Sindikatuek Bilboko hainbat tokitan hasitako pertsonalaren murrizketaren aurkako mobilizazioak "areagotzera" deitu dute, manifestazioak Euskadiko hainbat herrietara zabalduz.
Iragan astean, maiatzaren 5ean, Basauri eta Arrigorriagako hemezortzi bizilagun etxerik gabe geratzeko arriskuan daudela iragarri zuen Batu Elkarlaguntza Sareak. Errealitate gordin hori ezagutzera ematearekin batera kanpaina abiatu dute, eta Basauriko eta Arrigorriagako udalei... [+]
Hilaren 10ean Berangoko Ibai Aginaga preso politikoak Basauriko espetxean abiatutako gose eta egarri greba bertan behera utzi du ostegunean , errepresioaren aurkako eta aministiaren aldeko Tinko taldeak jakinarazi duenez.
Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.
Sidenorrek kaleratutako oharrean argindarra garestitu izana jarri du jarduera eteteko argudio gisa. Azaldu du iaz 60 euro inguru ordaintzen zuela orduko MegaWattio argindarra, urri honetan 227 euro ari dela ordaintzen eta azaro-abendurako bere aurreikuspenen arabera 284 eurora... [+]
Basauriko Ekain Perrino 23 urteko gazteak igandean jasotako jipoia salatu dute manifestazioan elkartu diren 2.000 lagun baino gehiagok.
Hamahiru pertsonaren artean jipoitu zuten asteburuan gazte bat, zio homofoboengatik. Bederatzi pertsona ikertzen ari da Polizia, erasoarekin lotura izan dezaketelakoan. Ekainaren 10ean manifestazioa deitu dute hainbat eragilek, gertakizuna gaitzesteko.
Basauriko Bizkotxalde parkean izan zen eraso homofoboa, larunbatetik iganderako gauean: 23 urteko gaztea hamahiru pertsonaren artean bortizki jipoitu zuten, eta konorterik gabe geratu ostean ospitalean bukatu zuen gazteak.
Astelehenean irten da euskal preso politiko durangarra Basauriko espetxetik.
97 urte ditu. Espainiako gerra zibila baino lehen, Agirre lehendakariaren mitina Bermeon. Gero, gerra. Suzko bonbak eta mortero eta metraileta hotsa. Erbesteratzea. Donibane Garaziko gotorlekuko gerrako haurren egonaldia. Itzulera. Propaganda garraioa Donibane Lohizunetik... [+]