Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin zuten zilborreste bakarra, Natxingo pasabidea itxi eta hango herritarrak ezer gabe irautera kondenatu bitartean, nora begira egon gara?
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ArmeniaArmeniak urteak daramatza bere karta geopolitikoak, berez oso txarrak direnak, gaizki jokatzen. Herrialdea Kaukaso hegoaldean dago zokoratuta itsasorako irteerarik gabe, ekonomia ahularekin eta eskualdeko lurralde eta populazio tamaina txikienarekin. Hori guztia gutxi balitz... [+]
Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.
Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko... [+]
Artsakh Errepublika gehiengo armeniarreko lurraldea da, Azerbaijanek eta Armeniak borrokatzen dutena aspalditik. Eskualdea gehiengo azeriarreko lurraldez inguraturik zegoen enklabe bat zen eta, agian horregatik, sobietarrek probintzia autonomo bezala utzi zuten Azerbaijango... [+]
Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta... [+]
Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.
Maiatzaren 8an borrokan hasi dira Armeniako legebiltzarrean. Oposizioko buru Edmon Marukyanek hitzartzea amaitu berri duenean, agintean dagoen alderdiko Sasun Mikaelyan hurbildu eta zaplastekoa jo dio. Berehala mutur-joka hasi dira dozenaka politikari, Radio Free Europek... [+]
Israelek, AEBek eta Turkiak uko egiten diote duela mende bat otomandarrek 1,5 milioi armeniar sarraskitu izanari “genozidio” deitzea.