Onddoak elikagai... eta arma

Udazken sasoi honetan gure basoetan eta mendietan onddoak, zizak eta perretxikoak ikus ditzakegu, batzuk jangarriak eta besteak ez, baina guztiak ikusgarriak. Munduko leku askotan kontsumitzen dira onddoak, eta kulturaren arabera batzuk ala besteak bildu eta jaten dira. Baina oso bestelako...

4.000 hitzeko 'Elikadura hiztegia' ondu du Edorta Agirrek

Elikadura hiztegiak bi osagai ditu, batetik, glosario hutsa eta bestetik hiztegi entziklopedikoa. Biak sarean daude erabiltzeko moduan.

Biziaren oinarria izan litezkeen molekulak galaxiaren erdian

Ikerlari talde alemaniar-estatubatuar batek karbono molekulak aurkitu ditu gure galaxiaren erdialdean dagoen Sagittarius B2 gas-laino erraldoian. Molekula horiek molekula konplexuagoak osatzeko oinarriak dituztela adierazi dute. Orain arte espazioan aurkitutako karbono molekulek pilota...

Antisorgailua txip batean

Antisorgailu mota bat baino gehiago dago, eguneroko pilulatik hasi eta bost urtero aldatu behar den esteriletaraino. Berriki, beste metodo bat iragarri du MicroCHIPS izeneko enpresa estatubatuarrak MIT Technology Review aldizkarian: hamasei urterako balio duen txipa. Hogei milimetro luze den...

Abioiak, bizileku aproposak bakterioentzat

Auburneko unibertsitate estatubatuarreko biologo talde baten arabera, bakterio batzuek gaitasuna dute hainbat egun bizirauteko abioietako leihatiletako beso-euskarrietan, plastikozko mahaietan eta bidaiariek erabili ohi dituzten zenbait objektutan. Bakterio horietako bat Staphylococcus...

Basoaren belarriak

Urteko egun luzeenen sasoi honetan, baratze, soro, belaze, sagasti eta abarretako lanak aurreratuta izanez gero, mendi-gailurretara igotzeko gogoa pizten du giroak. Laster, egunak laburtu eta laburtu hasi ahala, etorriko dira udako egun beroenak, eta, tontorrerako bidea hartu ordez, erreka zulo...

Marrazoen antigorputzak, giza minbizietan aplikagarri?

Marrazoek urea kantitate handia dute odolean eta horrek ur gaziko ingurunean gerta daitekeen desidratazioa eragozten du. Gizakiaren kasuan, aldiz, odolean urea sortzeak antigorputzak suntsitzen ditu. Hainbat ikerlari marrazoen antigorputzak aztertzen ari dira, urea dagoen inguruan irauteko...

Txistaka

Sagar muztioa sagardotzen ari den barrikari musika dotorea dario, eta ozpin-eulizko orfeoiak borobiltzen du. Ez nolanahi, ordea. Vivaldiren Lau urtaroak sonatuko udan agertzen diren eulitzarren burrunbaren antzekoa denik ez pentsa, ez; alde ederreko fina ozpin-euliena. Esfera borobilean mugituz...

Henrietta Lacks andrearen zelula hilezkorrak

Henrietta Lacks izeneko andrea umetoki minbizi batek jota hil egin zen 1951an, baina bere gorputzetik eta bere baimenik eta jakintzarik gabe erauzitako zelulek oraindik, egundaino bizirik eta ugaltzen diraute, eta azken hamarkadetako biologia eta medikuntza ikerketetan funtsezko lanabes bat izan dira.

Inurrien antolaketa sozialari buruzko xehetasun gehiago

Apirilaren 18an Lausanako Unibertsitateko (Suitza) ikerlari talde batek inurrien antolaketa sozialari buruzko artikulua argitara eman zuen Science aldizkarian. Camponotus fellah espezieko 600 inurriri barra-kode bana jarri zieten, eta ordenagailu bidez euren mugimenduak erregistratu zituzten...

Intsektuak eta birusak orekan

Frantziako Pasteur Institutuko eta CNRSko ikerlari talde batek  artikulu bat plazaratu du Nature Immunology aldizkarian, birusek sortutako infekzioen aurrean intsektuek dituzten defentsez. Gauza jakina da birus askok intsektuen bitartez bidaiatzen dutela, baina intsektu garraiolari...

Roquefort gaztako bakterioen sexu jarduera

Jaten ditugun esneki gehienak bakterioei zor dizkiegu; haiei esker bihurtzen da esnea esneki. Ezagun da, bestalde, bakterio batzuek ugalketa sexuala dutela, eta beste batzuek asexuala. PloS One aldizkarian berriki argitara emandako artikuluaren arabera, Roquefort gaztaren sortzaile...

Balea urdina, dantzarien gisa

2010eko udan balea urdinek elikatzeko erabiltzen duten estrategiari so egin zitzaion Kaliforniako itsas ertzean, eta orain gutxi argitara eman da ikerketaren emaitza, Biology Letters webgunean. 25 eta 35 metro bitarteko luzera eta 100 eta 190 tona arteko pisua duten animalia erraldoi horiek...

Glifosatoa Euskal Herriko anfibioentzat hilgarria dela salatu du Aranzadik

Landa eremuan zein hirietan erabiltzen den glifosato herbizidak anfibioengan sor ditzakeen kalteak ikertu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. "Emaitzek ondorio garbiak utzi dituzte", azaldu du elkarteak: "Fabrikatzaileek gomendatua baino dosi txikiagoek ere ikertutako hamar espezieen erabateko hilkortasuna gauzatzen dute". Glifosatoa, Monsanto multinazionalak sortua, egun munduan gehien erabiltzen den herbizidetako bat da.

Bakterio batzuk artseniko soilaz elika daitezke

NASAko astrobiologia sailaren arabera, bakterio batzuk artsenikoz elikatu daiteke; orain arte fosfatoetan baino irauterik ez zutela pentsatu izan da. Aurkikuntza honek aditzera ematen du Lurretik at topa dezakegun bizia uste genuena baino anitzagoa izan daitekeela bere...

Kreazionismoa eta eboluzioa

Francisco J.Ayala ::Darwin eta diseinu inteligentea Gaiak orrialdeak ::244 prezioa ::19€

Bizi-zientzietako I. Topaketa

UEUk maiatzaren 28rako antolatu du Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa. Hiru helburu ditu topaketak: ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea. Biologia, osasuna eta aplikazio...

Xabier Artaetxebarria: "Bizitzeko eginda gaude eta bizitzeak zahartzen gaitu"

Frantziako Jeanne Calment da dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia: 122 urte, bost hilabete eta 14 egun. Guztiok nahiko genuke gehiago eta hobeto bizi, baina zahartzea prozesu geldiezina da, bizitzearen emaitza. Horrelaxe adierazi digu Xabier Artaetxebarria ingeniariak. 26 urteko donostiar honek CAF-Elhuyar saria irabazi berri du zahartzeari buruzko Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra artikuluarekin. Ez da lehenengo aldia, iaz Gazteen Sari Berezia irabazi baitzuen Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? lanarekin. Bioingeniaritzan egin du doktoretza, "ingeniaritza medikuntza eta biologiako arazoak konpontzen laguntzeko" erabili nahi baitu. Medikuntzarekin zerikusia duten hainbat artikulu zientifiko ere idatzi ditu.

Darwin gogoan... ez denek asmo onez

Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da gaur mundu osoan. Baina ez dute denek ospatuko. Bere garaian ingeles biologoa jipoitu zutenek oinordeko asko dute oraindik. Eta oraindik, lehen bezala, Eboluzioaren Teoria ukatzen dute. Hori bai, kreazionista zurrunak, munduaren historia hitzez hitz Biblian ageri den berbera dela diotenak, gero eta gutxiago dira. Planeta honek 6.000 urte besterik ez duela defendatzeko adore handiegia behar da. Baina kreazionismo moderno bat badago, itxura onekoa, bere burua "zientziaz" mozorrotu nahi duena, eta Sarah Palin bezain ordezkari boteretsuak dituena nominan. Diseinu inteligentearen aldekoak dira. Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala.

Biziaren sorrera hiru dimentsiotan

Zelulaz zelula, ikerlari talde batek ornodun baten enbrioiaren garapena filmatu du lehen aldiz. Zebra-arrain (danio rerio) enbrioia aukeratu dute, hain zuzen, horretarako. EMBLko (Europako Biologia Molekularreko Laborategia) Philipp Keller, Annette Schmidt, Jochen Wittbrodt eta Ernst Stelzer-ek...

Biologiako kontzeptuen hiztegi ilustratua

Iñaki Glez. Garai / Jon Umerez  ::Biologiaren hiztegia Gaiak orrialdeak ::271 prezioa ::22€

Nola irauten dute intsektuek itsas azpian?

Ehunka intsektu motak itsasoan murgildurik igarotzen du bizitzaren zati handia. Orain, John Bush eta Morris Flynn estatubatuar matematikariek intsektuek itsas azpian arnasa nola hartzen duten eta zein sakoneratan murgiltzen diren azaldu dute. Hainbat intsektuk duten estalkiaren...

Tabakoaren abilezia

Basa-tabakoak oso teknika berezia erabiltzen du polinizatzaileak erakartzeko baina haiek landarea ez akabatzeko, berriki Alemaniako Max Planck institutuko ikerlari talde batek Science aldizkarian argitaratutako artikuluan jakinarazi duenez. Landareek, polinizatu ahal izateko, kanpoko laguntza...

Sagar eta udareen arnasbideak ikertzen

Sagarrek eta udareek airea gordetzeko eta zirkulatzeko sistemak dituztela jakin badakite ikerlariek, baina orain arte ez dira ongi ezagutu mekanismo horiek. Duten garrantzia begien bistakoa da, horren arabera lehenago edo beranduago usteltzen baitira. Belgikako Leuven-eko Unibertsitate Katolikoko...

Ostrak arriskuan

Frantziako estatuko ostrategietako ostra gazteek izugarrizko hilkortasuna dute, eta zientzialariek ez dakite ziur horren arrazoia. Orain bizpahiru aste nabaritu zuten hazitzaileek hilkortasuna oso handia zela. Ifremer institutuaren arabera, hamabi eta hemezortzi hilabete bitarteko ostra gazteen...

Emakumeen garunaren gakoa hormonetan dago

“Ez dago emakumeak ulertuko dituenik”. Agian hori izango da mundu osoko gizonezkoek gehien errepikatzen duten esaldietako bat. Horren pareko kexa, baina emakumeen artean oraingoan, hurrengoa litzateke: “Nire senarra ez da ezertaz jabetzen, sutan jartzen naizen arte”.

Sexua eta biologia: Emakumeari gizadiak zor diona

Gizakiaren eboluzioa erakusten duten ohiko grafikoetan -Saharako “Tumai” famosotik hasi eta Australopitekoagandik pasatuz gaur egungo Homo Sapiens Sapiensarengana iristeko urratsak markatzen dituzten horietan- gizona, arra, irudikatzen dute marrazkilariek. Adieraziko balute bezala jendakiak egin duen urrats bakoitza gizonezkoek eboluzioaren katean egindako aurrerapenen emaitza dela. Aldiz, emeak, emakumeak gizonezkoak adina garrantzia edo gehiago eduki du eboluzio horretan. Honetaz ari da Norbert Gualde mikrobiologo eta medikuak idatzitako Ce que l’Humanité doit a la femme.

Arrainak dinosauroaren bidea hartu al du?

Egia al da gure itsasoa egoera larrian dela? Egunetik egunera urriagoak direla itsasoko harrapaketak? Orain arte itsasoan harrapatu eta etxean jaten genituen antxoa, legatz, mero, erreboilo, bakailao, zapo eta bestelakoak hemendik hogei urtera ez ditugula merkatuan ikusiko? Aurreikusteko moduan al...

"Biologian euskarazko terminoen osaketa burutu beharra dago"

Jokin Apaolaza, CAF-Elhuyar sariketako bigarren sariaren irabazlea.
"Iruditzen zaigu sekulako hutsunea dagoela (ornogabeen alorrean). Hainbat zomorro, hainbat ornogabe izendatzeko ez dago terminorik, beste hizkuntzetan bakarrik aipatu daitezke eta horrek zailtasun latzak sortzen ditu biologia ikerketarako". (2005/03/13)

Arturo Elosegi. Biologian doktorea eta EHUko irakaslea.

B aso naturalak eta «oihaneztatze artifizialak» aipatzen dira. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak izango ditu. Azken urteetan zuhaitz estaldura gehitu da, baina baso izaera galdu ote da? Baso naturalak oso ekosistema konplexuak izaten dira, zuhaitz espezie askoz gain, sastraka eta belar...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys