Sailkatu gabea

Everestera igo baino lehen

Min Bahadur Scherchan da 86 urteko mendizale nepaldar honen izena. Duen adina duela ere, ez du bere zaletasuna baztertzen eta errutina zorrotz bat jarraitzen du hau guztia aurrera eraman ahal izateko. Apirilaren 14ean abiatuko da munduko mendi altuenera. Honekin munduko errekorra lortzea da bere helburua: Everest eskalatzen duen pertsona zaharrena izatea.

Irudia kuriosoa iruditu zaigu batez ere konposizioaren eta kalitatearen aldetik. “Karratu” edo konposizio geometrikoaren erdi-erdian Min dago, bere erlaxazio ariketak egiten ohial baten gainean. Koloreek ere badute bere garrantzia, bere jaka eta azpian duen ohiala gorri deigarri tonuetakoak direlako, lurraren argitasun sinplearen kontra. Uste dugu argazkilariak alpinistaren erlaxazioa modu harmoniatsu batean islatzen saiatu dela eta lortu ere egin duela.

Argazkia: Narendra Shrestha / EFE

BITXIKERIA:

2003. urtean Yuichiro Miura japoniarrak (70 urte) lortu zuen errekorra. Ondoren, 2008an bueltatu zen marka 75 urtetan jartzeko, baina kanpamenduetako batean Min-ekin elkartu zen eta honek urte bat zaharragoa izanda (76 urte) irabazi egin zion. Beraz, Min-ek zuen momentura arte errekorra baina urte batzuk geroago berriro ere elkartu ziren basean…

Oraingoan 80 urte zituela Miurak mendi muinora iristea lortu zuen, gainera Min-ek buelta eman behar izan zuen osasun arazoak izan zituelako. Min hau gainditzen saiatu zen 2015ean baina ezin izan zuen bere herrialdeak lurrikara izugarria sufritu zuelako. Orain, marka gainditu nahi du eta bere etsai historikoaren gainetik jarri.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.