Arraina kontsumitzea, norentzat da onuragarri?

Arraina jatea osasungarria dela uste zabala da. Zer eragin du, ordea, ingurumenean? Eta itsas espezieetan? Eta komunitate lokaletan? Nor da arrainaren kontsumo igoerarekin onurak lortzen dituena?

"Gure gizonak itsasoan arrantzale eta gu andreak etxean, bakarrik"

Ahozkotasuna da Antigua Urbieta. Da historia bizia, da lekukotasuna, da emakumetasuna, da memoria, da iragana, oraina, eta geroa, da Jabier Kaltzakortak behinola esandako ‘urregorria’. Da ahoz bezain bizi idazteko abildadea duen ondarrutarra.

Atungorriak geroa beltza

Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.

Agur hegalaburraren Eusko Labelari

Gipuzkoako Kofradien Elkarteak hegalaburraren edo atungorriaren kuota Murtziako enpresa multinazional bati saldu dio (zeharka), bost milioi euroren truke. Multinazional horrek hegalaburra loditzen egiten du lan, Mediterraneo itsasoan. Eguzki talde ekologista erabakiaren kontra dago, erabat.

Lehen sektoreak lanpostuen herena galdu du azken hamarkadan

Lehen sektoreko 12.852 lanpostu galdu dira Euskal Herrian 1999tik hona. Arrantzan, basogintzan, nekazaritzan eta abeltzaintzan enpleguak %33,4 egin du behera urte horietan, eta beherakada bortitzagoa izan da azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz.

Donostiako Kofradia behin-behinean itxiko dute astelehenetik aurrera

Donostiako Arrantzale Kofradia hilaren 31n itxiko dute diru sarrerak gutxitu direlako eta, kofradiako kideek diotenez, Jaurlaritzak hartu zuen konpromisoa bete ez duelako. Itsasontziek ezingo dute arrantzatutakoa saldu, beste portuetara joan beharko dira. Horrez gain, turismoan negatiboki eragingo duela gaineratu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak.

Europar Batasunak gehiegizko arrantzarekin amaitu nahi du 2015ean

Europako Parlamentuko Arrantza Batzordeak bozketa garrantzitsua izan du berrikitan: 2015 urterako gehiegizko arrantzarekin amaitzeko eta 2020erako arrain-populazioak berreskuratzeko neurriak hartzea onartu dute.

Nortasun-agiria

Antigua Urbieta (Donostia, 1938). Ondarrutarra. Bost ahizpa dira, bera hirugarrena. Irakurzalea txikitandik, etxean libururik ez eta auzoan irakurri ei zituen, Antzosolo etxean eta Augustin Zubikarairenean, honen umeak zaindu bitartean. Arrantzalea aita, arrantzalea gizona –1960an...
Multimedia

2014-09-18  |  Arrantza

Oztopoak oztopo, arrantza jasangarria bizirik

Egungo arrantza eredua mantenduz gero, 2048. urterako itsasoa arrainik gabe geratuko da ikerketen arabera. Arrantza industriala da honen arduradun, hein handi batean. Arrantza tradizionalean kalte handiak eragiten ditu, baina, hala ere, artisau arrantzan dihardutenek arrantza jasangarria...

2014-05-12  |  Arrantza

Nafar Pirinioa, ametsetako arrantza

Arrantza jasangarriaren jarduna garatu eta Pirinioetako bailara mugakidetako turismorako sostengu izan dadin Labrit Multimedia-k egin duen bideoa.

2012-11-16  |  Arrantza

Percebeiros

Krisiak gogor jo du Galizian. Geroz eta langabe gehiago daude, eta horren aurrean jende askok ilegalki lanpernak biltzeari ekin dio. Profesionalei kalte ekonomikoak sortzez gain, lan honek berezko dituen arriskuei aurre egiteko ezinbesteko formakuntzaren gabeziak ezbeharrak handitu ditu.

2012-09-18  |  Arrantza

Sare mingarriak: Euskal atunontzien inpaktu sozio-ekologikoak Ozeano Indikoan

Mendebaldeko Ozeano Indikoan aritzen den arrantza-flota nagusietako bat euskal atunontziena da. Gaur egun euskal atunontzientzat negoziorako gune nagusietako bat da. Hala ere, arrantza mota honen albo-kalteak ez dira nolanahikoak. Marrazoen eta beste espezie batzuen nahigabeko harrapaketa,...

2011-06-01  |  Arrantza

Somaliako piratak, osatu gabeko istorioa

Zeintzuk dira piratak? Komunikabideek pirata moduan aurkezten dizkigutenak ala beste herrialde batzuetan hango aberastasuna gupida barik ustiatzen dutenak, behin eta berriro? Arrantzatik bizitzeko zer aukera geratzen zaie somaliarrei? Militarizazioa al da aterabidea? Telebistan eskeintzen...

2010-11-09  |  Arrantza

"Motxo"ren istripua, egunez egun

Baleike.com Zumaiako herri komunikabideak ostegun goizean hasi eta larunbat eguerdira arte grabatutako bideo irudiekin gertaeren egunez eguneko pelikula osatu dute.

2010-03-03  |  Arrantza

Arrantza XXI. mendean

Bizkaiko Arrantza Kofradietako Federazioko presidente den Iñaki Zabaletarekin solastu gara. Jadanik ez da itsasora ateratzen, baina bertatik bertara ezagutzen du sektoreak bizi duen egoera. Antxoaren debekuaz, arrantzaleen bizimoduaz, Alakranaren auziaz... eta abarrez hitz egin dugu...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys