Euskal Herria > Nafarroa > Baraņain

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Hiru bizikleta zutaberen bidez egituratuko dute deialdia larunbatean: Berriozartik aterako da bat, 10:30ean; bigarrena, Barañaindik, 11:00etan; eta, azkena, Atarrabiatik, 11:00etan. Gazteluko plazan elkartuko dira denak, 13:30ean.

Baraņain kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Baraņain
Sakonean
2016-11-10 | Gazte Eraiki
Geure gainetik izarrak bakarrik
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Abenduaren 9, 10 eta 11n Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak egingo dituzte Barañainen. Egun horietan, ehunka gazte elkartu eta bizitzaren arlo bakoitzean egungo sistemari zer alternatiba eskaini hausnartuko dute: autogestioan eta auzolanean oinarrituak; elikadura burujabetzatik komunikaziora, eta aisialditik etxebizitzara. Jardunaldiak iragartzeko bideoklipa prestatu dute .


2016-10-05 | Topatu.eus
Baraņainen eginen dituzte Gazteraiki topaketak, abenduaren 9tik 11ra

Orain arte proposaturiko proiektuentzat topaketak "inflexio puntu" izatea nahi dute. Ildo bakoitzak aurkezturiko 18 proiektuei ekarpenak egin zizkieten larunbatean Bilboko KRML espazio autogestionatuan.


Karmele Solagurenen omenezko oroigarria ipintzeko kanpaina abiatu dute Baraņainen

Dispertsioaren ondorioz hil zen Solaguren, 2004an, Alcala Mecoko espetxera zihoala semeari bisitan.


Bigantxarik ez Baraņaingo jaietan

1.907 herritarrek parte hartu dute jaietan bigantxen askatzeari buruzko galdeketan eta %73 ezezkoaren aldekoa izan da.


2016-03-07 | ARGIA
Bidador pastorala martxoaren 19an Baraņainen

Iruñeko Burguen plazan arrakasta handiz jokatu zuten Joxemiel Bidador zenaren omenezko pastorala iazko urriaren 10ean. Barañaingo auditorioan emango dute orain.


2016-02-03 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren omendu eta espetxe politika aldatzeko eskaria eginen dute Baraņainen

2004an kotxe istripuz hil zen Solaguren 500 kilometrotara preso zegoen bere semea bisitatzera zihonean. Karmele Gogoan herri ekimenak Nafarroako Parlamentuak, presoen sakabanaketaren aurka egindako adierazpena txalotu eta azken istripua salatu du.


2014-11-21 | ARGIA
Presoen sakabanaketarekin bukatzeko giltza herritarren esku ere badago

140 lagun elkartu dira ostegun arratsean Barañainen, Karmele Solaguren zenaren omenezko Karmele Gogoan plataformak antolatutako Dispertsioa: Hitz egin, entzun, konpondu mahai-ingurua entzutera.


2014-06-18 | Jon Torner Zabala
Mercadonaren herri ereduaren aurka, manifestazioa Baraņainen

Barañaingo bizilagun talde batek deituta, herrian ireki nahi duten Mercadona saltokiaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean (ekainak 20). Halaber, Sestaoko Udalak hiri-antolamendu plana aldatu eta Mercadonari lursail publiko bat saltzeko asmoa agertu izana kritikatu dute zenbait herritarrek.


2014-03-13 | Iera Aranburu
Baraņaingo bi gazte auzipetu babesteko mobilizatzera deitu du Herri Harresiak

Garbiñe Urra eta Jon Ziriza gazte auzipetuei eta gainerako euskal auzipetu guztiei babesa adierazteko, martxoaren 14an arratsaldeko 19:00etan Barañaingo herritarrak laranjaz jantzi eta “Libre” hitza marraztuko dute.


Baraņainen jende katea egingo dute gaur, herri harresia irudikatzeko

Jende katea eraikiko dute gaur 19:00etan Barañainen, Nafarroan. Ezkutatuta dauden Luis Goñi eta Xabier Sagardoi euskal gazteen aldeko harresia da, eta Goñik berak ere zabaldu du bideoz, parte hartzeko deia.