Baloia, panpina edo puxika haurrentzako jostailu ohikoak dira. Tankeak, ordea, gutxitan ikusten ditugu jostailu katalogoetan eta, are gutxiago, benetako tankeak. Argazkian ikus daitekeenez, Givatayim (Israel) bezalako tokietan zaila da ejertzitoa umeen haurtzarotik bereiztea. Independentzia Egunaren ospakizunean ere tankeak kalera atera zituzten eta bertako umeen jolastoki inprobisatuetan bihurtu ziren. Gainontzeko umeek munstro honen goialdean jolasean dabiltzan bitartean, puxika eskuan heltzen duen neskatoak tankera kate astun bat zabu batean bihurtzea lortu du.

Ariel Schalit – AP

Tankea arma boteretsua izan daitekeen arren, kasu batzuetan ezinezkoa da hainbeste pisuko tresneriekin lan egitea. Egoera hauetan, ausardia eta trebetasuna dira ezkutu bakarra, arazoari aurre egin eta eraikinetik salto egiteko. Dezhou herri txinatarreko polizia hau entrenamendu bat burutzen ari da. Izan ere, horrelako ekintza arriskutsuak segurtasunez burutu ahal izateko entrenamendu ordu luzeak beharrezkoak dira, horrela, beldurrak kendu eta aurrera egiteko.

Berria

Aurrera begira jarri dira euskal lurraldeetan asteburu honetan, haien herriaren inguruko erabakiak hartzeko prest. Durangon, esaterako, Gure Esku Dago ekimenak agerraldi nagusi bat burutu du, berriro ere euskaldunen erabakitze eskubidearen alde borrokatzeko. Parte-hartzaileen aurpegiek poztasuna erakusten dute eta elkarturiko eskuek, berriz, elkartasuna. Horiexek dira hain zuzen ere euskaldunek haien etorkizunean nahi dituzten baloreak: poztasuna eta herri baten elkartasuna.

Kai Foersterling – EFE

Azken argazki honek iragana eta orainaren arteko nahasketa burutzen du. Argazki bati esker iraganera begira dauden bi emakume ikus ditzakegu arreta ipiniz gero, izan ere, nahiko zaila da lehen begi kolpean bi errealitateak bereiztea. Nazioarteko Photon Fotokazetaritza Jaialdiak argazkilaritzaren arteaz disfrutatzeko aukera eskaini du bere zazpigarren edizioan. Erakusketa honi esker, argazkilaritzarekin gertatzen den bezalaxe, ikusleek begiak itxi eta beste leku eta garai batzuetara bidaiatzeko aukera izan dute.