2022-01-05 | ARGIA
Sei pertsona deklaratzera deituak, ustez Aroztegiako makroproiektuaren aurkako desobedientzia ekintza gauzatzeagatik

Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.


2021-09-22 | ARGIA
Mozal legeaz zigortu dituzte Ahotsa eta Ekinklikeko kazetari bana, Aroztegiko protestez informatzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.


20.000 euroko isunak ezarri dizkiete Aroztegiaren aurkako kanpaldia egin zuten ekintzaileei

Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.


2021-06-08 | Erran .eus
Diru-bilketa hasi dute Aroztegiko kanpaldian isundutakoak laguntzeko

10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.


2021-05-19 | ARGIA
Aroztak taldeko hamar ekintzaile deklaratzera deitu dituzte

Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.


Ehunka lagunek Aroztegiko proiektua gelditzeko eskatu dute Baztanen

Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.


2021-05-16 | Jon Alonso
Aroztegia

Euskadin bada lege bat (2016koa, uste dut) EAEko udal guztiei Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko betebeharra ezartzen diena, proiektu berri bati ekitean. Lege hori garatzen duen dekretu batek, bere aldetik, zera esaten du hitzez hitz: “Udalerriek ondoren... [+]


2021-05-14 | Erran .eus
"Aroztegiko proiektuan dauden 20 lursail inguru herritarrenak dira"

Lekarozko Aroztegiko proiektuak barnean hartzen dituen lau lursail ditu Astiz familiak Telleria auzoan. Enpresarekin bizitako esperientzia kontatu dio Nekane Astizek Ttipi-Ttapari.


2021-05-13 | Jon Torner Zabala
Aroztegian lanean aritu diren hondeamakinek egindako "txikizioa" salatu du Lekarozko alkatetza taldeak

"Hondeamakinek hamarnaka arbola bota dituzte, ehunka urte zituzten haritzak moztu, eta pista berriak ireki nekazal lurrak xehatuz", salatu du Lekarozko Alkatetza taldeak.


Ikastaro trinkoa Aroztekin

Ohartzen ez bagara ere, egunero dugu aukera zerbait ikasteko (edo desikasteko, akaso), leitu dugun zerbaitekin, ikusi dugun zerbaitekin, edo norbaitek erran digun zerbaitekin. Berdin du, afera da kasurik egiten diogun edo ez. Hamaika egunekoa izan da Aroztak ekimenak egin duen... [+]