Komunikazioa > Hedabideak > Euskarazko hedabideak > Berria

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Berria kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Berria
2017-02-02 | Berria egunkaria
Euskarazko espazio komunikatiboaren erronkak eta aukerak
MULTIMEDIA - solasaldia

Euskal espazio komunikatiboaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Ezkerraberri fundazioak, Bilbon. Mahai inguru bat egin dute euskarak arlo horretan dituen erronkei buruz. Hauek izan dira partaideak: Aritz Agirre Euskadi Irratiko albistegietako arduraduna, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Jon Barriola Nafarroako Noticias taldeko presidentea, Jesus Murua Tolosaldeko Atariako kudeatzailea eta Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak, eta Estitxu Garai EHUko irakasleak gidatuta.


2014-10-21 | ARGIA
'Berria'-rentzat diru-laguntza %14 murriztu du Jaurlaritzak

Berria 210.000 euro gutxiagorekin lagunduko du Eusko Jaurlaritzak. 1,3 milioi euro jasoko ditu egunkariak, hura sortu zenetik laguntzarik txikiena.


2014-10-09 | Nerea Ibarzabal
Martxelo Otamendi eta David Fernandezen hitzaldi bat eragotzi du Madrilgo Hezkuntza Kontseiluak

Madrilgo Lope de Vega institutuan ziren hitzaldia ematekoak Berriako zuzendaria eta CUPeko parlamentaria ostiralean, baina Atochako Abokatuen Zentroan egingo dute azkenean, ordu berean.


2014-06-30 | ARGIA
Be˝at Zamalloak jaso du Rikardo Arregi sari nagusia, bertsolari txapelketaren jarraipenagatik

Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak eskuratu du, eta sari berezia Berria.info-ren GAL 30 urte blogak eta liburuak


2014-06-02 | ARGIA
Aitor Renteria kazetaria hil da

Aitor Renteria Berriako kazetaria hil da. Mungian zela, bihotzekoak eman zion larunbatean. 51 urte zituen eta Bakiokoa zen jaiotzez, ondoren Santutxun bizi izan zen urtetan, eta arrazoi politikoengatik Ipar Euskal Herrian bizi izan azken hamarkadetan, Milafrangan, Lapurdin. Apirilean itzuli zen Hegoaldera.


2014-05-30 | Estitxu Eizagirre
Berriaren berrikuntzak kalean dira

Berria komunikazio produktuetako berrikuntzak aurkeztu dituzte ostegun iluntzean San Telmo kaperan ospatutako ekitaldi goxoan. Larunbatetik aurrera banatuko den egunkaria, asteartetik martxan den webgunea eta Badok ataria. Martxelo Otamendik aldaketa kokatzeko nabarmendu zuen krisi bikoitzaren aurrean (ekonomikoa eta komunikabideena) bi aukera zituztela: "etxean malkotan geratzea edo errebelatzea", eta bigarrenaren aldarria dela aldaketa.


Aitzolek 77 urteren ondoren bizirik dirau

Aurkeztu da Aitzol. Euskal pizkundearen heriotza dokumentala. Estreinaldirako ekitaldi berezia egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean, apaiz euskaltzalea azkenekoz bizirik ikusi eta 77 urtera.


2013-09-09
Aho bizarrik gabe: Martxelo Otamendi
MULTIMEDIA - solasaldia

Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, 'Aho bizarrik gabe' ekimenaren baitan, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. Mikel Ayestaran kazetariarekin solasean.

Irudiak: Erlo Telebista


2013-06-29 | Estitxu Eizagirre
XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza sariak banatu dira

Sari Nagusia Berriak Joko Olinpiarrei egindako jarraipenak jaso du. Ainara Argoitiak Barren aldizkarian egindako bost artikuluk merezi izan dute Sari Berezia. Kazetari Berriaren saria Alex Gurrutxagak Berria egunkarian egindako literatur kritikak nabarmendu ditu. Horiez gain hiru sari berezi banatu dituzte: Ohorezko Aipamen Berezia Euskalerria Irratiak eta Berriak jaso dute eta Aipamen Berezia Lander Arbelaitzek, ARGIAn Donostiako Herri Harresiari egindako jarraipenagatik. Arbelaitzek... [+]


2013-06-24 | Xuban Zubiria
Berriak 10. urteurrena ospatu du larunbatean

Giro ederrean ospatu zuten larunbatean Berriaren 10. urteurren festa Martin Ugalde kultur parkean. Zendu berri den Lizarribar zena oso gogoan izan zuen Beatriz Zabalaondok ekitaldi nagusian. Bestetik Egunkaria ekarri zuen gogora eta Egunkaria eta Berriaren sortzaile eta sustatzaileak goraipatu zituen. BERRIA laguna kanpainak izandako erantzun estimagarria ere aitortu zuen.