Julien De Rosa – EFE

Sua, bere botereari esker, edozein lekuren jaun eta jabe egin daiteke azkartasun osoz. Horregatik, ez da zaila edozein tokitan hura aurkitzea. Manifestaldietan, esaterako, asko erabiltzen den elementu da sua. Bere boterearen bitartez manifestaldiko bi aldeak argi eta garbi bereizteko baliagarria baita. Frantzian kokaturik dagoen Fresnes espetxeko funtzionarioek sua erabiliz arresi bat eraiki dute, haien haserrea bertan bilduriko indar polizialen aurrean adierazteko.

Aaron Favila – AP

Hain elementu indartsua da sua, non barnean gorderiko ideia sakonenak azaleratzeko elementu perfektua den. Manilako kaleetan estatu batuen bandera margotuta daukan maskara bati su eman diote, estatu honen aurka buruturiko manifestaldien barnean. Su horren bitartez Estatu Batuekiko etsaitasuna eta bere politikekiko desadostasuna erakusten diote munduari. Gainera, maskara horrek arazo guztien atzean pertsona bakarra dagoela erakutsi nahi dezake eta su horrek, berriz, lurraldeko biztanleek harekiko daukaten gorrotoa.

Rehan Khan – EFE

Suaren beste botere indartsuetako bat ikusi edo eduki nahi ez dugun hori desagerrarazteko ahalmena duela da. Sua piztu orduko bidean jartzen zaion edozer harrapatu eta errautsetan bihurtzeko arazorik ez du. Honela, poliziarentzat arma baliagarria da operazio desberdinetan harrapatutako droga zein bestelako sustantziak desagerrarazteko eta merkatura berriro irten ez daitezen. Teknika hori erabiltzen ari dira hain zuzen ere argazki honetan Karachiko segurtasun arduradunak.

Bullit Marquez – AP

Gizakiez gain, naturak ere sua erabiltzen du behin baino gehiagotan, aren indarra edo boterea erakutsi nahian. Mayon sumendiarena bezalako erupzioek irudi txundigarri eta beldurgarriak erakusten dituzte une berean. Zeru zabalean ke eta errautsak zabaltzen dira, sumendiaren magalean lur-barnetik ateratako laba irristatzen den bitartearen. Labak daukan kolore laranja bizi horrek begi bistan uzten du lurrak bere barnean gorderiko indar ezkutua.