Ekologistak, Arcelor Mittaleko langileak eta kontsumitzaileak, Iberdrolaren aurrean protestan

Tarifa garestiegiak ezartzea, Garoñako zentrala berriz zabaldu nahi izatea, energi probrezia sustatzea eta autokontsumoaren aurkako legedia babestea leporatu diote bizkaitar transnazionalari, besteak beste.

Zergatik ordaintzen dut hainbeste argindarraren truke?

2015eko uztailaren 1etik indarrean izan arren, iragan urritik aurrera hasi dira iristen argindarraren faktura berriak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko etxeetara. Fakturaren guztizkoa kalkulatzeko sistema da berrikuntza nagusia, baina iraganeko estetikak eta lehengo gabezia bertsuek jarraitzen dute oinarrian: prezioen manipulazioa, gardentasunik eza eta fakturatutako kontzeptuen argitasun falta. Argiaren ordainagirian eragiten duten elementuak eta egoera iraultzeko alternatibak ditugu aztergai lerrootan.

25 milioi euroko isuna Iberdrolari, argindarraren tarifa amarruz igotzeagatik

Espainiako Merkatuen eta Lehiakortasunaren Batzordeak (CNMC) merkatu elektrikoa manipulatzea eta milioika etxebizitzatako argindarraren tarifa %10 baino gehiago handitzeko amarru egitea leporatu dio Iberdrolari. CNMCk oso larritzat jo du konpainiaren jokabidea, eta 25 milioi euroko isuna ezarri dio, 2014an lortutako mozkinen %1. Espedientean irakur daitekeenez, egindako iruzurrari esker 21,5 milioiko irabaziak eskuratu zituen Iberdrolak.

"Garoņa martxan jartzen baduzue, bagoaz beste argindar konpainia batera"

Araba Garoñarik Gabe plataformak herritarrei dei egin die zentral nuklearra berriro ez irekitzeko presioa egin dezaten. Garoña berrirekiko balitz Endesa eta Ibedrolako bezero izateari uzteko sinadura bilketa jarri dute abian.

BEZa %23ra igotzeko asmoa duenik ukatu du Espainiako Ogasun ministroak

Espainiako Gobernuak BEZ zerga %23ra igotzeko asmoa daukala argitaratu du Expansión egunkariak gaur; eta horretarako aditu talde bati txostena eskatu diola. Espainiako Ogasun ministroak ukatu egin du halako asmorik eta txostena argitaratu arte itxaroteko eskatu du. 

Argindarra ez da %11 garestituko urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Lehia Batzordeak ez du ontzat eman atzoko Cesurren argindarraren enkantea, "ezohiko gertakariak" argudiatuta. Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministro Jose Manuel Soriak jakinarazi du argindarra ez dela "inondik inora %11 garestituko urtarrilean”.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys