Politika > Baltasar Garzon

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2015-01-12 | Xabier Letona

Astelehen goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 kideren aurkako ahozko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Guardia Zibilak goizean hainbat abokaturen aurka egin duen operazioaren ondorioz, ordea, bertan behera geratu da, atxilotuetako abokatu batzuk auziperatuak defendatzekoak baitziren.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Baltasar Garzon
Garzon Otegiz: "Agian, hainbat egoeratan kartzela ez da tokirik egokiena"

El País egunkariak elkarrizketa egin dio Baltasar Garzón Espainiako Estatuko Auzitegi Nazionaleko epaile ohiari (zigortuta dago 2021 arte). Kazetariak galdetu dio ea Arnaldo Otegik kartzelatik atera behar duen. Garzónen iritziz, nahiz eta berak agindu kartzelara bidaltzea, Otegik bakearen aldeko jarrera erakutsi du eta beharbada hainbat egoeratan kartzela ez da tokirik egokiena. Epaile zigortuaren ustez, badira alternatibak, eta mahai gainean jarri behar dira bake eremu... [+]


2013-05-21 | Martin Vicioso
Garzon Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemalditik kanpo, tortura dela eta

Asteazkenean Baltasar Garzonek estreinatu behar zuen Giza Eskubideen Zinemaldia, baina ez zen bertan izan. Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinadora Katalanak eskutitza bidali zion jaialdiko zuzendariari torturak estali zituela azalduz, eta epailearen hitzaldia eta bere pelikularen emanaldia bertan behera utzi dituzte.


2013-04-17 | Jon Torner Zabala
1992an independentista katalanek torturak salatu zituztela bazekien Garzonek, dokumentu batzuen arabera

1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.


2012-10-02
Hernani eta Urnietako gazteen aurkako epaiketa: 6 akusatuk epaiaren zain jarraitzen dute

Atzo amaitu zen Hernani eta Urnietako hamar gazteen aurkako epaiketa. Lau absolbitu egin dituzte, eta gainerako seiak epaiaren zain daude. Pasa den ostiralean fiskaltzak bere ondorioak azaldu zituen: lau gazteren aurkako akusazioa erretiratu zuen, eta beste sei gazteentzako seina urteko kartzela zigorrak eskatu zituen.


2012-09-18
Hernaniko hamar gazte epaitzen ari dira, Segiko kide izatea leporatuta

Hernaniko hamar gazteren kontrako epaiketa gaur goizean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea leporatzen diete eta 7 urtetik 9ra bitarteko kartzela zigorra eskatu dute bakoitzarentzat.


2012-07-25
Garzonek defendatuko du Julian Assange Wikileaksen sortzailea

WikiLeaksen sortzaile Julian Assange Baltasar Garzonek defendatuko du, Wikileaksen bertan jakinarazi dutenez. Bilera formala egin dute biek erabakitzeko zein izango den erabiliko duten estrategia juridikoa WikiLeaks eta bere sortzailea "prozesuaren gehiegikeria eta bidegabekerietatik" defendatzeko. Kazetari australiarrarentzat Suediak estradizioa eskatzen du, 2010ean bi emakumek sexu abusuez eta bortxaketa saiakeraz salatu baitzuten. Momentuz Londresen dago Assange, Ekuadorreko... [+]


2012-06-07
"Garzon operazioa independentismo katalanaren kontra" dokumentala estreinatuko da asteburuan

Orain dela 20 urte independentismo katalanaren kontra egindako makro operazio politiko-judizialaz mintzo da filma. 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoen harira burututako operazioa Baltasar Garzon epaileak agindu zuen. Ondoren dokumentalaren trailerra:


2012-05-02
D3Mren eta Askatasunaren aurkako epaiketa bihar hasiko da Auzitegi Nazionalean

Hamahiru lagun daude auzipetuta Askatasuna alderdiaren eta Demokrazia Hiru Milioi hauteskunde plataformaren kontrako auzian. Zazpi eta bederatzi urte arteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak haientzat, 2009an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ETAren aginduz parte hartu nahi izatea egozten diete.


2012-02-10
Garzonek ezingo du epaile gisa aritu 11 urtean Gurtel kasuko entzuketengatik

Espainiako Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon kondenatu du Gürtel kasuko buruei eta beren abokatuei entzuketak egitea agintzeagatik. Auzia epaitu duten zazpi epaileek aho batez erabaki dute zigorra: 11 urterako kargugabetu dute Garzon.


2011-07-07
Garzon Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordeko kide izendatua

Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epailea Europako Kontseiluko Tortura Prebentziorako Batzordearen kide izendatu dute Espainiaren izenean. Hagako Nazioarteko Epaitegiko kide izatea ukatu ostean, Estrasburgoko PSOEko parlamentariek torturaren aurkako batzordean sartzeko proposatu zuten Garzon epailea.