Orri nagusira

Atalak Geu
français english castellano
Euskal Kultura
--- Hari@
--- Aurkibidea
--- Gure Mendea
Sagardoa
Umorea: egunerko txistea
Gida turistikoa
Euskal mendiak


Bilatzaileak

Kioskoa
Aldizkariak
Egunkariak
Irratiak
Buletinak
Agenda
Eztabaidaguneak
Zerbitzuak
Euskara
 
Atsotitzak

Herri bat nola antolatu

Hernani: Iñaki Salvadorrek disko berria atera du.
Zuberoa


113 HILDAKO CONCORDEAREN LEHEN ISTRIPUAN
New Yorkera zihoan turista alemanez beteriko Concorde hegazkinak, aireratu eta minutu gutxira su hartu zuen. Pilotoa suaz ohartu zenean hegazkina lurreratzen saiatu zen. Ezin izan zuen eta hegazkinak handik gertu zegoen hotela jo zuen. Kolpean hil ziren 100 bidaiariak,tripulazioko 9 kideak eta hoteleko 4 bezero.
Atzokoa da Concordeak izan duen lehen istripua, hain justu honen egituraren segurtasuna dudan jarri denean
.
Loturak: Parisko aireportua, istripuaren mapa, TF1en albistegi berezia, Liberation-en edizio berezia

"ORTZIREN AHOTSA" ALDIZKARI DIGITAL BERRIA SORTU DA

Honela mintzo da Josu A.Perez sortu berri duen Ortziren Ahotsa aldizkari elektroniko berriaz: "Ate ireki bat izan nahi du bere irudimena hegan egiten utzi nahi duten euskaldun guztientzat. Bi sekzio ditugu: literatura eta komikia. Lehenean zientzia fikzio eta fantasiazko literaturarekin zerikusirik duen guztiari buruz hitz egingo dugu (idazleak, elaberriak, ...). Bigarrenean komikiari buruz mintzatuko gara  (superheroiak, manga, zientzia fikzio eta fantasiazko komikiak...)".
Loturak: Beste kultur aldizkariak Kioskoan, Literatura Aurkin

BARTZELONAKO ITUNEKO ALDERDIEN AGIRI BERRIA, KULTURAZ
Azken aldian ahul samar dabilen Bartzelonako Ituneko hiru alderdiek, CiU, BNG eta EAJk agiri berri bat plazaratu dute, Hizkuntza eta Kulturarako duten lantaldeak prestatua. Historiaren irakaskuntzaren inguruko eztabaidaren erdian kokatzen da agiri hori. Deiak eskaintzen du agiria gaztelaniaz, eta Vieiros-ek galegoz.
Loturak: Bakegintza eta Nazio Eraikuntza.

XX. MENDEKO POESIAREN
ANTOLOGIA PREST

Koldo Izagirrek, "XX. mendeko poesia kaierak" izenburupean, 40 euskal poeten lanen bilduma zabala aurkeztu du Iruñeako UEUn. Ikastoaroen osagarri modura emandako hitzaldian egin du lanen aurkezpena idazleak eta bertan adierazitakoaren arabera, "XX. mendeko euskal poesia askotarikoa izan da, momentuan momentuko premiei erantzuten saiatu dena". Dagoeneko kalean dira bilduma honen lehen 10 aleak eta beste 30ak 2001. urterako argitaratzeko asmoa du Susa argitaletxeak; hala ere, hurrengo hamarrak Durangoko Azokarako plazaratuko dira. Salbatore Mitxelena, Lizardi Otaño, Orixe, Arantxa Urretabizkaia eta Bernardo Atxagaren lanak dira gaurdaino eskuragai daudenetako batzuk.
Loturak: Diario Vasco
 
JAZZA IKUSGAI BAIONAN
Antonio Di Belloniok jazzaren inguruko 23 argazki bildu ditu Baionan. "In a silent way" izenburupean, musikariek jazzarekin duten harreman intimista isladatu nahi izan du, batez ere. Azken 20 urteetan zehar, Italia, Donostia eta Baionako jazzaldietan egindako lanak dira guztiak eta bertan agertzen dira Dizzy Gillespie, Miles Davis edo ta Sharon Freeman, esaterako, "gehien interesatzen zaidana pertsonak bait dira" . Antonio Di Belloniok adierazi duenez,  Euskal Herria jazz doinuez beterik daukagun egun hauek oso aproposak iruditu zaizkio mota honetako erakusketa zabaltzeko. Argazki erakusketa uztailaren 31a arte egongo da ikusgai Baionako Extrapole saltegian. Eta jazzaren harira, aipatu, gaur amaituko dela Donostiako 35. Jazzaldia, B.B. King eta Hitam Bullock-ek Trinitate plazan eskainiko duten kontzertuarekin.
Loturak: Gara
 

 

Aurreko albisteak Hari@

ARGIA ASTEKARIA

Argia astekaria

Elkarrizketak:
Oscar Matute
Pier Paul Berzaitz
Euskalkidetza: zerbitzu enpresa nazionala
Jokin Mitxelena
Erreportaiak:
Jaialdi 2000: nazioarteko euskal jaia Boisen
XVI. mendeko memoria Garibairen lumatik
Bisita gidatua animalien igeri, hegaldi eta orroetara

Euskalgintzaren arrastoa seinalatu diguten bi saio
Musika garaikidea XXI. mendean sartzeko
Iritziak:

Politiko gizarajoak Joxe Mari Ostolaza
PPrekin konfrontazio demokratikora jotzeko beharra dago Araban
Antxon Morcillo
Itzulpen-interpretazioa lizentziatura berria EHUn Koldo Biguri
Hobetuz
Daniel Udalaitz
Mendizaleak aurrera
Emilio Lopez Adan

ARGIA BILAKETAK
ELKARRIZKETAK 1963-97

Eskaintza berezia zuretzat:
Gureazoka

 

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403