Osakidetza kutxazain automatikoa bezalakoa da; edozertarako dauka erantzun egokia, protokolizatuta, aldez aurretik prestaturikoa.
Kexatu ostean armiarma.eus weborria zabalik dago orain, eta klasikoen gordailua ikustea posible da Osakidetzan. Gaur bertan. Arazo tekniko bat besterik ez da izan, antza. Ez gaitezen gogorrak izan. Osakidetzako informatika zerbitzuak, gazteleraz bizi den horrek, osasun-jarduerari lotuta ez dauden web-orriak blokeatzen ditu, “izaera profesionala” ez daukatela argudiatuz. Euskal hizkuntzak eta literaturak ez daukate izaera profesionalik, ez dute ezertarako balio zokormazo batzuen aisialdiarako ez bada, eta ez dute inolako loturarik Osakidetzak artatzen dituen euskaldunekin, ezta euskaraz lan egin behar duten profesional eskasekin. Hori horrela, debekatuta egon da, barkatu eragozpenak.
Arazoa konponduta, ez dago arazorik, hori gertaera nahiko normala da. Hainbat web-orriekin ere gertatzen da, egunero, eta etengabe eskatzen zaio informatika zerbitzuari hainbat web-orri zabaltzeko, behar ditugu eta.
Barkatuta daude eragozpenak; izan ere, bere etsaiari barkatzen ez dionak ez du edirenen bere behar orduan arartekorik, ez otoitz egilerik (Axular, 1643). Baina eragozpenez harago, eguneroko traba eta oztopoez harago, badago oinarrian errotuta dagoen arazo larria, gaizki ulertu hau eta beste hainbeste eragin dituena.
Osasun arretan, pazientea bere osotasunean artatu behar dugula gauza jakina da, bere beharrei erantzun egokia emango badiogu. Bere izaera, jatorria, sinismenak, baita hizkuntza ere, kontuan hartu behar dira ezinbestean. Baina norbanakoaren edo gizartearen beharrei egokiro erantzutea erronka bilakatu da kudeatzaileentzat, are gehiago bizi dugun egoera dagoenean utzi nahi dutenentzat.
Osakidetzak bere burua zuritzen du euskararen arloan: euskara ikastaroetarako deialdiak egiten ditu, baita hizkuntza eskakizunetarako azterketak ere. Badauka bere Euskara Zerbitzua, zeinak ahaleginak egiten ditu jendea adoretzeko. Badaukagu euskara hutsean argitaratzen den aldizkaria, `Osatuberri´, edo `Euskararen kukua´ , euskara ikasten ari diren guztiei laguntzeko. Esan gabe doa ezinbestekoak direla, eta eskertzen da euren lana.
Baina ba al dago plangintza globala, orokorra, dizplina anitzekoa, bizi dugun egoera bere osotasunean hartzen duena? Hizkuntza bera Osakidetzaren helburu eta jarduerarekin uztartzen duena? Ezetz nago.
Informatikariak alde batetik, asistentzia sanitarioa bestetik, espezialistak ospitalean, familliako medikuak kontsultategian, ikertzaileak euren txokoan, bakoitzak bereari. Euskara, gaztelera ez bezala, zeharkako lerroa ez denez, bere osotasunean kontuan hartzen ez denez, beti jartzen da euskara zerbitzuaren lepoan. Eta ezin dute dena kontrolpean eduki. Arlo klinikoa osasun-profesionaloi dagokigu, ez teknikariei.
Euskara ikastera adoretu nahi dute jendea, antza. Baina itxura batean, inori ez zaio bururatu sarean dauzkagun web-orrien azterketa egitea, esteka interesgarriak ikuskatzea, euskaldunek nora jo dezaketen antzematea. Funtsean, eskura dauzkagun baliabideak identifikatu… eta hori guztia zabaldu. Osasun profesionalak adoretu horren erabiltzera.
Osakidetzaren bitartez, Osakidetzak ordainduta, osasun-langileok datu baseetara eta aldizkari akademikoetara sar gaitezke. Milaka artikulu zein dokumentu eskura. Baina UEUren argitalpenetara? Uztaro aldizkarira? EHUren argitapenetara (Tantak, Gogoa)? EHUren klasikoak existitzen direla ba al dakigu? Eusko Ikaskuntza? Elhuyar? Jakin? BAT aldizkaria? Osagaiz?
Egunero jasotzen ditugu hainbat mezu, horietako asko industria farmazeutikoarenak edo argitaldarienak, eta jaso bezain laster ezabatu. Baina euskararen aldeko mezurik ordea, ez hainbeste; euskaraz dauzkagun baliabideei buruzko informaziorik ez.
Klasikoen gordailuan sartu nahi eta ezin. Egoera konpondu da eta jaso dut erantzuna: gertaera hau nahiko normala da. Ia ia asmatu dute. Ohikoa da, egunerokoa, baina egia esan, ez luke normala izan behar. Indarrean dagoen eta indarrez ezarri den errealitate baten sintoma bat da, txikikeria bat; ur tanta bat itsasoan.
Osakidetzako zuzendaritzak gaztelera inposatu die langileei zein erabiltzaileei, eta maila guztietan inposaketa oharkabean txertatzen da, egunerokoan. Barneraturiko zapalkuntza. Matxismoa bezain normala da bizi dugun hizkuntzakeria.
Gertaera `normaletan´ mamitzen da biolentzia sistemikoa, biolentzia sinbolikoa. Muinean sartuta daukagu gure jardueran. Osasun arreta, hizkuntzakeriaren gordailua da.
Gertaera normala Osakidetzan
Atalak: Sailkatu gabea