Gizartea, nazioartea

Erabaki koloretsua

Gaur egun edonon ikus dezakegu ostadarraren bandera, LGBT mugimenduaren islada argia dena. Askorentzako oso normala den arren, oraindik ere kolektiboak aurretik asko du eskubideak modu zabalean lortu ahal izateko, are gehiago mundu osoan. Oraindik, 24 herrialdeetan bakarrik ezkondu daitezke sexu bereko pertsonak. Azkenak hau lortzen alemaniarrak izan dira, gaur bertan, 2017ko ekainaren 30ean. Dena den, aurrera pausoen artean oraindik ere atzera pausoak egin nahi dituzten asko daude eta hori gaur Berlinen emandako bozkaketan argi geratu da 393 pertsonek ezkontza hauen alde egin duten arren 226 aurka egin baitute.

Gainera, ez da gauza berria herrialde ezberdinetan homosexualak, transexualak, bisexualak eta heterosexualak ez diren  jarraituak eta zapalduak izatea. Berlingo parlamentuaren aurrean honen aurka eta erabaki berriaren alde egin dute zenbait pertsonek, LGBTaren aldeko mugimenduz betetako aste honetan.

Argazkian, aldiz, Berlingo Brandenburgo atearen parean bikote bat aurkitzen dugu elkarri muxu ematen, LGBT bandera hori eskuetan dutela, erabakia ospatzeko. LGBT banderak bere koloreekin dibertsitatea islatzen du eta hau erabiltzen dute kolektibo hontakoek, irudiko bi gizonek bezala, egoera honi aurre egin eta edozein aukera normaltzat hartu dadin. Gainera, koloreek poztasuna irudikatzen dute argazkian, alaitasuna da nabari eta erabaki onaren positibotasuna islatzen da muxuarekin eta kolore guztiekin.

Argazkia: Tobias Schwarz

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.