Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu bat babesteko.
Ernamuintzen ari den hazi bat irudikatu dute logoan, Arabako Errioxako eskola publikoek bizi duten eraldaketa prozesua islatuz.
Ordezko zinegotziek ez dituzte hartu nahi dimititutako kideen lekuak.
Hirugarren urtez, etxeko sagar zuku eta sagardo gozoa egin ahal izan dute Arabako Barrundia udalerriko herritarrek. 2016an berritu eta egokitu zuen Udalak Ozaetan jada martxan zen lokala, sagar zukua egiteko beharrezko material eta tresneria herritarrentzat eskuragarri jarriz... [+]
Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari.
Bastidan, urriaren 28an, jokatu zen lehen finalaurrekoaren kronika. Sailkapena: Sustrai Colina (705,5 puntu), Igor Elortza (703), Agin Laburu (690), Jon Martin (671), Jone Uria (699), Nahikari Gabilondo (600).
Wow!, lelopean, Bastidan dugu aurten Araba Euskaraz, ekainaren 18an. Bastidan, beste behin, lehen ere lau aldiz hartu baitu herriak Arabako ikastolen jai nagusia. Hamar gela, hamahiru irakasle eta 165 ikasle dira gaur egunean Bastida Ikastolan eta, beharbada, errealitate hauxe... [+]
Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok jarri diote ahotsa aurtengo kantari, Bastida ikastolako haurrekin batera. Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da Arabako ikastolen jaia.
Kulturartekotasunari buruzko sentsibilizazio eta integrazio proiektua da, Arabako Lautadako Kuadrillan (Barrundia, Dulantzi, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Zalduondo).