2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


2024-02-22 | Bertsozale.eus
Larunbatean Aramaion emango zaie hasiera finalerdiei
Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Bigarren faseari hasiera emango zaio larunbat honetan Aramaion. Bertan burutuko da lehen finalerdia. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak... [+]

2024-02-12 | Bertsozale.eus
Laudioko saioa Iñaki Viñasprek irabazi du eta lehen fasea amaitu da
Laudion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak.

2024-02-05 | Bertsozale.eus
Aroa Arrizubietak irabazi du finalerdietarako bigarren txartela
Giro ederrean jokatu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena. Lan denak bukatuta Aroa Arrizubieta izan da punturik gehien metatu dituen bertsolaria eta beraz Dulantziko finalaurrekora zuzenean pasako da.

2024-01-29 | Bertsozale.eus
Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena
Giro epelean hasi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Izarrako Kultur Etxea bete irabazi du Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena.

2024-01-16 | Bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran eta martxoaren 16an amaitu Gasteizen

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.


2024-01-08 | Bertsozale.eus
Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-ematea zabalik dago
Bigarren hiruhilekoa hasi aurretik izena emateko aukera dago eskolan.

2023-12-31 | Itxaro Borda
Titi feria

Orain arte pantaila txikiko izarlokek zuten ariketa horretara laprast egiten. Bularrak erakustea zeregin heroikoa dela frogatu digu hainbat emakume mediatikok, hondar hamarkada hauetan. Batzuek horrexegatik aski eta nahiko ordaindu ere omen dute. Ekintza artistikoa ere izan da... [+]


Zuzeneko kronika
Igel artean zintzarri bat

XV. Kopla Txapelketa

Non: Hiruputzu gaztetxean (Zarautz)

Noiz: Abenduaren 22an

Koblakariak: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Oihana Arana.

[+]