Euskal Herria > Gipuzkoa > Azpeitia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-12-03 | Garazi Zabaleta

Azpeitiko Udalak azoka plazaren inguruan abiatutako parte-hartze prozesuan du oinarri Elikagunea proiektuak. Prozesuari jarraipena emanez, eskualdeko hiru gaztek Artxara Kooperatiba Elkarte Txikia osatu eta Elikagunea aurrera eramateko ardura hartu dute. “Bertako elikagaiak sustatzea da helburua, prezio eskuragarrian eskainiz eta, era berean, kontsumitzaileak kontsumo jasangarriaren inguruan kontzientziatuz”, azaldu du Xabi Izagirre Uranga kooperatibako kideak ekimenaren aurkezpen... [+]

Azpeitia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Azpeitia
Sakonean
Txitximore: Gaue eta kalie guriek ditun!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Aurten ere Azpeitiko jaietan izango da Txitximore, jai parekide eta parte hartzaileez gozatu eta eraso sexistei ezezko borobila emanaz.


2017-07-14 | Uztarria
Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearen behin betiko proiektua babestu dute dozenaka herritarrek

Kultur Mahaiak eta Udalak zehaztu dituzte sormen gunea izango denaren oinarriak eta helburuak, herriko kultur taldeen, bestelako eragileen eta norbanakoen nahiak eta beharrak ezagutu ostean. Hilabete luzeetako lana eta gero, atzo aurkeztu zuten etorkizuneko Dinamoaren behin betiko proiektua. Udalaren asmoa da 2018ko aurrekontuekin sormen guneko obrei ekitea.


2017-07-06 | ARGIA
Euskara eta turismoa lotzeko ekimenak landu dituzte Oriok, Zumaiak, Azpeitiak eta Nafarroako Gobernuak

UEMAren ustez Nafarroako Turismo Planak euskara kultur ondare garrantzitsutzat hartu izana aitzindaria da.


2017-07-05 | Bada Teatroa
Traganarru
MULTIMEDIA - Antzezlana

Bodyboarder batek denboran atzera egin du istripuz. 1912. urtean bizi da geroztik, baina ez da gertatu zaionaz jabetu. Beretzat bereziki prestaturiko entrenamendu gune batean dagoela uste du; fisikoki eta psikologikoki zailduko duen eszenatokia dela inguratzen duen mundua. Ilusio betean, XX. mendearen hasierako errealitate soziopolitiko eta kulturalean murgilduko da kirolari modernoa.

Bada Teatroaa antzerki konpainiaren antzezlana osorik, 2013ko azaroaren 9an Azpeitiako Soreasu Antzokian... [+]


Mursego eta Neighbor: sesioa, kontzertua, aldatzearen artea

Maite Arroitajauregi eta Maite Larburu. Edo Maite Arroitajauregi vs. Maite Larburu? Bietatik eduki zuen joan den ostiralean Azpeitiko Dinamoa proiektuak Soreasun antolatu zuen solasaldiak.


Karidadeko Bentako Am...ona

Karidadeko Benta taldeak eraman zuen txapela Asteasu-Zizurkilera, baina Gipuzkoako bertsozaletasunak irabazi du Herriartekoa.


Nola bultzatu turismoa herri nortasuna eta euskara kaltetu gabe

Azpeitiko Udalak www.azpeitibizi.eus webgunea zabaldu berri du. Herrira turismoa erakartzeko tresna da, luzea izan nahi duen prozesuaren abiapuntua baino ez. Ondoko gogoeta egin du Udalak: lehentasuna ekonomia sustatzea da, eta turismoa horretarako bideetako bat. Turismoa indartzeak ordea, nola eragingo du udalerri euskaldunean? Nola ekarri bisitariak herri nortasuna galdu gabe?


2017-05-26 | ARGIA
Erraustegia egitekoa den Altuna y Uriaren egoitzan dantzaldia egin dute, protestetara dei eginez

ARGIAk jaso duen bideo batean ikus daitekeenez, Urola Kostako hainbat gazte Azpeitiko Altuna y Uriaren egoitzan sartu dira, larunbatean egingo den Errausketaren Aurkako Egunera dei eginez gazteei. Osasunarentzat kaltegarria dela azpimarratu dute, eta "betikoen poltsikoak aberasteko inposaturiko proiektu" gisa ikusten dute.


2017-05-14 | Amaia Ugalde
Zaharrek %30 haurrek %5,5

Hitanoa Azpeitiko hizkeraren bereizgarrietako bat da, baina azken urteotan kezka sortu da belaunaldien arteko transmisioaren inguruan. Hori dela eta, ikastetxeetan lanketa berezia egiten hasi ziren duela ikasturte batzuk. Iaz, bestalde, kale neurketa egin zuten, hitanoaren osasunaren diagnostikoa egiteko asmoz. Emaitzetako bi argiak dira: gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dute, eta zaharrek gazteek baino gehiago.


Turismoaren erdigunean euskara eta azpeitiarrak jarri ditu Azpeitiko Udalak

Webgunea sortu du Euskal Herriko eta kanpoko bisitarientzat. Turismo masifikatutik aldendu eta turismo bizia proposatu dute.