ALEAK HARRI ARTEAN
Atera da, behingoz, ereilea hazia ereitera. Lehenengo aldiz, Osakidetza pazienteen lehentasunezko hizkuntza jasotzen ari da. Orain arte, norbanakoak eskatu ezean, bere hizkuntza gaztelera zela jartzen zuten, inori galdetu gabe. Azkenik, martxan jarri da pazienteen lehentasunezko elearen erregistroa. Oraingoan bai, zein nahi dugun galdetzen digute. Datuen arabera, biztanleriaren % 40ri galdetu omen zaio zein hizkuntzan artatua izan nahi duen, eta 200.000 erabiltzaileek euskara aukeratu...
Read MoreEUSKADI SARDES DA
Medikuok, gradua bukatu eta gero, espezialitatea egin behar dugu. Neronek Usansoloko ospitalean egin nuen, eta ez daukat ahazteko mediku baten irakaspenak: ni ez naiz medikua, egiptologoa baizik, momiak artatzen baititut egunero. Izan ere, zahartzaroa bilakatu da gure erronkarik handienetarikoa. Antzinaroa, esango luke mediku horrek. Medikuok pertsonekin egiten dugu lan, zahar edo gazte, eta gizatasunez jarduteko medikuntzaz harago ikasi behar dugu:...
Read MoreBIZITZA DA LABURRA, ARTEA LUZE
Bizitza da laburra, eta artea luze, zioen Senekak. Osasungintza eta hizkuntzaren alorrean 2012an hasi nintzen, ia 40 urterekin, Osabide, eguneroko jardueran darabilgun euskarri informatikoa, euskaraz eskatu nuenean. Gauza guztiek bezala, badu bere zergatia. Plaza 2010ean eskuratu nuen, eta nire kontura hasi nintzen testuak euskaratzen (diagnostikoak, ohar klinikoak…). Nire asmoa euskaraz lan egitea zen, hau da, euskara teknikoan trebatzea eta pazienteen...
Read More
Iruzkin berriak