Geroz eta jende gehiagok aukeratzen ditu udarako opor alternatiboak. Mediterraneo parteko hondartza aglomeratuak askorentzako azken aukera bihurtzen ari dira dagoeneko, 80ko hamarkadako Benidorm zonaldeko booma alde batera uzten.

Oporrak pasatzeko leku edo aukera kuriosoak biltzen dituzte aste hontako laburpeneko irudiek. Lehenengoan, Suitzan sortu berri den zubi esekia benetako kuriosidadea da, gizakiak pasa daitezkeen zubirik hanidena baita, 494 metroko luzeera eta zortzi toneladako pisua duelarik, Alpeen inguruan dagoena eta bi herri konektatzen dituena. Hala ere, bertigoa sufritzen dutenentzako ez da bat ere gomendagarria, zenbait zonaldetan 84 metroko altueraraino iristen baita.

Argazkia: Valentin Flauraud / EFE


Badaude ere turistak nahi ez dituzten hiri eta herriak, gugandik gertu, izan ere. Azken boladan Bartzelonan protesta handiak izan dira arrazoi honengatik, turismo mota eta baita ere turismoak dakartzan eraginak (hala nola, Rambla kale famatuan freskagarri batengatik 9€ ordaindu behar izatea) bertako herritarrei ez die bat ere graziarik egiten, normala den bezala.

Geroz eta jende gehiago da kexu, baita ere pixuen alokairuen prezioen igoera dela eta, opor- eta turismo-etxebizitzak gero eta gehiago direlako, eta etxetik joatea gazteentzako adibidez zaila egiten baita egoera honetan. Turismoarekin irabazten dutenen aurrean beraz, orain honekin pobretzen ari direnen presentzia geroz eta handiagoa da, kalean honelako mezuak utziz, argazkian ikus dezakegun bezala “Turista: zure luxuzko bidaia, nire  eguneroko pobrezia” dioen pintadaren bidez.

Argazkia:  EFE


Ez da beharrezkoa Benidorm, Gandia edo Cadizera joatea udako beroaz eta hondartzetaz disfrutatzeko. Udan beroa bilatzen dutenentzat, alternatiba asko daudela argi dago, Espainiako kostalde jendetsuak saihestuz.

Honako argazki honetan, hiriko ur zurrusten artean jolasten, 36 gradu zentigradu baina gehiago izan dituen hiri europar batean ikus ditzakegu hainbat neska-mutil. Zein hiri izan daiteke? Kiev bera, Ukraniako hiriburua. Guretzako ia ezinezkoa dirudien arren, Europako iparralderantz ere eguzkia noizbehinka ateratzen dela badirudi. Eta nola aurre egin bero horri urarekin jolasten ez bada?

Argazkia: EFE 


National Geographic-ek antolatzen dituen argazki lehiaketa guztien artean 2017ko Bidai-argazki lehiaketa eman berri da eta bertako argazkien artean publikoaren gustukoenak aukeratu dituzte bertako taldekoek, beraien web-orrian ikus dezakezuen bezala.

Zaila da bat aukeratzea, oso bereziak baitira eta ezberdinak haien artean. Guk aukeratutakoa (herritarren bozka lortu duena), batez ere konposaketa eta koloreengatik izan da, honelako argazkien balioa guretzako oso interesgarria baita. Irudi koloretsu honetan, gure gustokoen artean dagoena, Tailandiako Bangkok hiriko merkatu bat ikus dezakegu. Hemengo merkatuak baina koloretsu eta alaiagoak, ezta?

Argazkia: Kajan Madrasmail