Asteko Argazkiak

Aurrez aurre

Federico Parra - AFP

Astean zehar Venezuelan buruturiko protesten hainbat eta hainbat irudi jaso ditugu komunikabideen bitartez. Irudietan polizia, manifestariak, zaurituak, … ikusi ditugu elkarren arteko borroka amaigabe batean murgildurik. Honako irudiak, berriz, protesten testuinguruarekin zerikusi gutxi duela ematen du eta gehiago hurbiltzen da lasaitasun eta erlaxaziozko egoera batera. Gobernuaren aurka buruturiko protestetan parte hartu duten bi gazte hauek lasaitasun une bat aprobetxatzen dute deskantsatu eta, bitartean,  Caracaseko kaleetan liburuak irakurriz haien burua elikatzeko.

Danish Siddiqui – REUTERS

Hurrengo argazkian ere bi dira argazkiko protagonistak eta, aurreko kasuan bezala, gatazka testuinguru batean ateratako argazkia da. Kasu honetan, terrorismoa da gaztaka honen sortzailea. Argazkiko bi soldaduek kalean zehar sakabanaturik dauden terroristen posizioak miatzen dituzte etxe batetik. Leihotik zintzilik dagoen gortina ezkutu moduan erabiltzen dute kaleko soldaduengatik ikusiak ez izateko. Gelako iluntasunak gatazkaren alde ilunena erakusten duela dirudi, zeinetan gorrotoz beteriko gortina batek argiari sarrera eragozten dion Irakeko Mosul hiria munduaren itzaletan utziz.

Max Rossi – Reuters

Kirol gehienek bi ekipo edo kirolari aurrez aurre ipini ohi dituzte indarrak neurtu eta jokoaren amaieran irabazle bat izendatzeko. Irabazlearen postuan eskuratzeko lehia horretan, kirolariek emandako urrats bakoitzak edo eginiko keinurik txikienak sekulako eragina izan dezake. Argazkigintzak, ordea, une ikusezin horiei irudia jartzeko gaitasuna du. Irudian Angelique Kerber tenis-jokalari alemaniarrak zapatiletako area astintzen du, bere aurkariaren hurrengo erasorako prestatu eta partida irabazteko prest amaierara arte jolasteko.

Ivan Damanik – AFP

Hala eta guztiz ere,  gatazkak ez dira soilik gizakien artean gertatzen. Batzuetan naturak ere bere alderik bortitzena erakusten du, horrela, gizartean izua zabalduz. Sinabung mendiko sumendiaren erupzioak inguruko herrixketako biztanleak hari begira ipini ditu Sumatran. Menditik behera jausten den labak eta zeruraino luzatzen den ke zutabeak benetan ikusgarriak dira. Horrela, ez da harritzekoa herrixketako bizilagunak mendia beldurrez eta harriduraz begiratzea.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.