Gaurko asteko laburpenaren protagonista bezala egunero ikusten ditugun eta gure blogean nabarmentzen ditugun lanen atzean dauden langile sutsuetako baten lekukotza dugu. Batzuetan, argazkilarien eta batez ere gerrako fotokazetarien bizipenak ez dira errazak, hala ikusten da Abd Alkader argazkilari turkiarraren irudi honetan. Argazkilariak Sirian egiten du lan, gerraren irudiak harrapatzen, baina irudi honetan bera da protagonista, bonbardeaketa batean ume bat salbatu baitzuen, bere lana behingoz alde batera utziz. Ondoren atera zizkioten irudietan, Abd Alkader negar bizian aurkitu dezakegu, denbora askoz emozioei eusten egongo izan balitz bezala.

Argazkia: ?


1492001027_097963_1492001300_album_normal

Ipar-Koreak eta bere hiritarrek egiten dituzten erakustaldi militarrek munduari buelta ematen diote beti, baita ere herrialde honen estatu-buruak ahoa zabaltzen duen bakoitzean. Hala izan da egun hauetan, Estatu Batuei mehatxu bezala arma nuklearren inguruan berriro ere hitz egitean, eta baita ere askotan bezala militarrek egiten dituzten emanaldietan. Apirilaren 12ko irudi honetan propaganda-konpainia ikus dezakegu Pyongyang hiriko plaza publikoan, betiko moduan emakume guztiak berdin jantzita, aurpegiak ia espresibitate gabekoak, eta denak batera mugitzen direla. Hala izaten da beti Ipar-Koreatik iristen zaizkigun irudietan: robot moduko hiritarrak batasun moduan beti herrialdearen aldeko mugimenduetan.

Argazkia: Ed Jones, AFP


1491921333_616358_1492187011_album_normal

Aste Santuak, batez ere kristautasuna asko praktikatzen den lekuetan, irudi harrigarriak uzten ditu. Espainian, gehienbat Andaluzian izan ohi dira irudi harrigarrienak, hauen prozesioak oso ikusgarriak izaten baitira. Baina gaurko argazki honetan Valentzia da protagonista, kontraste handiko irudia iruditu baitzaigu. Irudian turistak hondartzan daude oporretaz disfrutatzen, eta aldi berean prozesioan kofradia ezberdinetako partaideak ikus ditzazkegu urarantz joaten direla, hildakoak itsasoan ohoratzen omen dituztelako.

Argazkia: Kai Foersterling, EFE


1492189730_229389_1492193483_album_normal

Azkenik, naturak munduan barrena uzten dizkigun irudien artean bat aukeratzea erabaki dugu, albisterik ez duena, baina irudi moduan aberatsa dena, baita alde humanotik ere. Hala gertatzen da askotan, hainbeste irudi kontsumitzeaz ez baitugu arreta jartzen kontsumitzen dugun horien kalitateaz edo atzean duten mezuaz. Honako irudi honetan Sri Lankako Kataragamako laku batean ume batzuk ikusten dira uretan jolasten, ur zikinean bainatzen, elefante bat lasai-lasai haiei erreparatu gabe uretan pasiatzen den bitartean.

Argazkia: Ishara S. Kodikara, AFP