Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik

Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa.

Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin

Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri tuaregetan irakur daiteke Lehen Ministroaren aurkako manifestazio baketsua egin zutela tuaregek, eta soldadu maliarrek hauen aurka tiro egin zutela, azkenean MNLA bera ere erasotuz.

Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.

MNLA tuaregak ez du desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka

Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkeneanargitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa.

Malin eta Azawaden okerrena etortzeko dago

Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.

Gerrak ondare tragikoa utziko du Azawaden

Azawadeko aire-erasoetan, gehienetan, zibilak hiltzen dira, nahiz eta jomuga matxinoak izan. Hori adierazi du Gonzalo Wancha RT komunikabideko berriemaileak. Gerraren beste ikuspuntu bat erakusten duten artikuluak gero eta gehiago topa daitezke sarean.

Mali-Azawad: gerra inperiala etxe atarian daukagu

Afrika erdialdeko Mali idor txiroaren jabe egiten ari ziren islamista fanatikoei, Europatik Frantziak geldiarazi dizkie oinak militarrak bidalita, norbaitek egin behar zuen. Horra Frantzia eta Europako herritar askok sinetsi nahiko lukeen abentura. Polita litzateke, baldin eta ahaztuko bagenu orain arte gertatuen eta laster jazoko direnen kate-begi bat dela.     

Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.

Kolonialismoaren aztarnak: 2.500 militar bidaliko ditu Frantziak Malira

Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.

Batasuna hitzartu eta Azawadeko Estatu islamikoa sortu dute tuaregek

Pasa den apirilaren 6ean Azawadeko Askapen Mugimenduak independentzia aldarrikatu zuen Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako talde horrek pasa den urtarrilaren 17an hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen honekin. Hala ere, estatu berriaren ereduari dagokionean bestelako ikuspegia zuten beste hainbat taldek.

Zergatik ez du nahi nazioarteak Azawaden independentzia?

asa den apirilaren 6an Azawadeko Askapen Mugimenduak independentzia aldarrikatu zuen, Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako taldeak urtarrilaren 17an hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen horrekin. Baina nazioarteak ez du onartu.

"Malik 50 urte daramatza Azawaden. Guk 1.000 baino gehiago"

Mossa Ag Attaher, Azawadeko Askapen Mugimenduko bozeramailea Katalunian izan da egunotan, pasa de apirilaren 6an aldarrikatutako Azawaden independentziari buruz hitz egiteko. Nazioarteak ez du onartu azken urteetan Maliren esku izan den zonalde honen askapena. Diari de Sabadell egunkariak Ag Attaherrekin eginiko elkarrizketa kaleratu du eta pasarte batzuk bildu ditugu jarraian.

Maliko presidente berriak Azawadeko tuaregak gerrarekin mehatxatu ditu

Dioncounda Traore Maliko behin-behineko presidente izendatu zuten atzo, pasa den martxoaren 22an estatu kolpea eman zuten militarrekin akordio batera iritsi ondoren. Kargu-hartze ekitaldian presidente berriak herrialdearen iparraldean Azawad estatuaren independentzia aldarrikatu duten tuareg matxinatuei mehatxu zuzena bidali zien. "Konponbidea gerra bada, ez dugu zalantzarik izango erabateko gerra hasteko, su-etenik gabeko gerra", adierazi zuen Traorek.

Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?

Pasa den apirilaren 6ean Azawadeko Askapen Mugimenduak independientzia aldarrikatu zuen, Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako taldeak pasa den urtarrilaren 17an hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen honekin. 

Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute

Maliko miltar matxinatu talde batek herrialdeko instituzioak desegin eta konstituzioa bertan behera utzi duela jakinarazi du. National Committee for the Restoration of Democracy and State izena hartuz, Amadou Toumani presidentearen agintearekin bukatu eta bere jauregia hartu dutela esan dute militarrek, estatuko telebistan irakurritako ohar batean. Azaldu dutenez, urtarrilean herrialdearen iparraldean hasitako tuaregen altxatzearen aurrean gobernuak izan duen jarrera "inkonpetenteak" bultzatu ditu matxinada hastera.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai√Īa Argia Antza iametza Adur Luditoys