2023-12-12 | Irulegiko Irratia

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.

Betti, Filipe eta Jojo
Bidart anaiak: Etxe baten istorioa, herri baten kontzientzia hartzea

Emile Larre zenak Baigorriri jarri bertsoetatik dira, Erramun Martikorenak kantatuak: “Baigorriko herriak hegalak urrun tu / Denak ere malkarra, erroitz eta bortu / Bainan, zer inporta du, ni han nintzan sortu / Eta hantxet nahi dut engoitik zahartu… Germieta Belexik... [+]


2023-05-02 | Hamaika Telebista
Nafarroaren Egunak euskal kulturaz jantzi du Baigorri
MULTIMEDIA - erreportajea

Nafarroaren Eguna bere ohiko datara itzuli da aurten. Milaka pertsona elkartu dira Baigorrin, 1978tik euskal kultura eta euskara biziarazteko xedea duen egun osoko egitarauaz gozatzeko.


2023-04-28
Igandean festa giroan egingo da berriz ere Nafarroaren eguna Baigorrin

Nafarroa osoko herritarren arteko harremanak estutzeko egunak ohiko tradizioarekin jarraituko du aurten ere Basaizeako kideek azaldu dutenez. Apirilaren 13tik hasita hainbat kultur ekitaldi egin dira dagoeneko Nafarroan Beherean zehar.


2023-03-23 | ARGIA
Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean izango da eta Kulturaldia 13tik 29ra

Nafarroa osoko herritarren arteko harremanak estutzeko egunak ohiko tradizioarekin jarraituko du aurten ere, eta giroa berotzeko aurreko asteetan osatzen den egitarauan, kultur ekitaldi ugari antolatu dira.


Baigorri eta Baztango gazteen topaketak egingo dituzte, ibarren arteko harremana sendotzeko

Bi Herriko Etxeek antolatu dute ekimena, eta apirilaren 14tik 16ra izango da Baztanen. 11 eta 15 urteko 40 gazte elkartzea da helburua.


2023-02-23 | Kanaldude
Baigorriko libertimendua
MULTIMEDIA - Antzezlana

2022ko martxoan Baigorriko gazteek eginiko Libertimenduaren laburpena egin du Kanaldudek bideo honetan. Arrola taldeko dantzariek eta Patxi Iriart eta Mizel Mateo bertsolariek hartu zuten parte emanaldian, besteak beste.


2022-12-23 | Euskal Irratiak
Patrick Etxegarai, Departamenduko Laborantza ganbarako lehendakari-ordea
"Instalatzen den laborari gazte bakoitzeko, hiruk erretreta hartzen dute"

Ipar Euskal Herriko etxaldeen segida aztergai, Departamenduko Laborantza Ganbaran. 55 urtetik goitiko laborarien itzulia egin dute Xiberoa, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri eta Errobi eskualdeetan, besteak beste.


2022-09-06 | Garazi Zabaleta
Etxean Egina xaboi-ekoizleak
“Kosmetikan ere, bilgarri politetik harago, baloreek garrantzia dute egun”

Serge eta Audrey Narbais baigorritarrak daude Etxean Egina xaboi-ekoizpen proiektuaren atzean. 2015ean jarri zuen bikoteak egitasmoa martxan, eta tailerra eta denda Baigorrin dituzte egun. Hurbileko lehengaiak eta ekologikoak darabiltzate haien produktuetan; xaboiak, kremak eta... [+]


2022-05-11 | ARGIA
Nafarroaren Egunean izandako sexu erasoa salatzeko manifestazioa deitu dute

Apirilaren 30ean Baigorrin ospatu zen Nafarroaren Egunean emakume batek sexu erasoa jasan zuen. Egun hau antolatzen duen Basaizea elkarteari jakinarazi zion emakume honek eta elkarteak manifestazioa deitu du Baigorrin, maiatzaren 14rako.


2022-04-27 | ARGIA
Nafarroaren Eguna ospatuko da datorren larunbatean Baigorrin

Pandemia dela eta ez da eguna ospatu azken bi urteetan eta oraingorako irrikitan dira baigorritarrak eta gainerako festaren zaleak, ugariak direnak Euskal Herri zabalean eta bereziki Nafarroan. Aurtengoan 43. ekitaldia larunbatez egingo da.