Armak saltzen jarraitzen du Europak herrialde gatazkatsuetan

Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko herrialdeei armak saltzen jarraitzen dute Europako herrialdeek, nahiz eta eremu horietan gerra-egoeran dauden eta Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak arma-blokeo partziala ezarri duten hainbatetan.  

Gerran direnei armak saldu eta iheslariei mugak blindatu, Europako hainbat enpresaren pagotxa

Europako zenbait arma fabrikatzailek lizentziak lortzen dituzte gerran dauden herrialdeei armak saltzeko; ondoren, gerra horietatik ihesi datozen zientoka pertsonari mugak ixteko kontratuak sinatzen dituzte, ikerketa batek azaleratu duenez.

Gastu militarra berbideratu

Espainiako Estatuko gastu militarra %33 handitu da 2015ean, eta 12.852 milioi eurotara iritsi da, aurreko urteko 9.596 milioien aldean. Hau da, 3.256 milioi euro gehiago gastatu dira, Espainiako BPGren %1,3. Stockholmeko Ikerketa Zentroak egindako txostenak halaxe dio. Bartzelonako Delás...

Armagintza negozioaren ondorioak salatuko dituzte bizikleta martxa baten bidez

Euskal erakunde publikoek armagintza bultzatzeko gero eta diru gehiago bideratzea salatuko du, besteak beste, apirilaren 2an Bilbo eta Getxo lotuko dituen bizikleta martxak. Kakitzat, KEM-MOC, Askapena, Eguzki, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek antolatu dute protesta.

Zertarako erosi armarik modernoenak ez bada gerran erabiltzeko?

Ekialde Hurbileko estatuek %61 gehiago gastatu dute armak erosten 2011-2015 urte artean aurreko bost urteetan baino eta Saudi Arabia da munduan gehien erosi duena, inportazioak %275 handituz. Esportazioetan AEB txapeldun, Errusia eta Txinaren atzetik Frantzia laugarren eta zazpigarren Espainia.

Nortzuk osatzen dute munduko arma esportatzaileen rankinga?

Amnistia Internazionalak 2010etik 2014era munduan egondako armen inportazioen eta esportazioen gaineko datuak argitaratu ditu. Espainiako eta Frantziako Estatuak esportatzaileen lehen hamar postuetan daude. 

Japoniak ejertzitoa handituko du

Japoniako parlamentuak indar armatuak atzerrian parte hartu ahal izatea onartu du. Orain arte konstituzio japoniarrak debekatu egiten zituen bere mugetatik at zeuden interbentzioak.

Armagintza "industria zibila" bihur dadila eskatzeko bizikleta martxa antolatu dute

Euskal Herriko Itzuliaren testuingurua baliatzea erabaki dute hainbat talde ekologista, internazionalista eta antimilitaristak 'Gastu Militarra eta Armagintzaren kontrako 8. Bizi Martxa' aurkezteko. Apirilaren 11n, Precicast eta Sener armagintza enpresen egoitzetatik ibilbidea egingo dute.

Europak bere Armada antolatzea proposatu du Junckerrek

Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerrek proposatu du Europako armada sortzea, Errusiak garbiago ulertu dezan europarrek beren balioak benetan defendituko dituztela.

Onddoak elikagai... eta arma

Udazken sasoi honetan gure basoetan eta mendietan onddoak, zizak eta perretxikoak ikus ditzakegu, batzuk jangarriak eta besteak ez, baina guztiak ikusgarriak. Munduko leku askotan kontsumitzen dira onddoak, eta kulturaren arabera batzuk ala besteak bildu eta jaten dira. Baina oso bestelako...

Suitzan atzo bazen beste erreferendum bat: 'Gripen' hegazkin militarrena

Suitzako jendeen gehiengoak “ez” esan dio herrialde hartako langile guztientzako gutxieneko soldata bat. Baina han erreferendumak maiz eta sortaka izaten direnez, atzokoan ere bazen gehiago. Gaur Garak tituluetan nabarmendu du (Interneten ez daukazu libre) “Los suizos rechazan la compra de aviones militares y elevar el salario mínimo”.

Armagintzaren finantzazio publikoa eta Israelekin harremana salatuko dute Bilbotik Getxora bizikleta martxan

Larunbatean gastu militarren eta argamintzaren aurkako 7. bizikleta martxa hasiko dute arma industrian aritzen diren enpresen aurka. Ekimena Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak elkarteek antolatu dute.

Espainiar multinazional bat arduratuko da Europa etorkinez “babesteaz”

Espainiako GMV enpresak lortu du Europar Batasunaren Eurosur proiektuaren esleipena. Helburu nagusia, “migrazio irregularra gutxitzea eta segurtasuna handitzea”.

Ukrainako egoera eta AEBen planak Errusiarako

Errusia hirutan zatitzea bilatzen duen estrategia bateko urratsak dira azken hilabeteetan Ukrainan ikusten ari garenak Nazanin Armanianen blogean irakur daitekeenez. Artikuluko pasarte esanguratsu batzuk euskaratu ditugu.

Ertzaintza eta Foruzaingoa Israelen ikasle

Bartzelonako M15en bideo honek berriro agerian utzi du Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko kolaborazio estua.  Egun munduan den apartheid sistema handienaren sortzaileak Estatuko instituzio publiko eta enpresa pribatuei formazio militarra ematen die. Tartean, Ertzaintzari eta Nafarroako Foruzaingoari.

Intsumisioaren 25. urteurrenean, hainbat ekitaldi Bilbon

1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak 25 urte beteko ditu aurki.

Espainiako Estatua Israelen arma erosle finenetakoa da

Israelen arma erosle nagusien artean daude Espainiako Estatua, Amerikako Estatu Batuak, Hego Korea, Kenia eta Erresuma Batua. Espainiako Estatuak azken hamarkadan 300 milioi euroko erosketak egin dizkio Israeli, eta batik bat misilak, ‘droneak’ eta ikuskapen eta nabigazio sistemak eskuratu ditu.

Siriako matxinoei laguntza izoztu diete amerikarrek eta ingelesek

Ezusteko albistea sortu du Siriako gerra zibilak: AEBk eta Erresuma Batuak iragarri dute bertan behera uzten dutela matxinoei ematen dien laguntza.

Kasko militar bat lapurtzeagatik hiru urte kartzelan?

Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute KEM-MOC talde antimilitaristako kide batentzat, indarkeriarik gabeko ekintza batean parte hartu izanagatik.

Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete

Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa.

Britainia Handian dute jatorria Sirian ustez erabili diren arma kimikoek?

Arma kimikoak sortzeko erabil daitezken produktuak Siriari saltzeko lizentzia eman zion Britainia Handiko Gobernuak enpresa britaniar bati, 2012ko urtarrilean. Hala aitortu du Vince Cable Merkataritza Ministroak. Haatik, 2012ko uztailean baimena baliogabetu zuen Europar Batasunak, eta Cableren hitzetan, produktu kimikoak ez ziren sekula Siriara heldu.

Espainiako Gobernuak ez du instalazio militarrik itxiko EAEn

Espainiako Administrazio Publikoen Erreforma Komisioak (CORA) egindako txosten batean Rajoyren gobernuari aholkatu dio bere menpeko 15.135 instalazio saltzea. Horietatik %46, guztira 8.170 eraikin, Defentsa Ministerioaren jabetza dira. Defentsa ministerioak murrizketarik egingo ez duen autonomi erkidego bakarra izango da EAE Asturiasekin batera.

Nor dira Hego Euskal Herriko oligarkak?

Espainiako Estatuko 70 oligarka handiren zerrenda argitaratu dute Eslabones Perdidos del Sistema blogean. Horietatik zortzi Hego Euskal Herrikoak dira. "Sarri frankismoaren babesean eta pribilegioen bidez lortutako diruari esker" aberastu direla diote. Bertako informazioa ekarri dugu hona.

Espainia: 530 milioi euro ur azalera atera ez daitekeen itsaspeko batengatik

Espainiako Estatuak 680 milioi dolar (530 milioi euro inguru) bideratu ditu S-80 itsaspekoa diseinatu eta eraikitzera. Azaldu zutenez berrikuntza tekniko ugari ditu, baina “akats teknikoak” direla eta, behar baina 100 tona gehiago gehitu dizkiote eta beraz, baliteke behin urperatuta itsaso hondotik ezin urgaineratzea.

Ipar Korearekin gatazka nuklearra saihesteko aukera galdu zuen Obamak

Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.

Suitza, neutrala baina armatua

Bere neutraltasunagatik da ezaguna Suitza. Hura da, ordea, biztanleko armarik gehien duen Europako herrialdea: 46 arma 100 biztanleko. Mundu osoan, soilik AEBek eta Yemenek gainditzen dute ehuneko hori, Small Arms Survey erakundeak jakinarazi duenez.

Nondik lehertuko da gure egundoko desordena?

Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.

Erresuma Batuko armadak 5.000 soldadu kaleratuko ditu

Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.

Ona Electroerosion, biktima politikoa?

Azken egunotan, Espainiako Zerga Agentziak salaketa larria egin du Durangoko familia abertzale bati loturiko makina erremintako enpresa baten kontra. Telebistek, irratiek eta egunkariek –nazioartekoak barne– handitasunez zabaldu dute albistea, argazki eta guzti. Baina hedabideak...

Getxoko arma negoziantea

Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys