Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari dituzte minbizi moduan arriftarrek. Eta europarrok ere laster sendi ditzakegu, Ipar Itsasoko urpean botata dauden milaka tona iperita-kapsula herdoildu hausteko zorian baitira.

Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira erosi egin dute

Vietnamgo ordezkaririk ez da izan Holandako Hagan nazioarteko herri auzitegian Monsanto epaitu duenean, urriaren 14tik 16ra. Gerra bukatu eta gero sortutako gurasoen haurrak gaixoarazten ditu korporazioak ekoiztutako Agente Laranja pozoiak, hegazkinek kutsatutako oihanak ez dira... [+]