Piztu Ezazu Argia 970x90

Boterea galtzen hastetik heldu da bakea

Bakea eta Bizikidetza sustatzeko hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian, eta are gehiago eratu beharko dira bi helburu horiek lortu nahi izanez gero.

Poliziaren indarkeriaren biktimak kontuan hartuko dituen legea onartuko du Nafarroako Parlamentuak

Ostegunean, martxoak 26, eskuin muturreko taldeek eta poliziek motibazio politikoengatik eragindako biktimen legea onartuko du Nafarroako Parlamentuak. German Rodriguez, Mikel Zabaltza eta Anjel Berrueta aintzatetsiko dituzte biktima gisa besteak beste.

Kataluniako espetxe arduradunek torturaren aurkako ekintzaleen bisitak betatu dituzte

Kataluniako Espetxe Zerbitzuen buruak, Pere Soler i Campins-ek, Iñaki Rivera eta Jorge Del Cura Kataluniako kartzeletara sartzea debekatzeko agindua eman du. Torturaren Prebentziorako Koordinakundearen kideak dira biak.

Ion Arretxe, Mikel Zabalza eta Intxaurrondoko itzalak

"Gauzak kontatzeko ekarri zaitugu hona… Beraz ez dezagun denborarik galdu eta hasi hitz egiten mutil… bestela, lehertu arte bihurrituko dizkizut barrabilak". Barrabilak estutu zizkidan eta jota utzi ninduen. Kaputxa jarri zidan berriz eta alde egin zuen.

Arregi eta Berruetaren senitartekoek biktimekiko errespetua eta aitortza exijitu dute Parlamentuan

Erail zituzteneko "egun latzak" ekarri dituzte gogora eta justiziak "bidegabe" jokatu duela nabarmendu dute.

Soziedad Alkoholika: "Zentsura inposatzen dute beraien erregimenetik"

Soziedad Alkoholika (SA) talde gasteiztarreko kideek Madrilgo Vistalegre jauregian egitekoa zuten kontzertua debekatu dietela jakin dute, kontzerturako astebete baino gutxiago geratzen denean.

Espainiako Gobernuak "ez du inolako konpromisorik torturaren aurka" AIren iritziz

Torturaren iragana eta oraina Espainiako estatuan, gaitz honen aurkako babes eraginkorrak. Gai horren bueltan aritu dira asteazkenean Donostiako Koldo Mitxelenan lau eragile: Argituz elkartea, Tortura prebenitzeko eta salatzeko koordinakundea, Amnesty International eta Paco Etxeberria forentsea. Moderatzaile lanetan Mariano Ferrer kazetari beteranoa aritu da mukuru beteta zegoen aretoan.

NBEk inkomunikazioarekin amaitu behar duela ohartarazi dio Madrili

Inkomunikazioak eta tortura salaketak ez ikertzeak giza eskubideak urratzen dituela ohartarazi dio Nazio Batuen Erakundeak Espainiari, plazaratu berri duen azterketan jaso duenez.

'Naparra' eta Germán, hiru hamarkadaren ondoren Legebiltzarrean

José Miguel Etxeberria, Naparra, eta Germán Rodriguezen senitartekoak izan ziren atzo Nafarroako Legebiltzarrean, lehenaren desagerpena eta bigarrenaren hilketari buruzko haien testigantzak emanez.

Ekimen ugari torturaren aurkako egunean

Joxe Arregi polizia espainiarrak torturatuta hil zuela 34 urte bete dira ostiralean. Praktika hau amaitzeko ekimen ugari egin dira Euskal Herrian.

"Torturaren laborategia izan da Euskal Herria, planeta guztirako"

Torturaren Prebentziorako Koordinakundearen bozeramailea den Jorge Del Cura elkarrizketatu du La Directako Gemma Garcia kazetariak. Fundazioak hamar urte bete ditu.

Torturak Espainiako Estatuan: inpunitatearen zenbakiak

Poliziaren tratu txarrengatik eta torturengatik 6.621 salaketa bildu ditu Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak azken hamar urteetan Espainiako Estatuan. Justiziak, ordea, 752 kasu baino ez ditu kondenatu denbora tarte horretan.

Gregorio Ordoñezen hilketa “agindu” zutenak zigortu nahi ditu orain familiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz ireki du Gregorio Ordoñez eusko legebiltzarkide eta PPko zinegotziaren hilketaren kasua, haren arreba Consuelo Ordoñezek aurkeztutako salaketa medio.

Ciutat Mortaren irakaspenak Euskal Herritik

4F kasuari buruzko Ciutat Morta dokumentala Kataluniako telebista publikoan emateak lurrikara eragin du Kataluniako gizartean. Euskal Herrian kazetaritza independentea egiten dugunontzat haize bolada gozoa izan da, eta gure kontzientzia astintzeaz gain, ikasgai batzuk ere utzi dizkigu.

Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketak tramiterako onartu ditu Estrasburgok

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak tramiterako onartu du Mattin Sarasola eta Igor Portuk aurkeztu duten helegitea, Guardia Zibilak torturatu zituela salatuz.

28 gazteen aurkako auzia, epaiaren zain

28 gazte independentisten aurkako epaiketaren ahozko saioa ostiralean amaitu da. Segiko kide izatea egotzita, irailaren 22an hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean haien aurkako auzia.

Akusazioa erretiratu diete hamabi gazte auzipeturi

Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirez auzipetutako gazte independentisten kontrako akusazioak erretiratu ditu fiskalak.

Nazioarteko presioa eskatu dute torturak eteteko Espainiako Estatuan

Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinadorak (TPSK) neurriak har daitezen nahi du, Espainiako Estatuan gertatzen diren tratu txar eta tortura kasuen aurrean. Espainia hegoaldeko mugako legedia errespeta dezaten, zigorrak eskatu ditu Madril eta Marokorentzat.

Biktima guztiak omendu ditu Eusko Legebiltzarrak, PP eta UPyD gabe

Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza bidez omendu ditu indarkeriaren biktima guztiak, astelehenean egindako ekitaldian. PPk eta UPyDk ez dute parte hartu.

Laranjaz blaituko dira eskubide zibil eta politikoen alde larunbatean Iruñean

Espainiako Auzitegi Nazionalean Segikoak izatea egotzita epaitzen ari diren 28 gazteei babesa erakusteko, martxa bat antolatu dute larunbatean Iruñean. Azken asteetan hainbat ekimen egin dituzte “laranjaz blaitu” kanpainaren barruan.

Torturaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako gazte auziperatuek

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteek mobilizazioak deitu dituzte urriaren 30 honetarako.

Torturarekin bukatzeko eskatu diote hamabi Bakearen Nobel saridunek Obamari

CIAren galdeketetan torturekin bukatzeko eskatzen duen dokumentu bat sinatu dute hamabi Bakearen Nobel saridunek.

Oihan Ataun: "Epaitu dena tortura ez ikertzea izan da eta ez tortura bera"

Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiak Espainiako Gobernua zigortu du Oihan Ataunen eta Beatriz Etxebarriaren tortura salaketak ez ikertzeagatik. Kalte ordainetan 24.000  eta 29.000 euro eman dizkiete hurrenez hurren. Elkarrizketa egin diote Ohian Atauni Info 7 irratian.

Estrasburgok Espainia kondenatu du bi euskal herritarren tortura salaketak ez ikertzeagatik

Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiak Espainiako Estatua kondenatu du inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten bi euskal herritarren kasuan, salaketak ikertu ez zituelako.

"Biktimen gainean berba egiteko, bizi zen egoera politikoaz berba egin behar da"

2012ko azaroan Eusko Jaurlaritzaren Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortu zituen. 1960 eta 1978 artean izandako biktimei erreparazioa ematen hasi zen gobernua. Lehen zortzi biktima haietan bakarra da bizirik: Antxone Telleria Mendia. Eta non izan gara gu orain arte?

Gatazkaren usteltzea eta paktismo berria

Espainiako Auzitegi Nazionala beste 28 gazte epaitzen ari da joan den astelehenetik aurrera. Segikoak izatea leporatzen die eta, beraz, erakunde terroristako kide izatea, 2007an Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi ezker abertzaleko gazte erakundeak terroristatzat jo zituelako....

45 euskal herritarren tortura kasuak frogatutzat jo dituzte

Osasun arloko hogeita hamar aditu inguruk eta giza eskubideen aldeko elkarteek txostena aurkeztu dute Madrilen, 45 euskal herritarren tortura salaketak oinarri hartuta. Espainiako Estatuan eta zehazki Euskal Herrian torturaren existentzia egiazkotzat jo dute. Istanbulgo Protokoloaren arabera egin dute ikerketa

600 preso gose greban Bahreinen torturak salatzeko

600 preso inguruk bederatzi egun daramatzate gose greban, Bahreingo Giza Eskubideen Aldeko Zentroak (BCHR sigletan ingelesez) jakinarazi duenez. Presoak Muharraq irlako Dry Dock kartzelan daude eta jasaten dituzten torturak salatzeko hasi dute gose greba.

Frankismoaren aurkako kereila masiboak etor daitezkeela iragarri du Carlos Slepoy abokatu argentinarrak

Giza Eskubideen aldeko borrokan lanean diharduen Carlos Slepoy abokatu argentinarra elkarrizketatu du Deia egunkariak. Frankismoko biktimen abokatua da, tartean Jesus Muñecas guardia zibilak bortizki torturatu zuen Andoni Arrizabalagaren familiarena. Krimen frankisten aurkako kereilak “masiboki” aurkezteko baldintzak daudela adierazi du, eta lehenak Euskal Herrian izan daitezkeela Jesus Muñecas eta Antonio Gonzalez "Billy el Niño"-raurka.

Torturaz galdetuta "itzali kamera" esan zuen Espainiako ministro ohiak politikari agur

Antonio Camacho Espainiako Barne ministro ohiak irailetik aurrera politika utziko duela iragarri du. 2011ko elkarrizketa batean euskal herritarrei egindako torturez galdetzean, kamera itzaltzeko eskatu zuela eta egin zen ezagun Euskal Herrian.
Multimedia

2014-12-19  |  Biktimak

Taxia alde ilunera

Afganistanen torturapean hildako taxi gidari errugabe baten kasua oinarri, Afganistan, Irak eta Guantanamon AEBetako armadak torturatzeko erabili duen sistemaren barrenak aztertzen ditu dokumental honek. Dokumental onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an. [2007, 106 min] Jatorrizko...

2014-06-16  |  Biktimak

Frankismoak atxilotutako emakumeen testigantzak

Frankismo garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei Urrezko Domina eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak, aitortza moduan. Egoera horretatik pasatako hiru emakume zaldibiarren testigantzak bildu ditu GoiBerri aldizkariak.

2014-02-13  |  Biktimak

Torturaren aurrean ez ixildu

2014ko Torturaren Aurkako Egunaren harira Euskal Memoria fundazioak zabaldutako bideoa.

2013-11-20  |  Biktimak

Denok izan behar dugu Euskal Herrian aske

Euskal Herriko gazte independentisten aurkako azken sarekadak dira lan honen abiapuntu. Atxilotuak, kartzelaratuak eta hauen senideak dira bideoaren gidariak. Tartean, egunotan, Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta, Madrilen epaitzen ari diren 40 gazteak. Iturria: Ernai Zaldibar

2013-09-19  |  Biktimak

Anparo Arangoa, tortura agerian utzi zuten argazkien historia

1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren...

2012-04-13  |  Biktimak

Debekatuta dago oroitzea

1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen...

2012-03-02  |  Biktimak

Tortura Euskal Herrian

Dokumental honek Euskal Herrian ematen diren tortura kasuak ditu aztergai. 2008ko uztailean burutu zen polizia operazio batetik abiatzen da horretarako. Torturaren Aurkako Taldeak egindako dokumentala.

2011-10-25  |  Biktimak

Nork hil zuen Begoña Urroz?

1960ko ekainaren 27an bonba leherketa Donostian, Amarako tren geltokian. Sei lagun zauritu zituen lehergailuak. Hurrengo egunean hil zen haietako bat, Begoña Urroz, 22 hilabeteko haurra, Lasarte-Oriakoa. Espainiako politikari interesatu askoren aho interesatuagoetan “ETAren lehen...

2011-07-19  |  Biktimak

Tortura eta zentsura Euskal Herrian

Tortura zein tortura kasuei buruz publikoki hitz egiteak tabu izaten jarraitzen duela ikusteko azken bi urte hauetan Euskal Herrian eman diren zentsura kasuei erreparatzea besterik ez dago. Horietako bi ekarri nahi izan ditugu gogora eta horretarako Nafarroako bi lagun elkarrizketatu ditugu:...

2011-03-09  |  Biktimak

Edurne Brouard Maialen Iriarterekin

Edurne Brouard, AEKko irakasle eta Korrikaren koordinatzailea Maialen Iriarterekin aritu da solasean Durangoko Plateruneak antolatutako Berbertan programaren hirugarren elkarrizketan. Korrikaren filosofiaz, euskararen gazteenganako transmisioaz, euskararen kontrako jarrera dutenez eta biktimek...

2010-09-01  |  Biktimak

POR / Beldurra

Momentuko sufrimendua izateaz gainera, torturak berau jasan duen pertsonen bizitza baldintzatu dezake, ezabatzeko zailak diren trauma nahiz beldurrak sorrarazi ditzakeelako. Mireiak, Jorgek eta Ramonek urteetan torturak pairatu ostean haien bizitza zelakoa den kontatzen digute. Egilea:...

2009-05-28  |  Biktimak

Gose greba gotzaindegian

1969an bost abadek itxialdia eta gose greba egin zuten Bilboko Gotzaindegian. Horren ondorioz espetxeratuak izan ziren, baina handik ihes egiteko zorian ere izan ziren. Beren hitzak bildu ditugu.

2008-02-28  |  Biktimak

Abu Ghraib

Wired News aldizkariak Abu Ghraibeko (Irak) kartzelako torturen argazki argitaragabeak paratu ditu gaur bere webgunean. 2006ko martxoan eskandalua eragin zuten presondegi horretan egindako torturen argazkiek, baina antza, egia guztia azaleratu gabe zegoen. Argazki galeria batean jarri ditugu...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys