nazioartea

Portugal: suzko itsasoa

Francisco Leong - AFP

Gorria, laranja eta horiaren arteko eztanda bat. Horixe da Portugalek azkeneko astean zehar lortu duen itsura. Ibai, laku edo deposituetako ura ez da nahikoa izan etsai indartsu honen erasoari aurre egiteko.

Sua Portugaleko bazter guztiak erraustu ditu. Herrialdeak azken hamarkadetako su indartsuenaren aurka borrokan ibili da aste honetan zehar. Suak lur eremu ugari erre ditu, bidean jarri zaizkion oztopo guztiei aurre eginez. Suteak, bidean aurrera eginez, basoak, mendiak eta herrixkak goitik-behera erre ditu.

Bere bidea eteten saiatzeko, suhiltzaileek izerdi asko bota dute. Zalantzarik gabe, egunak luzeak izan dira eta suhiltzaileek sua zein nekearen aurka borrokatu dute. 6 egunen ostean, azkenik, sutea kontrolatua izan da, baina bidean asko eta asko dira haien etxea edo, okerrago, haien bizitza sugarren artean galdu dutenak.

Argazkian istorio gogor honetako bi protagonistak aurrez aurre ikus ditzakegu. Alde batetik, suhiltzaileak, sua eten nahian, eta, bestetik, nahaste guzti hau eragin duen sutea. Borroka luze honen lekuko izan dira Portugaleko lurrak. Lehen berdetasun eta bizirik zeuden lurraldeak, orain errautsez eta oinazez beterik ageri dira. Orain, suaren atsedenaldiak noiz arte irauten duen ikusi beharko da.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.