Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin zuten zilborreste bakarra, Natxingo pasabidea itxi eta hango herritarrak ezer gabe irautera kondenatu bitartean, nora begira egon gara?

Armenia, Nagorno Karabakhen konexioak berrezarri nahian

Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.


2020-11-10 | ARGIA
Karabakh Garaiko gerraren amaiera sinatu dute Armeniak, Azerbaijanek eta Errusiak

Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko... [+]


Artsakh Errepublikaren txinparta geopolitikoak

Artsakh Errepublika gehiengo armeniarreko lurraldea da, Azerbaijanek eta Armeniak borrokatzen dutena aspalditik. Eskualdea gehiengo azeriarreko lurraldez inguraturik zegoen enklabe bat zen eta, agian horregatik, sobietarrek probintzia autonomo bezala utzi zuten Azerbaijango... [+]


2020-10-25 | Oier Zeberio
Karabakh Garaia
Lehertu da berriro Armenia eta Azerbaijanen arteko guda zaharra

Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta... [+]


2020-10-15 | Euskal Irratiak
Aitor Txabarri kazetariaren kronika
"Jendea etxe azpitan bizitzen eta etxetatik ezin atera dago hemen, bonbardaketak dira egunero"

Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.