argia.eus
INPRIMATU
Japoitik Ondarroako Kamiñazpira Eta Hortik Edonora
1983ko irailaren 11
TXO! Antzerki kolektiboari elkarrizketa
Antzerkia Kapituloka
Japoitik Ondarroako Kamiñazpira Eta Hortik Edonora
FITXA TEKNIKOA
Udako Euskal Unibertsitateko aretoan. 1983ko Uztailaren 20an. «ISOGAI UMILA», kolektiboki egina; antzezleak: Aitor Artetxe, Gabino Burgoa, Aitor Badiola, Ion Iñaki Artetxe, Mikel Odriozola, Alfredo Badiola, Pura Burgoa; musika: Jose Manuel Penas; laguntzaileak: Estibalitz Artetxe eta Jolanda Ibarzola. TXO! Antzerki Kolektiboa, Kamiñazpi 41-3, Ondarroa. Tlf: 6830996 (94)
Aurtengo UEUn antzerki giroa izan da nobedade. Ikastaldi berezietaz gain emanaldiak ere izan dira. Horietako bat ikustera hurbildu nintzen, Kamiñazpi, Ondarroar auzoko TXO! Antzerki Kolektiboak jendez gainezka zegoen Larraonako aretoan eskeini zuen bere obra, «Isogai Umila». Giro ederra, aretoan bero gehiegi eta ikuslegoak ongi baino hobeto pasa zuen. Guk zutik ikusi behar izan genuen eta obra bukatu bezain pronto, antzezleak oraindik izerdia xukatzen ari zirelarik hurbildu gintzaizkien eta gela isil batetara eramanez ekin genion beraiek elkarrizketatzeari. Obrako umore giroan egindako elkarrizketa da, ongi burututako esaldiak eta hitzaldiak txalo eta barrealgaraz apaintzen zituzten hitzegiten ez zuten taldeko beste partaideek. Gure iritziz oso ikuspegi polita TXO!tarrek antzerkiaz daukatena. Antzerkia bizia bait da.
Kamiñazpi Ondarroako Harlem omen
ARGIA.–Bono ba, entrebista hasteko, extakit, kontatu piska bat nundik datorren taldea egiteko asmo hori, nondik sortu zen...
TXO!.–Oraindela hiru urte, larogeian, Kamiñazpin, Ondarroako hauzoan, batu ginen hamalau tipo eta tipa Kamiñazpiko jaietan antzerki txiki bat egiteko. Gehien bat kritika izan zen Instituto Social de la Marinari, alkateari, jende guztiari, auzo horretan ez dagoelako urbanismorik, Kamiñazpi da Ondarroako Harlem (barreak entzuten dira)... Bai, bai, hala da eta horren kontura mundu guztiarekin sartzen ginen. Momentuan ez, baina orain, distantziaz ikusita hura teknikoki txapuza bat izan zen baina gu asko animatu ginen.
ARGIA.–Orduan zuen teatroa egiteko gogo hori anzoko arazoengatik etorri zen, baina zergatik aukeratu zenuten hori teatroz agertzea eta ez beste modu batera?
TXO!.– Ba, ez dakit, daukagun medio bat delako, asekiblea, hurbil dago. Bai, eta medio gutxikin egin dezakezu antzerkia. Gure pentsakizunak emateko bide bat; eta baita bi edo hiru bidér herriko jaietan Cóóicos de la Legua ikusi genituen eta hauen flaseoarekin. Antzerkia oso medio zuzena da gainera; eta ondo pasatzen da. Ondorioz, taldean oso harrera ona izan zuen, ikusleen aldetik ere, gu asko animatu ginen, serioski hartu genuen antzerkia egitea txapuza hori alde batera utziz. Jende gutxi geratu ginen, lau pertsona, gero jendea hurbildu eta TXO! ANTZERKI KOLEKTIBOA egitea erabaki genuen..:
ARGIA.– Eta izena nondik sortu zen...?
TXO!.– Izena dator... Beno, nik proposatu nuen (ejem, ejem!)... Eeee, izena dator, «Txo» da, naiz eta bermeotarrak eta lekeitiarrak esan heuren izena dela. Ondarruko izen jatorra, eta guk nahi genuen Ondarroako identitate bat eta kanpora zoazenean jendeak esaten du, «zuek ondarrutarrak asko esaten duzue txo!, ezta?».
Eta gero ba, zergatik ez TXO! Antzerki Taldea eta zergatik bai TXO! Antzerki Kolektiboa? Ba gure asmoa da dena kolektiboki egitea, orain arte horrela egin dugu eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. (Txaleak, barreak).
ARGIA.–Eta ez duzue zuzendari beharrik ikusten?
TXO!.– Ez, guk uste dugu beharra dugula teknikoki ahotsaren rolloa eta gorputz espresioa hartzeko eta hainbat teknika egiten duguna hobetzeko... baina zuzendaririk ez. Gainera gu... (grabazioz kanpo) gara.
"Japoitik Datorren Isogai Umila
ARGIA.– Eta orduan Isogai dator, baina nork ekarri zuen Japoitik?
TXO!.–Gidoi bila genbiltzala, Isogai aurkitu genuen haurrentzako ipui bilduma batean, berez bi orrialde besterik ez ziren eta guri gustatu zitzaigun eta pila bat gauza sartu genuen, esketxak, elkarrizketak...
ARGIA.– Antzerki mailan amateur gisa zabiltzate, ze asmo dituzue aurrerantzean?
TXO!.– Hasera baten planteatu zen afizionatu bidetik joatea. Eta taldeko batzu maila horretan ari dira, badituztélako beste ekintza batzu. Baina sortu da talde barruan ere jende bat mundu hau ikusita atsegin zaiona, eta nahiz eta talde bezala afizionatu bidetik joan pertsonalki jendeak interesa du profesionaltasunarekin.
ARGIA.–Zuen prestakuntza hobetzeko eta dauzkazuen akatsak gainditzeko ze asmo duzue?
TXO!.–Asmo bat daukagu, Ondarroan Antzerki Eskola bat sortzea, batez ere Ermuko Antzerki Lantegiko esperientzia ikusita hori ona da Ondarroan antzerki giroa sortzeko eta noski beharrak ditugulako teknika aldetik. Oraingoz taldekoentzat ikastaro bat egingo dugu eta gerora hor dago Ondarroako Udal Antzerki Eskolaren projektoa. . .
ARGIA.– Kontatu piska bat projektu hori nondik nora dabilen...
TXO!.–Ideia sortu zen gure egoera aztertzetik, eta esaten genuen, bai kriston ilusioa eta kriston morala eta oso jatorrak gara, baina hori bakarrik, ez dakigu zer den gorputz espresioa, zer den ahotsa, zer den interpretazioa... Orduan, ba zerbait ikasi behar da; eta ze medio dago ikasteko?
Madrilera joan eta eztakit zein montaietan galdu... eta gero, han, Donostian dagoen eztakit zein montaietan galdu, ze neretzat behintzat kopia bat da. Problema bat dago «Antzerti»n sartzeko sartu egin behar zara, eta afizionatuak ez dugu aukerarik lana egin eta ikasteko...
ARGIA.–Hau da, «Antzerti»n sartzeak zuen taldea uztea suposatuko lukeela...
TXO!.– Noski... Eta ikusten genuen ikasteko behar horren aurrean Ermuako esperientzia zegoen eta Ondarroan eskola bat egiteak ekarriko luke ikasteko aukera guretzat eta bestalde giroa Ermuan sortu den bezala.
ARGIA.– Ondarroan badago aretorik antzerkia ikusteko?
TXO! .– Areto pribatuak daude, zinema ere hor dago baino ez dute uzten ekintza kulturaletarako. Orain arte egin duguna ikastola bateko areto batean izan da, baina ez dago herrian, Kamiñazpin dago.
Antzerkinobela Kapituloka
ARGIA.–Antzerki Eskola horretaz gain TXO! Antzerki Kolektiboak ba al du beste projektoren bat, beste montaiaren bat prestatzeko asmorik?
TXO!.–Ba... Ondarroako historia da, superatzen goaz ikusten denez. Orain kaleko antzerkia egin nahi dugu. Sekula egin ez den projekto bat da... Historiak egin dira, Euskal Herrikoa, Nafarroakoa, e.a., baina guk egin nahi duguna hamabost hilabeteko projektua da, kapituloka telenobela bezala baina antzerkian.
Bibliografia aztertu dugu eta lau ideia nagusi hautatu. Aztertu eta mamia bilatu eta gero konturatu ginen bakoitzarekin antzerki obra bat egin zitekeela. Gure asmoa da hartu gai bat , adibidez frantzesek herria erre zutenekoa, eta hiru bat hilabetez prestatu ondoren domeka batean kalean eskeintzea. Eta horrela gai guztiekin eta laurak egin ondoren, eta jendearen erreakzioa jaso ondoren, bi ordutako obra bat burutu hortik zehar emateko. Ondarroa izango da gure laborategia
ARGIA.– Honek nolabaiteko giroa sortuko du, ezta?
TXO!.–Bai, alde batetik Ondarroan antzerki giroa sortuko da hamabost hilabetez, eta bestalde ondarrutarrek beren historia ezagutuko dute. Azkenez, guk antzerki mota ezberdinak landuko ditugu, pertsonai ezberdinak... Ondarroa munduaren azken puntan dago eta ez dugu inongo kontakturik...
ARGIA.– Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrean parte hartzeak zer ekarri dizue?.
TXO!. E.A.T.B.ren helburuak ezagututa hor sartzea erabaki genuen eta guretzat euskal antzerki munduarekin kontaktua izan da. Abantaila ekarri digu? mundu batean sartu gara. Gu ez gara ezagunak eta jendeak ez gaitu deitzen. «Isogai Umila» hamabi aldiz eman dugu eta bost Ondarroan bertan. Zirkuitorik ez dago eta euskal antzerki taldeentzat gutxiago. Biltzarretik etortzen zaizkigu doiak; bestalde, «Herriz-herri»n sartu gara eta hori sei ekitaldi dira, eta hortik ateratzen zaigun beste edozer, ateratzen dena.
Beste arazoa da ekonomikoa. Guk ez dugu ez fokorik, ez furgonetarik, erropa «Corte Ingles»eko merkealditan erosi genuen. Auzokoek emandako diruarekin hasi ginen. Subentzioa orain bederatzi bat hilabete eskatu genuen gobernuan... oraindik goiz omen da erantzuna jasotzeko.
Norentzat Eta Ze Teatro Mota
ARGIA.– Zuen antzerki obra hau ikuslego zehatz bati zuzentzen diozue edo...?
TXO!.–Guk uste dugu antzerki ona ba, denentzako dela (klap! klap!!). Beno, gu saiatu gara kolorea eta mugimendua sartzen haurrentzako, eta baita zer esaten den haurrek ondo ulertzen bait dute, hor badago mensaia edo nagusientzat... Beste gauza bat da, ba orain arte, salbuespenak salbuespen, euskaraz egin den antzerkia oso kostunbrista izan dela, eta guk nahi izan dugu Japoieraino joan eta Isogai umila ekartzca hori eskemak apurtu eta antzerkia unibertsalagoa egiteko, nahikoa da amoña eta mariñeletaz...
Eta amaitzeko: Aupa TXO!!
35-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTXO!