Era askotako lerroak existitzen dira: zuzenak, finak, lodiak, kurbatuak, … Baina guztiek daukate edertasun puntu hori, naiz eta batzuetan edertasun ezkutua izan. Lerroen alde makurrenak klimatologia bortitzen eskuetatik ezagutzen ditugu. Irma urakanak hankaz gora jarri du mundua, baina Amerika erdialdean bereziki kezkaturik. Argazkiak erakusten duenez, urakanak Haitiko lurrak harrotu ditu jada. Kaleak hutsik geratu dira, oso gutxi direlako kalera ateratzen ausartzen direnak.

Andrew Boyers – Reuters

Euriaren meatsuak sortu zuen honako argazki hau. Ingalaterra eta Antillak arteko kriket partiduk jarraitzaile guztiak galdu zituen eta euri tantak jabetu ziren estadioaz. Harmailak ia guztiz hustu ziren. Aulki lerro guztien artean jarraitzaile bakarrak eutsi dio partiduari. Partiduarekiko interesa katarro bat harrapatzeko beldurra baino handiagoa da.

Stringer – Reuters

Badaezpada bada ere, batzuetan naturak irudi ederrak uzten dizkigu ere. Finlandian, noizbehinka, zerua kolore berezi hauekin janzten da. Aurora borealak argitzen du gau ilunaren zerua. Asko eta asko dira naturak eskaintzen duen ikuskizun honetan disfrutatzeko asmoz hurbiltzen direnak eta oroigarri moduan horrelako argazkiak eramatea da haien nahi nagusia.

Thomas Peter – Reuters

Baina gizakioi asko gustatzen zaigu lerroak eratzea, perfektutasuna bilatzeko saiakera desesperatu batean. Ejertzitoa da, zalantzarik gabe, perfektutasun horren bila lerro zuzen eta ezin hobeak lortzen aditua. Batzuetan, ordea, zaila da perfektutasuna begiradarekin bakarrik neurtzea, horregatik, Txinan soka baten laguntzaz milimetrora neurtzen dute bikaintasun hori.