Artur Masek diputatu aktari uko egin dio

Komunikatu baten bitartez jakinarazi du Masek ez dela Parlamentuko diputatu izango. Aktari uko eginda forudun izateari utziko dio, eta ikusteko dago nola eragingo duen horrek azaroaren 9ko kontsultagatik Irene Rigau, Joana Ortega eta beraren aurka abiatutako prozesu judizialean.

Akordioa lortzeko azken saiakera egingo dute Junts Pel Sík eta CUPek

CUPek Artur Mas presidente ez izendatzeko hartutako erabakiaren ondoren, prozesua berriz bideratzeko azken saiakera egingo dute bi indar politikoek ostegunean.

Mas ez dadila presidente izan eskatu dute ezker independentistako 140 pertsonak

Per un gir a l´esquerra izeneko manifestua sinatu dute Kataluniako ezker independentistako hainbat lagunek CUPek irailaren 27ko hauteskundeen ostean hartutako jarrera babesteko.

ANCk akordioa exijitu die 72 diputatu independentistei

Kataluniako Biltzar Nazionalak aurkeztutako dokumentuan Junts Pel Sí eta CUPi azaroaren 27a baino lehen gobernagarritasun akordioa lotzea eskatzen die. Errepublika Katalanerako bidean inor ez dagoela soberan eta atxikimendu berriak lortu behar direla adierazi dute. Ezeztatu egin dute soilik CUPi egiten diotela presio.

Masen eskaintzari “ezezko lasaia” eman dio CUPek

Inbestiduraren bigarren saioko hitzaldian proposamen berri bat egin dio CUPi Artur Masek, eta Antonio Bañosek ezezkoa eman dio. Aterik ez dutela itxi adierazi du Bañosek, eta akordioa lortzeko denbora dagoela gaineratu du.

CUPek Raul Romeva proposatuko du gaur presidenterako

Espainiarekin apurtzeko Junts Pel Sí-k eta CUPek alde bozkatu ostean, Generalitateko presidentearen lehen inbestidura saioan ez dirudi adostasunik egongo denik. JxS-k Artur Mas aurkeztuko du presidentegai eta VilaWebek aurreratu duenez CUPek Raul Romeva.

Hauek izan daitezke CUPek Masen ordez babes ditzakeen presidentegaiak

Itxura guztien arabera Artur Mas ez dute Kataluniako president izendatuko astelehen honetako saioan. Generalitatearen ardura nork har dezakeen ordea, ez dago hain argi.

Milaka pertsonaren babesarekin deklaratu du Masek

Deklaratu du Artur Masek A-9ko kontsulta antolatzeagatik egotzi dioten delituengatik. Auzitegitik irten, eta babesa adieraztera hurbildutako alkate, politikari eta herritarrak agurtzera joan da. Adierazi du partehartze prozesuaren "arduradun bakarra" dela. Uko egin dio fiskaltzaren galderei erantzutea.

Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal gizartean eta baita ezker...

Artur Masek elkarrizketarako gonbitea egin dio Rajoyri The Guardian egunkarian

The Guardian egunkari britainiarrak Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen artikulua publikatu du astelehen honetan. CDCko buruak independentzia prozesuaren errepasoa egin du, Espainiako agintarien jarrera kritikatzearekin batera.

#pressingCUP –Kataluniako ezker independentistaren erronkei begira–

Ordezkaritza hirukoiztu du Kataluniako CUPek. Gorakada horrek prozesu independentistan giltza izateko ardura ekarri dio, eta erantzunkizunekin batera tamainako erronkak eta presioak ere bai.

Deskonexioa eskura

Diada egunez enegarren indar erakustaldia egin du Kataluniako mugimendu independentistak. Hauteskunde kanpainari ekin eta inkesta guztiek irailaren 27an gehiengo osoa ematen diote Junts Pel Sí eta CUPi elkarrekin. Prozesua fase erabakiorrean sartuko dute hala, eta 18 hilabeteren buruan Kataluniako errepublika aldarrikatu nahi dute.

Mas garaile berriz ere

Artur Mas berearekin atera da azkenean eta Kataluniako independentismoak zerrenda bateratua du irailaren 27rako, gizarte zibileko pertsonez eta politikariez osatutakoa.

Convergčncia i Esquerra: prest dago irailaren 27rako zerrenda bateratua

CDCk eta ERCk akordioa lortu dute datorren irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztu beharreko hautagaitza formulari buruz, Vilawebek jakinarazi duenez.

CiUren apurketa eta Masen Alderdia

Apurtu da CiU, 37 urtetan ibilaldia elkarrekin egin ondoren, CDCk eta UDCk bakoitzak beren bidea egingo dute aurrerantzean.

CiU zatituko da?

Kataluniako politikan galdera bat da nagusi egunotan: independentzi prozesuak CiUren apurketa ekarriko du datozen egunetan?

Espainiatik deskonektatzeko plana aurkeztu du Masek

Datorren irailaren 27an hauteskundeak dira Katalunian eta independentistek hauteskundeak gehiengo osoz irabazten badituzte, independentzia aldarrikatuko dute Legebiltzarrean.

Hauteskundeak iragarriko ote ditu Artur Masek?

Hauteskundeak udazkenera arte ez atzeratzeko eskatu diote ERC, CUP eta ANCk Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteari. Ostegunean jakinaraziko du hartutako erabakia.

ERCk ere zerrendakide independenteak nahi ditu

Kataluniako plebiszitu hauteskundeetara nola aurkeztu eztabaidatzen ari dira Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea eta ERC. Masek onartu du zerrenda desberdinetan joatea, baina gizarte zibileko ordezkaritza (ANC edo Omniumekoa besteak beste) bere zerrendan aurkeztea nahi du.

Artur Mas, Adolfo Suarezen 'remake' gisa ulertuta

Estreinaldi data oraindik zehaztu ez bada ere, superprodukzio baten itxura hartu diogu Artur Masek asteartean erakutsi digun pelikularen trailerrari.

Mas bazterreratzeko jokaldia

Zigortuko balute, eta Masek era batera edo bestera hauteskundeak irabaziko balitu, ezingo luke lehendakari izan, edo izanda kargua utzi beharko luke. Edo Katalunia independente bateko lehendakaria izan beharko luke.

CiU baino gehiago da Artur Mas; PP baino gehiago izan nahi du Mariano Rajoyk

Enric Juliana La Vanguardiak Madrilen daukan korrespontsalak ostegunean idatzi du Código 11-9-11 izenburupean plazaratutako 73 kroniketan azkena. Kataluniako prozesua Madrildik nola ikusi den zorroztasun bereziz deskribatu du aurretik Erromatik aritutako kazetari beteranoak, berrikitan Podemoseko lider Pablo Iglesiasek La Tuerka saioan luze-zabal elkarrizketatu duenak.

Kontsultaren ostean zer? Masek hauteskundeen aurretik Rajoyrekin hitz egin nahi du

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak asteartean hasi eta datozen bi asteetan zehaztuko du zein izango den igandeko “parte hartze prozesuaren” ostean jarraituko duen bide orria. 2,3 milioi pertsonak bozkatu zuten azaroaren 9ko galdeketan.

Bideoa: Artur Mas eta David Fernŕndezen arteko besarkada

Generalitateko presidente Artur Mas eta CUPeko bozeramaile David Fernàndezen arteko ezohiko besarkada. Arratsaldeko 19:00ak bueltan, Mas Informazioaren Telekomunikazio eta Teknologien Zentroan izan da, non Fernandez boluntario lanak egiten ari zen Mas sartu denean.

Erabaki Eskubidearen Itun Nazionala bildu da

Erabaki Eskubidearen aldeko Itun Nazionala ostiral eguerdian bilduko da Kataluniako Legebiltzarrean, Artur Mas Generalitateko lehendakaria buru duela.

Kataluniako kontsulta ez da alderdiek sinatu zuten gisan egingo

Azaroaren 9an ez da independentziari buruzko erreferendumik izango Katalunian. Hori da Artur Mas Generalitateko lehendakariak atzoko bilera luzean alderdi soberanistei iragarri ziena.

Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek

Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai.

Masen agerraldiaren osteko erreakzio eta analisiak

Generalitateko presidentearen prentsaurrekoak sutan jarri ditu sare sozialak. Hainbat txio esanguratsu bildu ditugu ondoren.

Katalunia, indar harremanak esparruka

Nola dago Kataluniako prozesu subiranista? Begiratzen zaion alorraren arabera. Bost atal bananduta aztertuz gero, hau da ateratzen den argazkia.

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys