Natura, nazioartea

Kutsatutako behelainoa

Ez da Instagrameko efektu bat, ezta goizeko behelainoa. Egun hauetan Pakistan eta Indiako kutsadura-lainoa da. New Delhin (India) igandera arte ikastetxeek itxi egin zituzten beren ateak, eta Pakistango Lahoreraino iritsi da kutsadura. Zonalde guztian izugarrizko beroa eta arnasteko arazoak sufritu dituzte herritarrek.

Bertako irudian gizon bat dugu tren geltokian, kutsadura lainoaren erdian. Konposizioari dagokionez hiru herenen araua betetzen du era perfektu batean, gizonak protagonismo guztia eramanda eta kamarari begira, atzean trena duela. Lainoak argazkian efektu ederra uzten du,  gizonaren gardentasunarekiko, nahiz eta izugarrizko kaltea izan bai gizartearekiko eta baita, nola ez, naturarekiko. Belaino honen jatorria lantegien igorpenez gain, zenbait nekazal-lur erretzearen eraginez.

 

Argazkia: Saumya Khandelwal (Reuters)

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.