2015-10-30 | Estitxu Eizagirre

1990ean sortu zuen Bilboko Elizbarrutiak bizkaiera hutsean diharduen irratia. 25 orduko zuzeneko emisio jarraituarekin ospatuko ditu 25 urteak. Gaur 11:00etan ekin dio irrati maratoiari eta bihar goizeko gosari-topaketan emango dio amaiera, eguerdiko 12:00etan. Programazio berezia prestatu dute eta sorrerako langileek, 1990eko musikak eta entzuleek leku berezia izango dute.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Bizkaia Irratia