Medikuok, gradua bukatu eta gero, espezialitatea egin behar dugu. Neronek Usansoloko ospitalean egin nuen, eta ez daukat ahazteko mediku baten irakaspenak: ni ez naiz medikua, egiptologoa baizik, momiak artatzen baititut egunero. Izan ere, zahartzaroa bilakatu da gure erronkarik handienetarikoa. Antzinaroa, esango luke mediku horrek.
Medikuok pertsonekin egiten dugu lan, zahar edo gazte, eta gizatasunez jarduteko medikuntzaz harago ikasi behar dugu: kultura, antropologia, historia, edozer gauza. Antzinaroak ere badu zer irakatsi. Jakinminez, `Gerraren artea antzinaroan´ liburua, anglosaxoiek idatzitakoa, irakurri nuen aspaldi. Greziarrak gerrazaleak zirela ikasi nuen, eta bide batez, orain amerikarrek lekukoa hartu dietela.
Espelosin espainola historialari ona da, zinez. Apaltasunez, antzinaroa ezagutzeko zailtasunak agerian uzten ditu, galdutako memoria aipatuz, baina anglosaxoiak guztiz ezberdinak dira. Epaminondasi buruz zerbait jakiteko jatorrizko testurik egon ez arren, euren artean Leuktraren gora beherak eztabaitatzen egon daitezke. Den dena dakite, baita Periklesen komuneko papera Egiptoko zein hiritik ekartzen zuten ere, edo itsasontziaren lemazaina errena zela, Tuzididesek nonbaiten entzun baitzion norbaiti.
Izugarria da euren krudelkeria: “Telebista eta sare sozialak nagusi diren gizarte honetan, terroristak propagandaren garrantziaz jakitun dira, eta horrexegatik armada modernoak hiriguneetan sartzera behartzen dituzte, horrela errugabeen heriotzak eragiteko.” Hamaika ikusteko jaioak gara. Errua terroristei leporatzen diete, bonben azpian geldirik egon ordez izkutzatzen baitira, eta zibilen artean gainera, asmo txarrez. Euskal Herriaren historia dakarkit gogora, iragana eta oraina.
Euren testuetan zera irakur daiteke: “Mendebaleko armada modernoak ez dira indar militarrak soilik. Euren nazioaren izen ona eta balioen eredu dira, eta atzerrian jarduteko (herrialde bat inbaditzen, alegia) gehiengoaren sostengua ezinbestekoa dute. Nahiz eta etsaia koldarra edo okerra izan, estatu demokratikoen soldadu zein ofizialek euren erantzukizun etiko eta moralak gogoan izan behar dituzte, baita borroka lekuan ere.´ Egia esan, arrazoia dute: mendebaldeko estatuen isla dira euren armadak, euren soldaduak; tortura, heriotza, basakeria, bortxa eta arrazismoa daramate noranahi.
Antzinaroa bizirik dago, baita Euskal Herrian ere, baita bake garaian ere. Tom Hollandek pertsiarrei buruz idatzitakoa gogoan: “Ziro eta bere ondorengoek bete-betean ulertu zuten egia, gordina bezain garrantzitsua: komunitate bat egituratzen duten ohiturak, autoestima gordetzen laguntzen dutenak, independentzia posible dela amesteko balio dutenak, horiek guztiak, aldi berean, zapaltzaileak zentzuz eta arduraz erabiliz gero, komunitate hori bere menderakuntzarekin eroso sentitzea ahalbidetzen dute´.
Euskadi Sardes da! Hasi beharko gara aldarrikatzen. Esan bezala medikua izanik ez dut medikuntza testuak soilik irakurtzen. Egunkariak ere irakurtzen ditut. Deiaren gehigarria irakurri nuen asteburu batean, Bizkaiari buruzko monografikoa. Aldun Nagusiaren hitzaurrea, elebitan: beste guztia, baina, gazteleraz. Bizkaitarrok bizkarrean daramagun guztia: Athletic eta futbola, Portugaleteko zubia eta Guggenheim museoa, Bizkaiko semeak (alabarik ez itxuraz): Azkue, Sabino, Unamuno, Chavarri, etab. Arrantzaleak eta Gaztelugatxe, Bermeo eta Lekeitio; Bilboko Ibaizabal, meatzak eta topiko guztiak. Autoestima eta independentzia grina asetzen duten tradizio edo traizio guztiak, gure menpekotasunarekin bakean lotzen gaituztenak, bata bestearen atzetik.
Gauza bat falta zen: euskara. Ez omen daukagu gogoan bizkaitarrek; haundikiek beti soineko dotorea nahiago. Izan ere, Bizkaia handia da, Sardes txiki bat, satrapia bat, Euskadiren erdigunea. Deustuko zubitik, Autonomia kaleraino, San Mamesen du bihotza. Menderakuntzarekin eroso bizi gara, gazteleraz barra-barra, erdara bihotzean eta mingainan. Etorkizunik gabeko iraganak bizi gaitu: Euskadi Sardes da.
EUSKADI SARDES DA
Atalak: Sailkatu gabea