Euskal Herria > Ipar Euskal Herria > Lapurdi > Baiona

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

"Literatura idatzia ez bezala, euskal ahozko literatura oparoa eta askotarikoa da. Hori ezbairik gabe baiezta daiteke, beste herriekin konparaziorik egin gabe". Xabier Paya Ruizek Baionako Euskal Museoan, Koldo Mitxelenaren adierazpen horretatik abiatuta, euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaini zuen: definizioa, kronologia, generoak eta adibideak.

Itzultzailea, inprobisatzailea, musikaria eta ikertzailea, Xabier Paya Ruiz Birminghameko Unibertsitatean, Paueko eta... [+]

Baiona kanaleko multimediak
Pastorala, bi munduren artean
MULTIMEDIA - solasaldia

Ahozkotasunaren eta kultura idatziaren artean, proiektu kolektiboaren eta idazketa izenpetuaren artean, gaur egungo hitzaren eta ohidura historikoaren artean, Zuberoko pastoralak paradoxa edo konparaketa interesgarri anitz biltzen ditu. Bikoiztasun horrek interesatuko gaitu, praktika horren inguruko diziplina-arteko proiektu baten karietara. Pierre Vilarren hitzaldia Baionako Euskal Museoan.

Pierre Vilar goi mailako eskola normalaren ikasle ohia, letra modernoetan agregazioduna eta frantses... [+]


2018-04-29 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bakearen arbola

2018-04-27 | ARGIA
FR3 Euskal Herri Pays Basque telebista saioa aste batez kenduko dute

Maiatzaren bigarren astean bi jai egun (8 eta 10) direla eta, Akitania Berriko (France Nouvelle-Aquitaine) zuzendaritzak bertan behera utzi du France 3 Euskal Herri informazio orokorreko saioa. Telebistak aste batez ez du Ipar Euskal Herriko aktualitateaz informatuko.


ETAren amaiera ekitaldia maiatzaren 4an izango da

ETAren amaiera ekitaldia Kanbon izango da maiatzaren 4an, ETBk jakitera eman duenez. Astelehenean emango dute ekitaldiari buruzko xehetasun gehiago, Bake Bideako, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek 16:00etan Baionan egingo duten agerraldian.


2018-04-18 | Euskal Irratiak
"Hemen adingabeko migranteak kriminalizatzen dira, sistematikoki erraiten zaie ez direla adingabekoak"

Immigrazioaren inguruko foroa antolatu dute Atherbea, Bizi eta Etorkinekin elkarteek Baionan.


Presoen gaia mugitu beharra ezinbestekoa ikusten dute Foro Sozialean

Urtebete igaro da ETAren armagabetzetik. Gizarte zibilaren eskutik gauzatu zen iragan urteko apirilaren 8ko armagabetzea, nazioarteko egiaztatzaileen eta askotariko instituzioen bitartekaritzarekin.


ETAren desmobilizazioa eta presoen gaia hizpide armagabetzearen urteurrenean

Foro Sozial Iraunkorrak “DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizarateratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera” jardunaldiak antolatu ditu, ETAren desmobilizazioaren testuinguruan. Ekitaldi nagusia apirilaren 11n izango da, 16:30etik aurrera, Carlos Santamaría Zentroko Donostiako EHUko Antonio Beristain Auditorioan. Horrez gain, aste osoan zehar armagabetzeari eta bake prozesuari buruzko ekitaldiak izango dira.


2018-03-28 | Axier Lopez
Odolkiak eta emakumeak parekatzen dituen iragarki sexista salatu dute Baionan

Lapurdiko hiriburuan Xingar azoka ospatzen ari dira urtero legez. Azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira Baiona erdialdeko eraikinak. Horietako batean horrela idatzi dute frantsesez: "Baionan, odolkiak (neska itsusiak) ere zoragarriak dira".


2018-03-23 | Euskal Irratiak
80 bat laborari bildu dira Baionako suprefetura aitzinean diru laguntzak erreklamatzeko

80 bat laborari bildu dira ostegunean Baionako suprefetura aitzinean, ardi eta guzti, larre eta alhapideen diru laguntzak atxikiak izan zaizkien galdetzeko. Orain arte hunkitzen zituzten diru laguntzak ehuneko zazpiz apaldu nahi dizkiete eta horrek 500 eta 1.000 euro artean kenduko dizkiela laborariei salatzen du ELB sindikatuak.


2018-03-16 | Eki Pagoaga
Kemena - Bilbotik Baionara igerika presoen alde
MULTIMEDIA - dokumentala

2017ko uztailaren 8tik 14ra Paxkal Elgartek Euskal Herriko kostaldea igerian zeharkatu zuen euskal presoen eskubideen alde. Egunero 25 kilometro eginez, zazpi etapa izan zituen ekimenak: Baiona, Miarritze, Hondarribia, Donostia, Zumaia, Lekeitio, Bakio.