Asteko Argazkiak

Haurtzaro nahasiak

Tony Karumba – AFP

Mundu osoko haurrei begiratuz gero era guztietako argazkiak aurkitu ditzakegu. Kasu batzuetan argazki horiek une ederrak irudikatuko dituzte. Besteetan, ordea, bizitzaren alderik gogorrena erakutsiko digute. Azken kasu honen adibide da lehen argazki hau. Nairobiko ume bat istripu bat izan berri duen autobus honen barrunbetik dabil. Istripuak eragin ahal izan dituen biktimen bila dabilela dirudi.

Munir Uz Zaman – AFP

Bigarren argazki hau Kutupalongeko errefuxiatu zelaian hartua izan da. Bertan neskato Rohigya neskato bat era askotariko produktuak salgai dauzkan postu batean ari da lanean. Produktuak lurrean zabalduriko oihal baten gainean dauzka, erosleak noiz hurbilduko zain. Bien bitartean, ispilua ezkerreko eskuarekin eusten duelarik, eskuineko eskuarekin bere ezpain gazteak margotzen ditu.

Amit Dave – Reuters

Handik urruti, Indiako Ahmedabad-en, haurrek meditaziorako ordua dute. Astebeteko iraupena izan duen kanpamentu bati amaiera emateko modua da hau. Haurrak ilara zuzenetan kokatzen dira, haien artean tarteak utziz. Eskuak bular haurrean elkarturik dituzte eta begiak itxirik, yogak eskaintzen dien bide zabal eta lasaian murgiltzeko prest.

@u_thought_i – Instagram

Hala ere, haurtzaroarekin erlazionaturiko argazki ederrenak horrelakoak dira: haurren irribarre amaigabeak erakusten dituztenak. Neskato honen aurpegia zoriontasunaren adierazle garbiena da. Ardurak eta beldurrak kamiseta arrosa daraman neskato honen burutik urrun gelditzen dira, zoriontasunari bidea utziz.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.