argia.eus
INPRIMATU
Lekeitioko Zinema Bilera: «Zinema Ere Euskaraz»
1983ko uztailaren 03a
Uztailaren 2a Arte, Euskal Zinema Amateurraren Biltokia
Lekeitioko Zinema Bilera: «Zinema Ere Euskaraz»
Azken urteetan euskal zinema munduan, bai amateurrean zein profesionalean. izugarrizko gorakada, sendotzea eta finkatzea bizi ahal zian dugu. Hor daude hainbat eta hainbat filme. Ikuskak, «Toque de queda», «El proceso de Burgos», «La fuga de Segovia», e.a.
Ekainaren 30ean eta Uztailaren 1ean eta 2an ospatuko da Lekeition VI. Euskal Zinema Bilera, amateur mailan garrantzitsuenetarikoa Euskal Herrian. Hori dela eta antolatzaileengana jo dugu, hona hemen lortutakoa.
ARGIA.– Zergatik Euskal Zinema munduan eman den hedatze hau?
ARGAZKI ELKARTEA.- Euskal Zinemaren sorrera ez da oraingoa. Gerra aurretik zein atzetik izan ziren ahaleginak filme batzuk eginez. Gero 1960 inguruan Gotzon Elorzak euskara hutsean egin zituen filme batzuk, baina 1963an eta 1966an Basterretxeak eta Larrukert-ek egindako "Pelotari" eta "Ama Lur", batez ere azken hau, izan ziren euskal zineman kontzientzia sortu zutenak. Harrez gero zaletasuna gehitu egin da, euskal kulturan parterik izan ez duen zinemaz euskal gaiak eta arazoak azaltzeko, azken 5 urteotan mugimendu bat sortuz aprobetxatu ez dugun komunikabide hau gureganatzeko.
A.– Zestonan egiten denarekin Lekeitioko hau Euskal Zinema Bilera Amateur garranizitsuenetarikoa izan daiteke, ez?
A. E.- Bai. Zergatik? Ba, gure ustez euskara gabe ezin delako euskal zinemarik izan, eta Euskalerri osoan bilera amateur asko izan arren aipatutako toki biotan "euskaraz izan beharra", da nahita nahiezko baldintza bakarra, baldintza honek aparteko indarra ematen digularik.
A.–Boom guztiek halako bat dakarte eta goizetik gabera edezein herritan Euskal Zinema Lehiaketa bat antolatzeari ekin diote. Hau positibotzat jotzen duzue? Ez al duzue uste dirus botatzea dela?
A.E.– Euskaraz egiten dena ulertzen dugula euskal zinemaz esan dugu, beraz maila honetan bilera amateur bakar bi ditugu: Zestoakoa eta Lekeitioko hau. Besteetan ere izaten da euskal sailik baina erdal filmeak ere azaltzen dira. Orain, egia da lehiaketa gehiegi egiten direla eta gure ustez hau kaltegarria izan daiteke filme gutxi egiten baitira, filmeok lehiaketa ezberdin gehienetan azalduz. Onuragarri litzateke lehiaketak egin beharrean erakusketak egitea, zenbat eta gehiago hobe, honela jende guztiari zabaltzea lortuko bait litzateke eta zuk diozun despilfarro hori ez zelako hainbestekoa izango.
A.– Gutxika gutxika izan arren ere filme koporuek goruntz.jo dute azken urteotan, baina aurreko bost bileretan ikusitakoan oinarrituz zer esan dezakezue kalitateaz?
A.E.- Kalitateari dagokionez asko aurreratu dugula esan behar. Gaiak aberastu, ugaritu eta zabaldu egin dira. Hasieran gaiak politikoak eta ekologikoak ziren gehien bat, baina orain egoera nahiko aldatu da eta gai oso ezberdinak ikus ditzakegu.
Filmeak landuagoak direla nabari da: irudia, soinua, montaia... Asko ikasi dugu. Honetan garrantzi handia izan dute honelako bilerek. Besteen filmeak ikusiaz ikasi izan dugu, gure teknikak hobetuz. Esperientzia ere nabari da. Zinema hizkuntza bat dugu eta hizkuntza guztiak bezala ikasi etá landu egiten da.
A.– Bultzatzen dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Diputazioek bilerok eta bereziki Lekeitioko hau?
A.E.– Guk dakigunez Zestoakoak eta hemengoak laguntzak dituzte, baina lehiaketa ugaritze honek, dirua alferrik ez gastatzeko, erakusketa eta lehiaketon arteko plangintza baten beharrean gaudela erakutsi digu eta Eusko Gobernuan honetaz zertxobait egiteko asmotan ari dira
A.–Zuek Argazki Elkartean Bileratik kanpo beste ekintza batzuk ere egiten dituzue, ezta...?
A.E.- Kultur mailan irudiak esanahia daukala eta arlo honetan ezertxo ere ez dagoela gure herrian ikusirik hutsune hori betetzekotan gauza batzuk egiten ditugu: argazki eta diapositiba lehiaketak, filmeak eman, e a. Gure ekintzekin aurrera egitekotan erakus gela bat ireki dugu Gizarte Etxean urtean zehar hainbat erakusketa eginez lekeitiarrek beste lehiaketetako argazkiak, argazkilari famatuen lanak, marrazkiak, e.a. ikusteko aukera izan dezaten.
A.– Eta ekintzon helburuetaz zer dinozkuzue...
A.E.– Gure asmoa eta gogoa zinema, argazkiak eta diapositibak bultzatzea da, hau da, irudiaren kultura, baina gure gogoan ez dago bakarrik irudiaren mundu hau; gure asmoa zinemagintzari lotuz euskara bultzatzea da, eta hemendik kanpo guztiz kritikatuak izan arren hor ekingo diogu "zinema ere euskaraz" baita gure eslogana.
A.– Aurtengo egitaraua aurrean izanik eta berari lotuz beteegia dela edo ematen du...
A.E.– Bai, gauza asko daude, baina beste lurralde batzuetako filmeak ikustea aberasgarri da eta gainera horrela euskaldunok eta euskal kultur munduan gabiltzanok geure kultur txikia sortu nahi dugula eta baserri giroan bizi garela dioten politikari butzuk zein oker dauden jakiteko aukera izango dute.
A.–Baina hala ere nahiko borobildua ezta?
A. E.- Hori uste dugu, gure asmoa jendeak ikastea eta zinema amateur honenganako zaletasuna sortzea da eta.
A.– Besterik ba al deukazue?
A. E.– Guztion gustorako izan dadila.
A.–Hor izango galtuzue.
SABIÑO

EGITARAUA
EKAINAK 27. Super 8an egindako Murciako 9 filme amateur.
EKA!NAK 28, 16mm.-tan egindako Murciako 8 filme amateur.
Filmeok aurkezteko Manuel C. Sicilia de Llañas Katedratikoa izango dugu gurekin
EKAINAK 29. "Euskalerriko ibaiak bertako amoarrainak osatzen".
Egilea: Enrique Atxa. 16 mm.tan.
EKAINAK 30. Euskal Zinema Bilera.
UZTAILAK 1. Euskal Zinema Bilera.
UZTAILAK 2. Euskal Zinema Bilera.
Egunero erakus gelan Yugoeslavia-ko Zagreb Film-eko marrazkien erakusketa bat izango da, bizidun marrazkizko filmeak nola egiten diren ikastekotan edo...
Egun guztietako pelikula emateak arratsaldeko 8retan izango dira.
30-31

GaiezKulturainemaTopaketak
GaiezKulturaEkitaldiakJardunaldia
EgileezSABIÑO1Kultura