Euskal Herria > Bizkaia > Barakaldo

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Barakaldo kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Barakaldo
Sakonean
2017-11-28 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-15 | Miren Osa Galdona
Murrizketa sozialen kontrako txistu artean hartu dute Urkullu Barakaldoko ekitaldi batean

Txistuekin eta protestekin eman diote ongietorria Barakaldoko hainbat herritarrei Iñigo Urkullu lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalak eta Inguralde enpresa publikoak berak gauzatutako lan politika eta eginiko murrizketa sozialen aurka egin dute protesta.


2017-10-25 | Topatu.eus
Absolbitu egin dituzte Makala II gaztetxea okupatzeagatik epaitutako hamabi gazteak

2014ko irailean Ertzaintzak hamabi gazte identifikatu zituen Barakaldoko Makala II Gaztetxea okupatzeagatik. Usurpazio delitua leporatuta epaitu zituzten. Asteartean absolbitu dituzte eta gaztetxearen desalojoa bertan behera geratu da.


2017-10-06 | Andoni Mikelarena
Politikarien soldata handiak salatzea ez da delitu

Berri Otxoak, eskubide sozialen aldeko eta bazterketaren aurkako Barakaldoko plataformak, soldaten salaketaren inguruko auzia irabazi du, epaileak, udalaren auzi- eskaera atzera bota baitu.


2017-10-03 | Axier Lopez
Margoketa faxistak egin dituzte Barakaldon, tartean Periko Solabarriaren omenezko muralean

Barakaldoko hainbat lekutan agertu dira pintaketa faxistak. Espainiako banderak, Espainiaren batasunaren aldeko mezuak eta independentisten aurkako leloak dira, gehienak Democracia Nacional alderdiak sinatutakoak. Periko Solabarria herriko militante historikoaren omenez Errontegiko zubian egindako murala da pintaketak agertu diren lekuetako bat.


2017-09-28 | Xalba Ramirez
Etxegabe bat hil da Barakaldon, kutxazain batean lotan zegoela

Joan den asteko ostegunean Barakaldon 35 urteko gizonezko bat hil zen, bere bikotekidearekin lotan zegoen bitartean.


2017-07-07 | Estitxu Eizagirre
Barakaldoko jaietarako eraso matxistei aurre hartzeko lanketa kolektiboa egin dute

Erreminta hauek zorroztu dituzte Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak, eragileek eta udalak: Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa, "Jaia, gaua gureak ere badira" kanpaina, jaietako hainbat elementu matxisten lanketa eta Erasoen Aurkako Gunea.


2017-06-07 | Xalba Ramirez
Lindanoa, osasunerako eta ingurumenerako mehatxua hamarkadak igaro ostean ere

Lindanoak Espainiako Estatuan eragindako kutsadurari buruzko txostena argitaratu du Ekologistak Martxanek, Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika izenburupean. Taldeko bozeramaile Javier Vázquez Velascok Barakaldon aurkeztu duen txostenean azken mendean fabrikatutako eta modu okerrean kudeatutako lindanoaren gaineko ikerketa jasotzen da. Mugimenduaren helburua lindanoa oraindik kutsadura iturri dela salatzea da; era berean, neurriak eskatu dizkiete instituzioei.


2017-05-26 | Estitxu Eizagirre
Emakumeen osasunaren aldeko protesta egin dute Barakaldon

Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna da. Ezkerraldea eta Meatzaldeako emakumeen 18 eragilek deituta, Barakaldoko osasun zentroaren aurrean kontzentrazioa egin dute. Osakidetzak ginekologiako aldian behingo errebisiorik ez duela bermatzen salatu dute eta osasun langileentzat formazio feminista eskatu.


2017-05-05 | Axier Lopez
Pintaketak egin dituzte hainbat batzokitan EAJ eta PPren arteko akordioa salatzeko

"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte antolakundeak. EAJren iritziz, "eraso antidemokratikoa, anonimoa, koldarra eta euskal gizartearen gehiengoaren sentipenaren aurkakoa" izan da.