Piztu Ezazu Argia 970x90

Ongi etorri Dantzerti!

Irailean irekiko ditu ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Dantzari eta antzerkilariak pozik gaude, ez zaigu antzematen, baina pozik gaude. Orain hamar urte inguru sortu zen arte eszenikoen goi-mailako eskolaren aldeko plataforma. Hamar urteotan,...

Nola bihurtu zinema zahar bat kulturgune berri

Zarauzko Udalak orain ia bi urte eta erdi hartu zuen alokairuan Modelo zinemaren eraikina. Ordudanik, kultur eredua errotik aldatuz, erabilera anitzeko areto moduan funtzionatu du, herritarren parte-hartzea oinarri. Orain, Udalak eraikina erosi ostean, herriko kulturgune dinamiko eta garrantzitsuenetarikoa bilakatu da.

Ondo dago Bilboko Alondegiari Iñaki Azkunaren izena jartzea

Bide azkarretik eta hauteskunde giroan jarri diote Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena, iaz zendutako Bilboko alkatea gogora ekartzeko, baita jeltzaleak egin zuen apustua ere, “kulturak hiriaren eta pertsonen eraldaketan eragin zezan”. Erabakiaren eszenifikazioak daukan Citizen Kane ukitua ezin utzi aipatu gabe.

Kafe Antzokiko kontzertu historikoak pilulatan

Kafe Antzokiak abenduan teenager izateari utziko dio, eta ospatzeko, bi hamarkadatan aretoan jo duten musikarien kontzertu zatiak eskaintzen hasi da.

Gasolina garestiago titaniozko barkuarentzat

Jendaurrean aurkeztu zenetik bi hilabete pasa dira, eta orduan irakurri ahal izan da zer sinatu zuten datozen hogei urteetarako kudeaketa akordioan euskal erakundeek eta Guggenheim fundazioak. Bilboko museoarentzat zenbait onura ekarri ditu testu berriak, baita bertako instituzioek diru gehiago jarri beharra ere. Akordioaren gakoak aztertu ditugu.

Guggenheimen hitzarmena: finantzazioa eta programazioa eztabaida iturri

“New Yorkeko Guggenheimen laguntzaile ezinbestekoak gara, ez bezero hutsak”. Hitz horiekin defendatu du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak datozen 20 urteetarako Solomon Guggenheim fundazioarekin sinatutako akordioa.

Guggenheimen finantzazioa auzitan

Erakunde publikoek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren inguruko xehetasunak emango ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Datozen hogei urteetarako sinatu zuten hitzarmena abenduan eta tratuaren zifra ekonomikoak ezagutaraziko ditu Uriartek Eusko Legebiltzarrean.

Plateruenak 10 urte bete ditu eta herritarren laguntza eskatu du

Durangoko Plateruena Kulturguneak 10. urteurrena ospatuko du urriaren 31n. Antzokiaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza eskatu diete herritarrei.

Guggenheim bete maisulan

Solomon Guggenheim Fundazioaren Bildumetako harribitxiek osatzen dute urtarrilaren 25era arte ikusgai egongo den Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketa, XX. mendeko artearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen duena. Fundazioaren eta Bilboko museoaren arteko hitzarmenaren...

Irudimena kiloka

Bilboko San Frantzisko kalean, harategia izandako espazioan, topatuko ditugu Izaro Gonzalez Ieregi, Nora Aurrekoetxea eta Irati Urrestarazu sortzaileak. Okela Sormen Lantegia lanerako beren tailerra dute, baina arte plastiko eta bisualetan diharduen orok zabalik du atea. Euskal sortzaileen mapa egitea da haien helburutako bat.

Bye Bye Barcelona

Bazter guztietako txokorik ederrena? Akaso hori pentsatu dute askok Kataluniako hiriburuaz, bazter guztietatik hurbiltzen ari baitzaizkie turistak azken urteotan. Guzti guztietatik. Itogarri bihurtzeraino. Bizilagunen gainetik pasatzeraino. Imajina portaletik atera orduko hankapean hartzen...

'Zentral' kafe antzoki berria irekiko dute Iruñean

Kultur espazio berria izango den Zentral kafe antzokia irekiko dute Iruñean. Hiru formatu ezberdin izango ditu: kontzertu aretoa, kafe antzokia eta auditoriuma.

Bisitari etxean, herritar kanpoan

Bartzelona, larunbat arratsean. Hiria bisitariz lepo, ekainaren azken asteburuan. Espainiako plazaren eta Paraleloaren arteko gunean, Prideparadea. La Ramblan, ohiko turista eta bisitariak paseoan, festarako jantzirik, dotore. El Liceu-ren ate nagusian, ehunka lagun antzokira sartzeko zain. La...

Espainiar nazionalismo linguistikoaz ariko da Juan Carlos Moreno Cabrera Donostian

Juan Carlos Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan katedraduna. Espainiar nazionalismo linguistikoari buruzko Los dominios del Español liburua hizpide izango du asteazkenean Donostiako Garoan, Kike Amonarrizek gidatuta.

Tabakalerak kultur-proiektua aurkeztu du eta 2015ean egongo da martxan

Kultura garaikideko sorkuntza zentroa izango da Donostiako Tabakalera, eragile ezberdinen arteko “ekosistema kulturala” landu nahi duena. Asteburuan aurkeztutako egitasmo kulturalak lau eremu landuko ditu eta 2015eko udarako dena gertu izatea aurreikusten dute.

Sanferminek ekarri dute Donostiara Garoa liburu denda

Uztailaren 4an, goizeko 10:00etan zuten hitzordua komunikabideek Donostiako Zabaleta kaleko 34. zenbakian. Hurbildu ginenean, erakusleihoak paperekin estalita zeuden oraindik. Atea zabaldu eta ilunpetan zegoen dena. Erdian mahai bat, (kontatu zigutenez) aldameneko tabernatik ekarritako hainbat aulkiz inguratuta; dozenaka urte dituen idatz-makina soleraduna mahai gainean.

"Izan garenari baino izan gaitezkeenari begiratu behar diogu"

Ondarroa, 1948. Zientzia Kimikoetan lizentziaduna eta giza baliabideen kudeaketan aditua. EAJko kidea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua da. “Pribatua” eta “publikoa” dilema modura ekarri ditugu berbaldira, besteak beste.

Liburuak saltzea baino gehiago

Garoa liburu dendako jabeek Donostian lokal berria zabaldu behar dute, Zarauzkoa bezala, denda baino zerbait gehiago izateko asmoarekin.

Eszenikaren Aldeko Plataforma:
"Arte eszenikoetan ikasketa ofizialak existitzea da gure kezka"

Bilbo, 1969. Euskal Aktoreen Batasuneko zuzendaritzako kidea da Gabriel Ocina, baita Eszenikaren Aldeko Plataformaren koordinatzailea ere. Sortu zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, plataformak EAEko arte eszenikoen sektorea bildu du aspaldiko eskari baten inguruan: goi mailako arte ikasketak eskainiko dituen zentro bat. Errealitatea da urteak joan, urteak etorri, Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ipinitako proiektuak gauzatzeke daudela oraindik.

Yoko Onoren Bilboko bisita eta kosmopaleto baskoak

Yoko Ono Bilbotik pasa da aste honetan eta egin dituen adierazpenen artean hedabideetan gehien nabarmendu dena, zera da: nahiago duela Bilboko Guggenheim museoa New Yorkekoa baino.

Koldo Mitxelena Kulturunea 20 urtez Gipuzkoako kulturaren erreferente

Bi hamarkada iragan dira Koldo Mitxelena Kulturuneak ateak ireki zituenetik. 1993ko azaroaren 5ean eman zion hastapena 85.000 bazkide, 2 milioi liburu, 500.000 disko eta beste hainbeste film bildu dituen proiektuak. Horrez gain, 200 erakusketa hartu ditu eraikinak eta urtero 100dik gora ekitaldi antolatu dira bertan.

Inurri Atomikoak 16.000 euro lortu ditu jada eraikin berrira lekualdatzeko

Iruñeko Alde Zaharrean kokatutako La Hormiga Atómica (Inurri Atomikoa) kafetegi liburudendak 16.000 euro baino gehiago lortu ditu jada crowdfunding bidez. Espazio zabalago batera aldatzeko abiatu dute auzolan eta finantzazio kanpaina.

Inurri Atomikoak laukoiztu egin nahi du

Iruñeko La Hormiga Atómica (Inurri Atomikoa) kafetegi liburudendak 2007an ireki zituen ateak Kuria kaleko 4.ean. Hastapenean, liburuen bidez hiriko politikan eragiteko asmoz jaiotako proiektua harago joan da, ordea; eta egun, askoz funtzio gehiago betetzen ditu Iruñeko bihotzean kokatutako lokalak.

"Gure Nafarroa txikia erakargarria izan daiteke, baina horretarako lan handia egin behar dugu"

Nafarroa ez dagoela salgai errepikatzen digute zenbait politikarik etengabe. Hala ere, Nafarroa merkatuan lehenbailehen jartzeko beharra aldarrikatzen duenik ere bada.

Donostiako Arte Ederretako eraikina botatzeaz

Albisteak dio 10.400 sinadura jaso dituztela Donostiako Arte Ederren teatroa eraitsi ez dezaten, argudiatuz edifizioa “Donostiako historiaren eta iruditeriaren parte garrantzitsua” dela. Gai honi buruz Angel Aldarondok eman zuen ikuspuntu interesgarriena Love Of 74 blogean.

BEZa igo eta antzokiak hustu

Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira.

Troll ikastaroa antolatu dute Gernikako Astran: Ikastrolla

Trollak Interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak izaten dira. Dibertsio modura, eztabaidetako parte-hartzaileak zatitu eta haserraraztea da haien helburua. Portaera hori arma politiko modura nola erabili erakutsiko dute Gernikako Astran ostiralean eta larunbatean.

Milioi bat euroko aurrekontua Tabakalerarentzat

Tabakalerako administrazio kontseiluak 2013rako 1.143.386 euroko aurrekontua onartu du. Proiektua babesten duten hiru erakundeen artean (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) osatu beharko dute kopurua. Lehengo urtean baino 18.000 euro gehiago izango ditu eskuragarri Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak.

Arte eszenikoen goi mailako eskolak bizi duen "zalantza egoera" salatu dute

Euskal Herrian Arte Eszenikoen (arte dramatikoa, dantza eta eszenoteknia) Goi Mailako Eskola sortzearen aldeko Plataforma osatzen duten kultur eragileek, proiektuak bizi duen "zalantza egoera" salatu dute komunikatu baten (pdf) bitartez, "eskolaren sorrera ahalbidetuko zuen proiektuaren eta obren lehiaketak izan duen geldialdiaren harira, azken aldian argitaratutako berriengatik".
Multimedia

2014-05-22  |  Azpiegitura kulturalak

Abbadiako jauregia Amets Arzallusen eskutik

Lapurdiko Abbadiako Jauregian antolatzen diren ekimen kulturalen berri ematen duen bideoa. Egilea: Baxter and Rojos

2014-01-28  |  Azpiegitura kulturalak

Iruñeko Katakrak gunea

Iruñeko Alde Zaharrean abiatu berri duten gune eta kultura egitasmo berriari buruzko bideo-erreportajea.

2013-11-15  |  Azpiegitura kulturalak

The Pirate Bay - Teklatutik urrun

The Pirate Bayko sortzaileei, Gottfrid Svartholm, Peter Sunde eta Fredrik Neij gazteei eginiko epaiketa azaltzen duen dokumentala. Egile eskubideak urratzeagaitik Hollywoodeko industriaren 13 miloi dolarreko kalte-ordainaren eskaerari aurre egin zioten. [2013 - 85 min] Jatorrizko izena:...

2013-01-25  |  Azpiegitura kulturalak

ASTRA kultura fabrika

Gernikako Astra kultura fabrikaren inguruko bideo erreportajea duzue honakoa, Abaroa ikus-entzunezko sorkuntza taldea osatzen duten gazteek Topatu.info-rako egina. Iturria:

2012-05-25  |  Azpiegitura kulturalak

Pagoarte 9707

Sorkuntza habia izan zen Pagoarte, 1997an lehen urratsak egin zituenetik, 2007an jarduna eten zuen arte. Oiartzunen (Gipuzkoa) izan zuen ardatza, eta hatsa Euskal Herri osora zabaldu zuen. Esperimentaziorako urteak izan ziren, jolaserako, beti harago egiteko. Zuzendaria: Mikel...

2012-01-06  |  Azpiegitura kulturalak

No excuse - Aitzakiarik ez

Olatzar Productionsen aurreneko lana da honakoa, baliabide urriekin egindakoa baina ilusioz betea. Mikelazulo kultur elkarteak hamar urte bete zituen joan den 2005eko ekainean eta hori dela eta, Urtzi Urkizuk dokumental bat egitea erabaki zuen Mikelazuloren ibilbidea jaso eta hainbat gaien...

2008-05-04  |  Azpiegitura kulturalak

Larrun 120: Kultur azpiegiturak

Guggenheim Bilbon, Artium Gasteizen, Huarte Zentroa Iruñerrian, Tabakalera Donostian... ezaugarri diferentekoak izan arren kultur azpiegitura berri ugari sortu da Euskal Herrian azken urteetan. Ugaritze horren zioen bila bi kultur gizon, Anton Mendizabal eta Joxean Muñoz, aurrez...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys