Bilbo, Europako hiririk onena
“Bizkaiko aberatsak dira diruzale” kantatzen zuen Oskorrik ume bat nintzenean. Askok, seguru aski, Getxoko jendea irudikatuko duzue abestia entzutean. Niri ordea, Bilboko trajedun gizon eta ume orraztuak etortzen zitzaizkidan burura, “bilbainitoak” nire familian. Algortarra naiz eta familia algortarra daukat. Beti entzun dut bilbotarrak “beraneanteak” direla, lehenago herri txiki eta umila zen Algortan etxeak erosi eta orain askok “Costa Rica” bezala ezagutzen duten...
Read MoreDanbor hotsek isiltzen dutena
Igandean urte bat beteko da Naizen sartu eta “Morir en la calle en una ciudad con 14.000 casas vacías” titularra lehenengo aldiz irakurri nuenetik. Lehenengo aldiz diot, ordutik behin baino gehiagotan bilatu izan dudalako artikulua. Enegarrenez irakurri dut gaur, eta batere atseginak ez diren sentimendu eta sentsazioak pilatu zaizkit gorputzean oraingoan ere. Donostiako Boulevardeko kutxazain batean igarotzen zituen gauak Yolik, beste hainbatek bezala (artikuluak dioenez, 89 pertsona bizi...
Read MoreOhikoa den perspektibatik kanpo
Jakintza guztiak elkarren artean lotuta daudela irakurri izan dut noizbait. Filosofia eta literatura, kimika eta psikologia, fisika eta kirol hezkuntza… Badira matematika eta artea elkarren artean lotzen dituztenak ere. Escherren arte magiko eta matematikoari buruzko hitzaldi batean egon nintzen atzo. Artista grafikoa izan zen Maurits Cornelis Escher. Ezer gutxi zekien matematikari buruz. Hala ere, hainbat kontzeptu matematiko azaldu zituen bere marrazkietan. Ikuslea ezustean harrapatzea...
Read MoreExistitzen zen, bai
20 urterekin erosi zuen Amaiak bere etxeko telebista. Grisa, karratua, handia. Eta altzari polit batean jarri zuen, sofaren aurrean. Hasieran ez zekien oso ondo egokiena izango zen ala ez. Lehenengo aldiz ikusi zuenean ez baitzitzaion bereziki erakargarria iruditu. Piztu zuenean, ordea, berehala jakin zuen baietz, egoki baino egokiagoa zela, berezia zela. Poz-pozik zegoen Amaia, izugarri gustatzen zitzaion telebista ikusten afaltzea. Lagunak ere gonbidatu egiten zituen etxera ikus zezaten. Ez...
Read MoreIkusi nahi ez dena
Alemanian jaiotzea tokatzen zaie batzuei, Frantzian edo Ingalaterran. Afganistanen beste batzuei, Iraken, Sirian edo Bangladeshen. Eta noski, dagoeneko jakina da eguzkiak ez duela toki guztietan berdin berotzen. Bizi hobe baten bila joan behar izaten dira asko. Daukatena arriskutsuegia delako, ez delako duina. Bizi diren tokian bonbak jausten direlako egunero. Bizi diren tokian heriotzak daudelako egunero. Eta joan egiten dira, bidaiaren beste aldean topatuko dutena hobea izango delakoan...
Read MoreSaihestutakoak eta eragindakoak
Indartsuenaren legea deitu ohi zaio etengabeko lehian bizi den gizarte funtzionamenduari. Non ahulenek galdu eta indartsuenek irabazi egiten duten. Irabazi ahulak baztertzeko, estaltzeko, zapaltzeko eta oraindik ahulago bihurtzeko boterea. Irabazi? Edo erosi? Eros ditzakete erabakiak. Eros ditzakete gerrak. Eros ditzakete eskubideak. Eta eros ditzakete bizitzak. Bihur dezakete gaixotasuna bera negozio. Norberaren osasuna bera negozio. Zuzendu dezakete sendabide berrien garapen eta ikerketari...
Read MoreAntisistema sistematizatua
“Pintadek esan ohi dute paperek isiltzen dutena”. Horrela dio Berri Txarrak talde euskaldunaren kanta batek. Dendaz beteriko kaleetan ezkutatzen dira pintada horiek, ‘graffitiak’. Egunero milaka pertsonek gurutzatzen dituzten kalezuloetan. Hirietako publizitate panel handien ondoan. Probokatzaile, kritiko, ahaikari. Sistemaren aurka egiteko erabiltzen baitira askotan. ‘Underground’ kulturaren adar artistikoa direla esan ohi da. Kultura ofizial eta komertzialetik kanpo kokatzen den...
Read MoreNortasuna
Arraro begiratu izan naute behin baino gehiagotan, euskalduna naizela esan dudanean. Pentsakor gelditzen dira asko. Kapritxo bat izango balitz bezala, edo amorru hutsa. Hiru aste daramatzat Italian ikasten. Herrialde ezberdinetako jendea dago hemen; Turkia, Txile, Frantzia, Portugal, Austria… eta Espainia. Ni espainolen taldean sartu ninduten lehenengo egunetik, eta isilik gelditu nintzen. Hurrengo egunetan, ordea, konfiantza hartu eta euskalduna naizela esan nuen. Egia esan, ezin naiz...
Read MoreArgia iluntasunean
Materia iluna deitzen zaio unibertsoaren zatirik handienari, ikusi ezin daitekeenari. Izan ere, ez da espektro elektromagnetikoan agertzen. Baina hor dago. Eta ikusi ez arren, detekta daiteke. Gauza bera gertatzen da maiz pertsonekin. Joan egiten dira asko. Eta kendu egiten dizkigute beste batzuk. Gure eskuetatik eskapatzen zaizkigu, gure ondotik. Materia ilun bilakatzen dira. Eta ezin ditugu ikusi, ez dira gure aurrean agertzen. Baina igarri eta sentitu egiten ditugu hala ere. Bi hilabete...
Read More
Iruzkin berriak