Mateo
Mateo dut izena eta sendagile-koordinadorea naiz Lahskar Gahko ospitalean.
Alde batetik, “medikuntza orokorra” saila dago. MSF arduratzen da horretaz. Nik gerra zaurituen atalean lan egiten dut, Emergency GKErekin, hain juxtu. Ospital hau gerra honen “beste aldeko” lekuko zuzena da. Gure gaixoen %90a zibila da eta, horietatik, erdia umeak.
Ez dugu inoiz galdetzen zein aldetik datozen zauriak; ejerzitokoak, zibilak, oposiziokoak… berdin da guretzat. Emergency inbertsio pribatuei esker mantentzen da eta dohako medikuntza zerbitzu bat eskaintzen dugu hemen.
Gure gaixo gehienak bala zaurituak dira, nahiz eta lehergailuen biktima ugari ere jasotzen ditugun.
Beldurrik ba ote dudan?
Ez dugu inoiz erasorik jaso talibanen aldetik, hemen denek baitakite zein den gure misioa. Ez dugu armarik onartzen gurean, horregatik ez dugu bizkarzainik hemen gure zerbitzura.
Bertako langileak badira lanean gurean. Larrialdi zerbitzua eskaintzeaz gain, afganiar mediku nahiz erizainei formakuntza ere ematen diegu.
Sei hilabeteko egonaldiak egiten ditugu. Berritu nahi izatekotan, hiru hilabeteko oporraldia gomendatzen dugu hona berriz bueltatu aurretik.
Etxetik ospitalera, eta etxera berriz gero; hauxe gure errutina. Ez gara gune honetatik ateratzen. Helmand ibai ederra nire gelatik ikusten dut egunero, metro eskasera. Baina ez naiz inoiz bere ertzera jaitsi.
Non egoten dira arriskurik haundienak bertako jendearentzat eta zergaitik? Inguruko herrietan, lanera joaten direnean, soroetan,enfrentamentuetan,atentatuetan …….. ?
Ba al dago zerbait elbarriturik gelditzen direnentzako? Programaren bat edo… Gobernu laguntzarik ?
Beno Karlos agur ta zaindu
Arrisku handienak herri nahiz hiriguneen arteko errepideetan daude.
Elbarri gelditu diren ume hauek etxean geldituko dira. Euren sendiek elikatuko dituzte eta familia zama ikaragarria bilakatuko dira.
zuek bertara lan egitera joatekotan, inolako segurtasunik jasotzen duzue gobernutik, inolako asegururik, ordainsaririk?
“Segurasuna” izugarri garestia izateaz gain, zure kontra ere joan daiteke hainbatetan: batetik, atentzio handia bereganatzen duzu; bestetik, elkarrizketatu nahi duzun jendeak nekez hitz egingo du zurekin eskoltatuta bazabiltza, euren bizitza ere arriskuan jartzen baituzu.
Asegurua, norberak kontratatutakoa. Gerra eremuetako asegururik merkeena 500 euro/hilabetekoa da.