sendoak ezarri behar dira arretaren normalizazioan aurrera egiteko, bide ona topatzeko. Hasteko, beste Euskara Plan bat behar dugu Osakidetzan, diziplinartekoa, gizarte eragileekin adostuta, egungo paradigmekin lerrokatuta eta arlo klinikoak zuzenduta.
Hala eta guztiz ere, Euskara Planik onenak ere ez du osasungoa euskaldunduko, osasun arloko euskal komunitatea eratzen ez badugu: ikasleak, irakaslegoa, ikertzaileak, osasun profesionalak, zuzendari- kudeatzaile euskaldunak, eta batez ere erabiltzaileak. Euskararen lobbya osasun arloan. Boterea eskuratu azken batean.
Euskara Planaren ebaluazioa
2018-02-08 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez

Pisako dorrea eta gu
2018-02-02 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez